Xamax

Wikipedia(e)tik
Shamash» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Grabatua Hammurabi Kodean, non Xamax jainkoa irudikatzen den, babiloniar konkistatzailearen aurrean. Justiziaren jainko bezala, Xamaxek, Hammurabiri, gizakiek jarraitu beharreko legeak ematen dizkio.

Xamax[1] (akadieraz: Šamaš, "eguzki"; Utu sumertarrentzat), eguzkiaren eta justiziaren jainkoa zen Mesopotamiako mitologian. Bere santutegi nagusia, Sippar hirian zegoen.

Sumertar garaian, bere santutegi nagusia, Larsa hirian zegoen. Garai honetan, Nanna eta Ningalen semetzat eta Inanna eta Ixkurren anai-nebatzat hartzen zen. Akadiar garaian, Sin eta Ixtarrekin batera "Harreman zerutiardun jainkoen hirukoa" zen. Akadiar eta babiloniarrek, Xamax, Anuren semetzat hartzen zuten, edo, beste batzuetan, Enlilena.

Batzuetan, bere emazte Xeridarekin agertzen da (Aya akadiar eta babiloniarrentzat). Zortzi puntako eguzki disko batekin, edo, sorbaldetatik, su garrak jariatzen zituen giza irudi baten bidez irudikatzen zen; ondorengo garaian, bere ikurra, balantza ere izan zen. 20 zenbakiarekin identifikatzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xamax Aldatu lotura Wikidatan