Serapio Sierra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serapio Sierra

Bizitza
JaiotzaDurango, 1842 (181/182 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia

Serapio Sierra (gaztelaniaz: Serapio de Sierra) (Durango, Bizkaia, 1842 - ?) euskal ingeniaria izan zen. Karlistekin borrokatu zuen eta, 1876an, Uruguaira joan zen. Han euskal diasporan lan handia egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serapio Sierra Durangon (Bizkaia) jaio zen, 1842an, Lehen Karlistaldia amaitu ondoren. Meatze ingeniaria izan zen Bizkaian eta Araban. Bigarren Karlistaldian, Armada karlistan, Bilboko setioan, Castor Andetxagaren laguntzailea izan zen. Ondarroako arma-lehorreratzea zuzendu zuen, eta haren agindupean karlistek antolatu zituzten lehenengo artilleria-piezak.[1]

1876an Uruguaira emigratu zuen eta bertan Uruguaiko Floridan kokatu zen, bertan ur-errota bat eraikiz. Jose Maria Carrerarekin batera, 1876an, Laurak-Bat euskal elkartea sortu zuten, munduko lehen euskal etxea.[2]

Carrerarekin batera ere proiektu handi bat aurrera ateratzen saiatu zen. Ideia Santa Luzia ibaiaren zati bat bideratzeko eta nabigagarri bihurtzea zen. Horrekin, beste helburu batzuekin batera, Montevideo hiria ura edangarriz hornitzeko eta elektrizitatea lortzeko asmoa zuten. Elkarrekin aurkeztu zuten kontzesio bat, gobernuaren oniritzia jaso zuena, baina Canal Zabala zeritzon proiektua ez zen inoiz egin.[3]

1880an, Boletín de la Sociedad Ciencias y Artes aldizkarian idazten zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]