Senez (aldizkaria)
| Senez (aldizkaria) | |
|---|---|
![]() | |
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
| Sorrera-urtea | 1984 |
| Izenburua | Senez |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara eta eleaniztuna |
| Argumentu nagusia | itzulpengintza |
| eizie.eus… | |
Senez euskarazko itzulpen-aldizkaria da. Urtean behin kaleratzen da, baina ale bereziak edo monografikoak ere plazaratu izan ditu. Argitaratzailea Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea da (EIZIE).[1] Martuteneko Itzultzaile Eskolak 1984. urtean sortu zuen, eta EIZIE sortu zenean elkarte honi pasa zion ardura.[2]
Aldizkariak itzulpen-teoriarekin, pragmatikarekin eta euskal itzulpengintzarekin lotura duten gaiak lantzen ditu, batez ere euskaratik eta euskarara itzultzearen gaineko gogoetei eta esperientziei dagokienez. Ikerketa-gaiak eta profesionalen esperientziak edo kezkak izaten dira artikuluen gaiak.
1984an argitaratu zen lehenengo aleko artikuluen egileak hauek izan ziren: Xabier Mendiguren, Koro Navarro, Iñaki Zubizarreta, Jose Ignazio Berasategi, Imanol Tapia, J. Naberan, Begoña del Teso, Martxel Aizpurua, Jesus M. Zabaleta, Gotzon Egia, Klaudio Harluxet,eta Aintzane Ibarzabal.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «SENEZ itzulpen aldizkaria - EIZIE» www.eizie.eus (kontsulta data: 2018-09-15).
- ↑ itzulpengintza Euskal Herrian Auñamendi entziklopedia
- ↑ «Senez 1 (1984) - EIZIE» www.eizie.eus (kontsulta data: 2018-09-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztaro (giza. eta gizarte-zientziak)
- Osagaiz aldizkaria (osasun-zientziak)
- Kondaira aldizkaria (historia)
- Aldiri, Arkitektura eta abar aldizkaria (arkitektura)
- Ekaia aldizkaria (zientzia)
- Eleria aldizkaria (Zuzenbidea)
