Sevesoko istripu kimikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sevesoko istripu kimikoa
Irudia
Map
Motachemical accident (en) Itzuli
industria hondamendi
Data1976ko uztailaren 10a
KokalekuMeda
Seveso
HerrialdeaItalia
Kausaezegonkortasun termiko
Pertsona hilak0

Sevesoko istripu kimikoa 1976ko uztailaren 10an gertatu zen, Italian. Hoffman-La Roche multinazionalaren instalazio batek eztanda egin zuen. Gas oso toxiko batek osatutako hodei zuria hedatu zen berehala. 75.000 animalia hiltzeaz gain, 18 hektareako lursailak kutsatu eta ehunka bizilaguni behin betiko kalteak eragin zizkion.[1] Seveso, Milandik 25 kilometro inguru iparraldera dago, Italiako Lombardian.

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko uztailaren 10ean gertatu zen, 12:37an, bazkalorduan, txistu isil bat entzun zen, mehatxuzkoa, ezezaguna. Sevesoko enpresa batean sute bat piztu zen. Garai hartan, Seveson 17.000 biztanle inguru bizi ziren; gaur egun, 20.000 baino zertxobait gehiago dira.

Sutea fabrikako eraikin batean gertatu zen, 2,4,5-T izeneko herbizida ekoizten ari ziren lekuan. Giza akats baten ondorioz, larunbat eguerdi aldera, kontrolik gabeko erreakzio bat gertatzen da, segurtasun-diskoa gainditzen duena.[2] Aerosol itxurako hodei bat eratzen da, eta bertan, beste substantzia toxiko batzuen artean, TCDD (ehunka gramo gutxi batzuen eta kilogramo gutxi batzuen artean), sodio hidroxidoa (soda kaustikoa), glikola (HO-CH2CH2-OH) eta sodio triklorofenatoa daude, eta fabrikaren inguruan 18 km²-ko eremu batean zabaldu zen.[3]

Sute hark TCDD dioxina askatu zuen ingurura instalaziotik, eta jendea bizi zen lekuetara iritsi zen. Ondorioak latzak izan ziren.[4]

Instalazio hura ICMESA edo Industria Chimiche Meda Società enpresarena zen, Givaudan konpainiaren subsidiarioa, zeina, aldi berean, Hoffmann-La Rocherena baitzen. Biztanleek ez zuten arriskutsutzat jotzen fabrika, baina, bertan, lurrinak eta kosmetikoak egiteko funtsezko olioez gain eta 2,4,5-T izeneko herbizida eta xaboi hexaklorofenoa egitetik ateratako azpiproduktu gisa, TCDD dioxina edo 2,3,7,8-tetraklorodibenzo-p-dioxina ekoizten zen, zeina oso substantzia arriskutsua eta hilgarria baita. Hosto galarazle bat zen, Agente laranjaren osaeraren barnekoa. Vietnamgo gerran erabili zen, oihaneko landaredia eliminatzeko eta Vietcong taldeak aurkitzeko.[4]

Giza akats baten ondorioz hasi zen sutea, eta aerosol formako hodei bat askatu zuen. Hodei horrek TCDD zeukan (ehunka gramo eta kilogramo batzuen artean), sodio hidroxidoa, glikola eta sodio triklorofenatoa izateaz gain. TCDD erreaktorearen tximiniaren segurtasun balbulatik partikula ñimiñoez osatutako hodei grisaxka bat isuri zen, hondar mehe itxurakoa, eta fabrikako langileen gainean jausi zen, euria balitz bezala. Lanbro zuri eta lodi bat zen, eta medikamentu eta kloro usaina zuen.[4]

Hodeia hegoalderantz mugitu zen, Milanerako norabidean, eta instalazioaren inguruko 18 bat kilometro karraturi eragin zion. Denbora gutxian bost kilometro baino gehiago egin zituen, eta harea zuria teilatu eta soroetara erori zen.[4]

Overall Reaction scheme

Ondorio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosco delle Querce, istripu ondoren jarria.
  • Sevesoko biztanleek dioxinaren eraginpean egoteagatik pairatutako lehen ondorioa kloraknea izan zen, eta hori izan zen istripuarekin lotura zuela guztiz argi zuten ondorio bakarra. Istripuaren ondorengo hogei urteetan, hilkortasun eta morbilitate datuek honako hauek pairatzeko arrisku larriagoa zegoela erakutsi zuten: neoplasia linfoemopoietikoa, digestio sistemako minbizia (ondestearena, gizonen artean; behazun bideak, emakumeen artean) eta arnas sistemako minbizia (birikakoa, gizonen artean). Intzidentzia analisiei zegokienez, tiroideko eta pleurako minbiziak ere gora egin zuen. Milango Unibertsitateko Angela Cecilia Pesatoriren taldeak honako hauek ere aurkitu zituen: efektu kardiobaskularrak (segur aski dioxinaren esposizio kimikoari eta hondamendiak ekarritako esperientzia estresagarriari lotuak), efektu endokrinoak (diabetesa, emakumeen artean) eta ugalketari dagozkionak. Gizonezkoak TCDDren eraginpean egotearen ondorio zuzen bat atera zuten: ondorengo gehienak sexu femeninokoak izan ziren, maskulinokoak gutxiago izan ziren.[4]
  • Animalia asko hil ziren.
  • Lur asko kutsatuta gelditu ziren. Istripuak instalazioaren inguruko 18 bat kilometro karraturi eragin zion.

Epaiketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailean, Monzako Gorte Kriminalak ICMESAko bost langile ohi eta Givaudan enpresa bi urte eta erditik bost urte arteko zigorra ezarri zien. Denek apelatu zuten. 1985eko maiatzean, Milango Apelazio Auzitegiak bost akusatuetatik hiru ez-errudun aurkitu zituen. Beste biek Erromako Gorte Gorenera jo zuten. 1986ko maiatzaren 23an, Erromako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zien gainerako biei, eta urte eta erdiko eta 2 urteko baldintzapeko espetxealdia ezarri zien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [2] Eduardo Angulo: "Ez ahaztu Seveso", Zientzia Kaiera, 2023-05-16.