Piet Mondrian
Piet Mondrian | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Amersfoort, 1872ko martxoaren 7a |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | New York, 1944ko otsailaren 1a (71 urte) |
Hobiratze lekua |
Cypress Hills Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Pieter Cornelis Mondriaan |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Royal Academy of Art (en) ![]() |
Hizkuntzak |
frantsesa nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) |
Amsterdam New York Paris Domburg Laren Winterswijk eta Londres |
Lan nabarmenak |
Victory Boogie-Woogie (en) ![]() Composition in line, second state (en) ![]() Composition XIV (en) ![]() Broadway Boogie-Woogie (en) ![]() |
Influentziak |
kubismo, Elkarte Teosofikoa, Antroposofia, Bart van der Leck (en) ![]() |
Kidetza |
Arti et Amicitiae (en) ![]() De Stijl Abstraction-Création (en) ![]() American Abstract Artists (en) ![]() |
Mugimendua |
Inpresionismo ondokoa De Stijla |
Genero artistikoa | Arte abstraktua |

Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.
Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.
Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik. Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da.
Mondrianen estetika ikerketa espiritualean datza, Malevitxen suprematismoaren antzera, artea euskarri bezala erabiliz, egiaren bila arituko da eta bide horretan, sinpletasunaren konplexutasuna ardatz, forma kurboak, ehundura eta nagusiak ez diren koloreak baztertu zituen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piet Mondrian |