Sara Estévez
Sara Estévez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1925 (98/99 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Sara Estévez Urquijo, Marathon (Bilbo, 1925) lehen emakume kazetari, kirol kronista eta irrati kirol programa bateko zuzendaria da. Radio Juventud de Vizcaya, Cadena Azul de Radiodifusión, Radio Cadena Española eta Radio Nacional de Españan lan egin zuen. 1954 eta 1990 artean, "Maraton" ezizenarekin, Athletic Clubeko kronikak egin zituen eta Bizkaiko oinarrizko kirolari buruzko tarte bat zuzendu zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sara Estévez Urquijo, Sarita izenarekin ezaguna, Bilboko San Frantzisko auzoan jaio zen 1925ean. Bi urte zituenetik aitaz umezurtz zegoela, bere 8 anai-arrebetatik 4 gazte hiltzen ikusi zituen. Adinez nagusi egin zenerako, frankismoaren ilunpe luzearen azpian erorita zegoen bere hiria. Erandioko Unquinesa enpresan oso gazterik hasi zen lanean, eta zuzendaritzako idazkari izatera heldu zen. 1947an, uztailaren 18ko paga bikoitza probestu zuen Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainzaren Athletic ospetsuaren abonatua izateko (orduan emakumeak ezin ziren bazkide izan).[2][3][4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pixkanaka-pixkanaka, hiriko futbol giroan murgildu zen, eta Radio Juventud irratian kolaborazioak egin zituen. Bertan, korrespontsal anonimoen sare bat sortu zuen, Bizkaian jokatutako partida guztien emaitzak biltzeko eta gaueko hamaikak baino lehen 'Stadium' tertulia saioan ezagutarazteko.[5][3]
Bertan jaio zen Sarita Estevezen 'alter ego' a ere, 'Marathon' kirol kazetari misteriotsua, bere iruzkinak, Francisco Blancok behar bezala esanak, 1954 eta 1990 artean garaiko futbol kritikaren erreferentzia bihurtu zirelarik. 1973ra arte, inork ez zuen jakin 'Marathon' benetan Sara Estevez zenik.[1][2]
1990ean erretiroa hartu zuen 38 urtez irratian lan egin ondoren. Kaleko erreportaria izan zen eta albistegi esparru guztietan lan egin zuen, kirol arloan bereziki.
Euskal Kazetarien Elkarteak (APV) 2009an Euskal Kazetarien Saria ematea erabaki zuen, bere bigarren edizioan, kazetaritzari eta irratiari emandako bizitza eskertzeko, non, anonimotasunetik, bide berriak ireki zituen eta futboleko lehen emakume kronista eta kirol saio bateko zuzendari bihurtu zen. Saria Nicolas Alba eskultorearen "La Maratón" izeneko lan bat da.[6]
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1.991 Don Diego López de Haroren estatuatxoa, Bilboko Udalak emana.
- Athletic Cluben brontzezko lehoia.
- Espainiako Futbol Federazioaren zilarrezko plaka.
- Getxoko Arenas Clubeko urrezko intsignia.
- Zilarrezko domina kirol merituagatik. [2]
- 2009ko Euskal Kazetarien Saria Euskal Kazetarien Elkartearen eskutik.[6]
- 2016an Bilboko Ospetsua izendatua. [7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Sara Estévez Urquijo» www.idiomaydeporte.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Relaño, Alfredo. (2014-12-28). «Opinión | Marathon, la voz que escondía a una mujer» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) woodysons. «informe robinson sara estevez woodyathletic.net - Vídeo Dailymotion» Dailymotion (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iribar y Sara Estévez, entre los nuevos Ilustres de Bilbao» El Correo 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sara Estévez, Marathon» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ a b «KAZETARIAK.eus» www.kazetariak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ «Sara Estévez, “Ilustre de Bilbao 2016” por el Ayuntamiento de Bilbao» web.archive.org 2017-04-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sara Estévez, Maratoiko elkarrizketa EITBko More Than Words filmean
- Robinson txostena, Sara Estévez Canal Plus-en