Santiago Cunchillos Manterola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santiago Cunchillos Manterola
Bizitza
Jaiotza Agoitz1882ko urtarrilaren  20a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Buenos Aires1953ko urtarrilaren  16a (70 urte)
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta itzultzailea

Santiago Cunchillos Manterola (Agoitz, 1882ko urtarrilaren 20a - Buenos Aires, 1953ko urtarrilaren 16a) nafar legegizona eta itzultzailea izan zen. Nafarroako Diputazioko Idazkari izendatu zuten 1909. urtean. Iruñeko zinegotzia eta EAJko kidea izan zen. 1931. urtean Euskal Estatutuaren erredakzioan hartu zuen parte. 1936an Buenos Airesa erbesteratu zen eta bertako Euzko Deya aldizkarian idatzi zuen. J.H. Louwyck (¡Daña para tu sombra!, 1946), M. Troplong (La influencia del cristianismo en el derecho civil romano, 1947), Georges Renard (Introducción filosófica al estudio del Derecho), René Biot (Salud humana, 1948), J.T. Delos (La Nación), Raisa Maritaín (Las grandes amistades, 1950) eta Louis Josseranden obrak (Derecho Civil, 1951-1952) itzuli zituen gaztelaniara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]