Semaglutida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Semaglutida
Formula kimikoaC187H291N45O59
Motasynthetic peptide (en) Itzuli eta glucagon-like peptide-1 (en) Itzuli
Masa molekularra4.113,122 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaOzempic (en) Itzuli
Tratatzen du2 motako diabetes mellitus eta gizeneri
Identifikatzaileak
InChlKeyDLSWIYLPEUIQAV-CCUURXOWSA-N
CAS zenbakia910463-68-2
ChemSpider34985066
PubChem56843331
Gmelin167574
ChEMBLCHEMBL3616752
EC zenbakia691-729-9
ECHA100.219.541
RxNorm1991302
UNII53AXN4NNHX

Semaglutida 2. motako diabetesa eta obesitatea tratatzeko erabiltzen den medikamentu antidiabetikoa da. 1 motako glukagoiaren antzeko peptidoaren (GLP-1) analogo bat da. Novo Nordiskek garatu eta Ozempic, Rybelsus eta Wegovy markak erabiliz saltzen du.[1][2][3]

Formulazioak eta indikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan 2017eko abenduan formula injektagarria (Ozempic) onartu zuten erabilera medikorako,[4] eta 2018an Europar Batasunean, Kanadan eta Japonian. Ahozko erabilerarako konprimituen (Rybelsus) aurkezpena 2019ko irailean onartu zuten Estatu Batuetan, eta 2020ko apirilean Europar Batasunean. Injekziorik behar ez duen Estatu Batuetako lehen GLP-1 agonista da.

2021eko ekainean, AEBetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) semaglutida injektagarria (Wegovy) onartu zuen obesitatea duten helduetan pisua epe luzera kontrolatzeko.[5][3]

Sendagai horien inguruko zoramena mundu osora hedatu zen, hein handi batean enpresak berak erabilitako marketin oldarkorragatik eta pertsona ospetsu ugariren babesagatik. Elon Musk dirudunak, adibidez, haren kontsumoa bultzatu zuen sare sozialetan. 2023an, Walmart saltoki handien buruak ohartarazi zuen AEBetan janari salmenta nabarmen murriztu dela sendagai horien ondorioz.[6]

Ekintza-mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semaglutida 1 motako glukagoiaren antzeko peptidoaren hartzailearen agonista bat da. Intsulinaren jariaketa areagotzen du, eta horrek glukosaren metabolismoa areagotzen du.

Albo-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.