Edukira joan

Sebastian Mendiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Mendiburu

Sebastian Mendibururen estatua, haren jaioterrian
Bizitza
JaiotzaOiartzun1708ko irailaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBolonia1782ko uztailaren 14a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 352

Sebastian Manuel Mendiburu Olano (Oiartzun, Gipuzkoa, 1708ko irailaren 2aBolonia, Italia, 1782ko uztailaren 14a) euskal idazlea eta jesulaguna izan zen. Batera eta bestera ibili zen misiotan hogeita hamar urtez. Kardaberazen laguntzaz, Jesusen Bihotzaren debozioa bultzatu eta hedatu zuen Euskal Herrian. Espainian jesuiten kontrako egozpen legea indarrean sartu zenean, preso hartu eta Italiara bidali zuten. Euskal Herrian ospe handia izan zuen, entzute handiko sermoilari bihurtu zen, eta Euskal Zizeron deitua izan zen.

Sebastian Mendiburu Oiartzunen jaio zen, 1708an. 1725ean sartu zen Jesusen Lagundian. Iruñean egin zituen Filosofia eta Teologia ikasketak. Nafarroa Garaiko herri euskaldunetan ibili zen predikari eta misioak ematen. Hizlari fama handia lortu zuenez gero, «Euskal Zizeron» ezizena jarri zioten. Iruñeko gotzainaren eskariz, Filosofiako eta Teologiako katedraduna izan zen. 1767. urtean, Karlos III.ak jesuitak Espainiatik bota zituenean, Italiara jo zuen beste jesuitekin batera, eta Bolonian hil zen 1782an, hirurogeita hamalau urte zituela.

Mendiburuk zerabilen hizkera, gipuzkera baino gehiago, goi-nafarrera zen. Idazle gisa, Manuel Larramendiren eskolakoen artean sartua izan da. Izan ere, Larramendiren eragina norbaitengan antzematen bada Sebastian Mendiburu eta Agustin Kardaberaz egileengan da. Mendiburuk dantzak eta zezenketak ez zituen batere gogoko eta, ohiko erlijio gaiei buruz idazteaz gain, horri buruzko hainbat lan ere idatzi zituen. Estilo bikaina zuen. Hizkuntza ondo menperatzen zuen, zalantzarik gabe.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Sebastian Mendiburu