Shakuntala Devi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shakuntala Devi

Bizitza
JaiotzaBangalore1929ko azaroaren 4a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaBangalore2013ko apirilaren 21a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkannada
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astrologoa, idazlea eta mental calculator (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
IMDB: nm1570356 Edit the value on Wikidata

Shakuntala Devi (Bangalore, India, 1929ko azaroaren 4a - ib. 2013ko apirilaren 21a) indiar idazlea izan zen eta giza kalkulagailua, "Emakume konputagailua" izenez ezagutzen da, kalkulu mentaletarako bere gaitasunagatik.[1] 1982an errekorren Guinness liburuan sartu zen. Fikziozko eta ez-fikziozko lanak ere idatzi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deviren aita, alabak matematiketarako zuen dohain ikaragarriez karta-joko batean konturatu zen, neskatoak 10 urte zituenean, eta oraindik batuketak eta kenketak egiten ez zekienean. Devi aitarekin hasi zen zirkuan lanean, eta 1944an Londresera joan ziren bizitzera. 60ko hamarkadaren erdialdean Indiara itzuli, ezkondu, eta 1979an dibortziatu egin zen. [2]

Munduan zehar bidaiatu zuen bere trebetasun aritmetikoen erakustaldiak eginez. Arthur Jensen Kaliforniako Unibertsitateko psikologia irakasleak proba batzuk egin zizkion eta bere aurkikuntzak Intelligence aldizkari zientifikoan argitaratu zituen 1990ean.[3]

Astrologian ere jardun zuen eta gaiari buruzko hainbat liburu idatzi zituen. Errezeta eta eleberri liburuak ere argitaratu zituen. [4] Homosexualen mundua liburua ere idatzi zuen, non homosexualitatearen gaia modu ulergarrian jorratzen den.[5]

2013ko apirilean arnasa hartzeko arazoak izan zituen Devik, eta Bangaloren ospitaleratu zuten; hurrengo bi asteetan bihotzeko eta gibeleko arazoak izan zituen. Apirilaren 21ean hil zen ospitalean, 83 urte zituela.[6]

Azaroaren 4an Google Doodle batekin omendu zuten, bizi izan balitz 84 urte beteko zituen egunean.[7] [8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1977an, Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan (AEB), 201 digituko zenbakiaren 23ª erroa emateko eskatu zioten eta 50 segundoan erantzun zuen. Bere erantzuna, U. S. National Bureau of Standardseko (gaur egun NIST) UNIVAC 1101 ordenagailuan egindako kalkulu berezi baten bidez baieztatu zen, 62 segundo atzeratuz.
  • 1980ko ekainaren 18an, Londresko College Inperialaren Informatika Sailak ausaz hautatutako 13 digituko bi zenbaki biderkatu zituen; erantzun zuzena eman zuen 28 segundotan (erantzuna ozen ahoskatzeko behar zen denbora barne). Ekitaldi honengatik 1982ko errekorren Guinness liburuan sartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]