Saxa Putria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saxa Putria
Bizitza
JaiotzaPoltava1977ko abenduaren 2a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaPoltava1989ko urtarrilaren 24a (11 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Oleksandra (Saxa) Jevheniivna Putria[1] (ukraineraz: Олександра (Саша) Євгеніївна Путря; Poltava, 1977ko abenduaren 2aibidem, 1989ko urtarrilaren 24a[2]) ukrainar artista izan zen. Artelan ugari egiteagatik ezagun egin zen, 11 urterekin leuzemiaren ondorioz hil aurretik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977ko abenduaren 2an jaio zen Poltavan, Jevheni Putria margolariaren eta Viktoria Putria (Jemets) musika-irakaslearen familian[3]. Ez zen haurtzaindegira joan, aitak etxeko hezkuntza nahiago baitzuen[4]. Hiru urterekin hasi zen marrazten[5]. Txikitatik Indiako kulturaz interesatu zen[6], etab ere marrazki gehienak Indiari eskainitakoak ziren, nahiz eta han inoiz egon ez zen[7].

5 urte zituela, leuzemia diagnostikatu zioten. Oraindik eskolara joaten zen, baina lehen maila amaitu eta gero, bere osasun-egoerak okerrera egin zuen eta etxean ikasten jarraitu zuen. Ospitalean ere marrazten zuen. Gainera, irakirtzea gustatzen zitzaion, eta bere idazle gogokoenak Victor Hugo, Aleksandr Puxkin, Nikolai Gogol, Mark Twain, Alexandre Dumas, Robert Stevenson eta Thomas Mayne Reid ziren[5][7][8].

1989ko urtarrilaren 22an, Saxak 11 urte zituela, bere egoerak nabarmen okerrera egin zuen eta ospitalean sartu zuten. Bi egun geroago hil zen[7].

Guztira 2279 lan sortu zituen, 46 marrazki album, eskulan ugari eta Ilargira iristeko marrazki teknikoak barne[7][8].

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989az geroztik, munduko herrialde askotan Saxa Putriaren ehun erakusketa pertsonal baino gehiago egin dira, hainbat dokumental filmatu dira eta liburu dokumental bat idatzi da. Poltavan Saxa Putriaren izena daraman haurren arte galeria ireki zuten[7][8][9].

2016ko maiatzaren 20an, Poltavako Plekhanov kaleari Saxa Putriaren izena jarri zioten[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  2. (Ingelesez) «Sasha Putrya: Amazing Talent of the Short-lived Artist» iCraftGifts (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  3. (Errusieraz) «Памяти Евгения Васильевича Путри» Международный центр Рерихов 2021-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  4. (Errusieraz) Костомарова, Елена. «Маленькая звёздочка. История художницы-вундеркинда Саши Путри» Аргументы и факты 2014-02-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-04-12) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  5. a b (Errusieraz) Путря, Евгений. «Слово о доченьке» Саша Путря jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-03-28) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  6. (Errusieraz) Волкова, Анна. «Шесть лет из отведенных ей судьбой одиннадцати Саша Путря боролась с лейкемией, не переставая создавать шедевры» Факты (Полтава) 2000-10-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-04-12) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  7. a b c d e (Errusieraz) Луговская, Елизавета. «На последней картине нарисовала руку отца со своей ладошкой внутри. Трагедия Саши Путри, самой юной художницы СССР» Мел (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  8. a b c (Errusieraz) «История девочки-художницы Саши Путри» AdMe jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-04-12) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  9. (Ukraineraz) «Зала дитячої творчості імені Саші Путрі художнього музею» Полтавський художній музей (галерея мистецтв) імені Миколи Ярошенка jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-09) (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  10. (Ukraineraz) «Нові назви вулиць» Полтавська міська рада (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]