Santiago de Liniers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago de Liniers


Viceroy of the Rio de la Plata (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNiort1753ko uztailaren 25a
Herrialdea Frantzia
 Espainia
HeriotzaCórdoba1810eko abuztuaren 26a (57 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrench Royal Army (en) Itzuli
Espainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Santiago de Liniers Bremond (Niort, 1753ko uztailaren 25a – Cabeza de Tigre, Río de la Platako Erregeorderria, 1810eko abuztuaren 26a) espainiar noble eta militarra izan zen, Maltako Ordenako zalduna, frantziar jatorrikoa. 1807-1809 bitartean, Río de la Platako erregeorde kargua bete zuen, Hego Amerikako Espainiar Inperioaren amaiera aldian.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago de Liniers Niorten jaio zen, Frantziako Erresuman, 1753ko uztailaren 25ean. Maltako Ordenaren eskola militarrean ikasi ondoren, sorterriko armadan sartu zen. 1775ean, Luis XV.a Frantziakoaren eta Karlos III.a Espainiakoaren arteko Familiako Itunari esker, Espainiako itsas armadara aldatu zen.[2] 1776an ontziratu zen Cádizen Río de la Platako Erregeorderrira joateko. 1777an, Santa Catarina uharteko eta Colonia del Sacramentoko operazioetan parte hartu zuen. 1796an, itsasontzi kapitain gradua erdietsi zuen.[1]

1806ko ekainean, Ensenada de Barragánen zegoen, Buenos Airestik gertu, lehenbiziko britainiar inbasioa gertatu zelarik. Hiria birkonkistatzeko operazioaren burua izan zen, eta abuztuaren 12an britaniarrak errenditzea lortu zuen. Horren ostean, udalbatzak Río de la Platako gobernadore militar izendatu zuen. Hurrengo asteetan tropak antolatzen jardun zuen; era horretan aurre egin ahal izan zion 1807an britainiarren bigarren inbasioari.[1]

Buenos Airesko udalbatzak erregeorde izendatu zuen 1807an; erregeak hurrengo urtean berretsi zuen karguan. Hala ere, aurkari handiak izan zituen haren gobernuak, hala nola, Francisco Javier Elio, Montevideoko gobernadorea, eta Martin Alzaga. Ana Perichonekin izandako amodio kontuek ere asaldatu zuten hiriko goi mailako klasea.[2]

1809ko otsailean kargugabetua izan ondoren, Mendozan kokatu zen. Río de la Platako independentistek fusilatu zuten 1810eko abuztuaren 26an, Córdobatik hurbil, kontrairaultzailea izatea egotzita.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Liniers Bremond, Santiago de (1753-1810). pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-27).
  2. a b c Santiago de Liniers y Bremond. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]