Sherif Ismail
Itxura
| Sherif Ismail | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2015eko irailaren 19a - 2018ko ekainaren 5a ← Ibrahim Mahlab (en)
2013ko uztailaren 16a - 2015eko irailaren 12a ← Sherif Haddara (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Kairo, 1955eko uztailaren 6a | ||||
| Herrialdea | Egiptoko Errepublika (1955 - 1958) | ||||
| Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
| Heriotza | Kairo, 2023ko otsailaren 4a (67 urte) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun gastrointestinala | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Ain Shams University (en) | ||||
| Hizkuntzak | arabiera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria eta ingeniari mekanikoa | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | islama | ||||
| Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||
Sherif Ismail (Kairo, 1955eko uztailaren 6a – ibidem, 2023ko otsailaren 4a) egiptoar politikaria izan zen. Egiptoko lehen ministroa izan zen 2015etik 2018ra Abdel Fattah el-Sisiren lehendakaritzan.
Ismailek ingeniaritza mekanikoa ikasi zuen Ain Shams Unibertsitatean. Estatu-enpresa petrokimiko eta gasistikoetan zuzendaritza-karguak bete zituen. 2013an petrolio eta meatze baliabideen ministro izendatu zuten. 2015eko irailaren 12an, lehen ministro karguaren zina egin zuen. Hurrengo urtean herrialdeak krisi ekonomikoa eta monetaren debaluazioa jasan zituen. 2018ko ekainaren 7an karguan ordezkatu ondoren, el-Sissi presidentearen aholkularia izan zen.