Setako gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Setako gaztelua
Kultura ondasuna
cultural heritage in Alicante
Castell de Seta - 03.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakComtat
UdalerriaBalones
Koordenatuak 38° 44′ 54″ N, 0° 19′ 11″ W / 38.748386°N,0.319642°W / 38.748386; -0.319642Koordenatuak: 38° 44′ 54″ N, 0° 19′ 11″ W / 38.748386°N,0.319642°W / 38.748386; -0.319642
Arkitektura
Estiloa Erdi Aroko arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0010572

Setako gaztelua, Jostunaren gaztelua bezala ere ezaguna (castell de la Costurera) Alacanteko Balones udalerrian dagoen eraikin historikoa da.[1]

Geografia eta toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Setako gaztelua, urrunetik ikusita

Gaztelua Balones udalerriaren erdigunetik 4 km ekialderantz dago, La Costurera izeneko jabego baten gainean; horregatik izen honekin ere ezagutzen da.[2]

Mendixka Almudainako mendizerrako[3] partea da, eta gaztelua itsasoaren gainean 750 metrotako altueran dago.

"Seta" izatez bailararen izena da (Vall de Seta); baita bertatik pasatzen den errekarena (Serpis ibaiaren afluentea).

Seta bailara Comtat izeneko eskualdean dago. Bertako udalerriak Balones, Benimassot, Fageca, Famorca, Gorga, Quatretondeta eta Tollos dira, eta Valentziako Erkidegoaren barnealdeko gune populatuenetako bat da. Halere, herri guztien artean 700 biztanle inguru baino ez dituzte biltzen.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorre karratua.

Muinoan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Erromatar Inperioko aztarnak ere aurkitu dira (II. eta III. mendekoak).

Lehen eraikuntza XI. mendean egin zen, musulman garaiko landetxe bat.[5]

XII. mendean datatutako aztarna zeramiko asko aurkitu dira bertan.

Uste denez, XIII. mendeko hasieran bihurtu zen gotorleku (Almohade dinastiaren menpean),[5] Millena eta Serrellako gazteluekin batera, Seta bailararen kontrola zuen helburu.[4]

XIII. mende erdi aldean jada kristauen menpean zegoen. Gotorlekuaren lehen erreferentzia idatziak ordukoak dira:[4]

  • 1258an, gaztelu hau, Xeroles-ekoarekin batera, Golzalvo Ferrández de Medrano-ri saldu zitzaizkion 1200 besanteren truke.
  • 1259an, Gonzalvo Ferrández alkaideari gazteluaren errenten gaineko zenbait agindu gordetzen dira.
  • 1270ean, Jakue I. Aragoikoak gaztelu hau eta Xeroles-ekoa Isabella d'Amichi-ri eta bere seme Roger de Llúria-ri eman zizkion.

1609an moriskoak Espainiatik egotziak izan zirenean, herria eta gaztelua biztanlerik gabe geratu ziren. Lehena birpopulatua izan bazen ere, gazteluak hutsik jarraitu zuen, urteekin suntsituz.[5]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorre nagusia

Gotorlekua oinplano poligonal irregularrekoa da, topografiara egokitua. Gordetzen diren harresiaren zatiak lokatzez eta harlanduz eraikita daude, eta harlangaitzez eginiko sei dorre karraturen aztarnak dituzte. Haietatik bik, ipar aldean, zutik diraute: karratua bata, hormari erantsitako zilindro erdi formaduna bestea. Azken hau zen dorre nagusia, itxuraz, eta gaur egun ere gazteluko punturik altuena da (8 m); bere ondoan hormaz itxitako esparru karratu bat aurkitzen da; ikerlarien arabera, gazteluan zegoen San Frantziskori eskeinitako elizarena.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. dir., Sánchez Jiménez, Máximo,. (DL 1995). Castillos, torres y fortalezas de la Comunidad Valenciana. Prensa Valenciana PMC 807859297. Noiz kontsultatua: 2021-04-17.
  2. Perea, Guillem Torres I.. (2012-06-24). «Guillem Torres i Perea: Castell de Seta o Costurera» Guillem Torres i Perea Noiz kontsultatua: 2021-04-17.
  3. «serres d´almudaina, cantacuc i alfaro» almudainaalfaro.blogspot.com Noiz kontsultatua: 2021-04-17.
  4. a b c d Cocentaina), Exposicio. Fira de Tots Sant (650ª. 1996.. (1996). El comtat : una terra de castells. Centre d'Estudis Contestans; M.I. Ajuntament de Cocentaina; Regidoria de Cultura-Regidoria de Fira PMC 1123576713. Noiz kontsultatua: 2021-04-17.
  5. a b c Rico, Ximo G.. (2014-01-12). «Guía de los Castillos, Torres y Fortificaciones de Alicante: Castillo de Seta o Costurera (Balones) CA-080» Guía de los Castillos, Torres y Fortificaciones de Alicante Noiz kontsultatua: 2021-04-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]