Sara Bilbatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sara Bilbatua
Bizitza
Jaiotza Eibar1958ko abuztuaren 21a (62 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak psikologoa eta casting zuzendaria

Sara Bilbatua Arrizabalaga (Eibar, 1958ko abuztuaren 21a, -) casting zuzendaria da.[1] [2]Espainiako film eta ikus-entzunezko produkzioetan casting teknika aplikatzen aitzindarietako bat izan zen. Psikologia eta antzerki interpretazioa ikasi zituen. Tanami Casting agentzia gidatzen du eta tarteka casting orientazioa, kamera aurreko jarduna edo casting-aren helburua jorratzen duten ikastaro eta mintegietan parte hartzen du.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sara Bilbatua Eibar hirian jaio zen 1958an. Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak Eibarren egin ondoren, Donostiara joan zen psikologia ikastera Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1986an lizentziatu zen. Urtebete geroago Madrilera joan zen William Layton antzerki laborategian drama ikastera hiru urtez. Garai horren amaieran hasi zen psikologia arte dramatikoarekin nahasten, castingaren norabidea izango zena taxutzen. 1994an estreinatu zen Justino, hirugarren adineko hiltzailea filma (Justino, un asesino de la tercera edad) Santiago Aguilar Alvearrek eta Luis Guridik osatutako "La cuadrilla" izeneko taldeak zuzenduta. Bilbatuak aktoreen hautaketan parte hartu zuen. Estatu Batuetan aktoreak hautatzeko erabiltzen ziren tekniken garrantziaren eragina Espainiako zinemagintzan ere finkatzen hasi zen eta Bilbatua, Isabel Coixet bezalako zuzendariekin batera, garatzen hasi zen. Telebistara iritsi ziren Eva Lesmes eta Chus Gutiérrezen eskutik eta horiekin batera Bilbatuak telesailetan lanean hasi zen. Gran Reserva, Gran Hotel eta Amar en tiempos revueltos telesailetan aritu zen.[5] Telebistatik publizitatera salto egin zuen gero, horrela ikus-entzunezko produkzio osoa ezagutuz eta antzerki antzezpen mundura ere bai geroago.[6] [7][8]

CIMAko (Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko komunikabidetakoen elkartea) elkarteko kidea da. Bilbatua emakume aitzindaria izan da bere jardunean eta, emakumeen begiradek gero eta bide zabalagoa irekitzen dutela onartu arren, aldarrikatzen du berdintasunari dagokionez soldatak parekatzearen beharra:[5]

« Herrialde honetako filmetan kreditu-tituluak sartu zituen pertsona izan nintzen. Kontratu bidez adostu nuen. »

—Sara Bilbatua


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbatua casting arduradun ezagunenetako bat bihurtu da Espainian. Lan egin du Pedro Almodovar (‘Todo sobre mi madre’ eta ‘Hable con ella’), Juanma Bajo Ulloa (‘Airbag’), Mariano Barroso (‘Éxtasis’ eta ‘Los lobos de Washington’), Daniel Calparsoro (‘Salto al vacío’), Isabel Coixet (‘Los que aman’), Julio Medem (‘Los amantes del círculo polar’, ‘Lucía y el sexo’ eta ‘Caótica Ana’), Jaime Rosales (‘La soledad’, ‘Petra’), Guillermo del Toro (‘El espinazo del diablo’ eta ‘El laberinto del fauno’), David Trueba (‘La buena vida’), Carlos Vermut (‘Magical Girl’ eta ‘Quién te cantará’) eta beste zinemagile batzuekin batera. Tanami Casting izeneko bere agentziaren bitartez telebista proiektu ugaritan hartu du parte. 2004an ‘El aire que respiro’ idatzi eta zuzendu zuen, Lakuako Gobernuaren  Kimuak katalogoan sartu zen film labur bat.[9][10]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sara Bilbatua» IMDb . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  2. «Sara Bilbatúa» The Movie Database . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  3. «Kimuak» www.kimuak.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  4. «Programación: Los reyes del casting» web.archive.org 2009-03-28 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  5. a b (Gaztelaniaz) Castro, Marta. (2013-04-25). «Entrevista | “Mi legado serán los títulos de crédito”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  6. Lizarralde, Mikel. «Sara Bilbatua sarituko dute» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  7. (Gaztelaniaz) Vera, Cecilia. (2003). Cómo Hacer Cine. Editorial Fundamentos ISBN 978-84-245-0976-7 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  8. «Sara Bilbatua - Profesionales» catalanfilms.cat . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  9. «Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira Saria» naiz: 2020-09-09 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  10. (Gaztelaniaz) «III festival de cine de Ponferrada sección oficial a concurso - cortometrajes 4 asociación mi retina me engaña» Ayuntamiento de Ponferrada . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  11. «Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira saria» Euskal Irrati Telebista 2020-09-09 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  12. Lizarralde, Mikel. «Sara Bilbatua sarituko dute» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  13. Press, Europa. (2013-02-19). «Sara Bilbatua, Premio Ricardo Franco del Festival de Málaga» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  14. «La directora de casting Sara Bilbatua recibe el premio Ricardo Franco - 39 fotos» www.diariosur.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]