Sean Scully

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sean Scully
Seanscully 2.JPG
Bizitza
Jaiotza Dublin1945eko ekainaren 30a (74 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Newcastle University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Ameriketako Estatu Batuak
Londres
Newcastle upon Tyne
New York
Bartzelona eta Munich
Enplegatzailea(k) Municheko arte ederren akademia
Jasotako sariak
Kidetza Aosdána Itzuli
Royal Academy of Arts Itzuli

Sean Scully (Dublin, 1945eko ekainaren 30a) irlandar margolaria da.

Croydon College of Art eskolan, Newcastle Unibertsitatean, eta Harvarden egin zituen ikasketak. 1973-1975 bitartean Chelsea School of Arten eta Londresko Unibertsitateko Goldsmith Collegen lan egin zuen irakasle gisa. Bien bitartean bakarkako bere lehen erakusketa egin zuen, Rowan Galleryn (1973). Lehen aldi figuratibo kaligrafiko baten ondoren, 1970eko hamarraldiaren hasieran abstrakziora egin zuen, Pollocken eta Mondrianen argitasun plastikoaren eraginpean. Denbora horretan sareta modukoak egiten jarraitu zuen, lerro diagonalekin, gainaldeari eta sakontasunari buruzko hausnarketa moduan. 1975ean Estatu Batuetara joan zen eta eskolak eman zituen Princeton Unibertsitatean. Erakusketak egin zituen Santa Monicako Torutue Galleryn (1975), eta New Yorkeko Buffy-Gibbsen. 1974tik aurrera halako kromatismo itzaltsu bat agertu zen bere obran, eta bere konposizioak estatikoagoak eta zorrotzagoak egin ziren: "gotorleku koadroak" ziren. 1980ko hamarraldian pintzelkada lodiak eta era askotako egiturak eta koloreak erabiliz hasi zen margotzen. Scullyk "marra" erabili du bere obra osoaren ezaugarri nagusitzat, mendebaldeko kulturaren topiko bat delako, eta kultura horri buruzko gogoeta egiten saiatzen da marraren bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]