Shevat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tevet       Shevat (שְׁבָט)       Adar
Tu Bishvat

Tu Bishvat, "Zuhaitzen Urte Berria",
Shevat hilabeteko 15. egunean ospatzen da
Israelen almendrondoen loraldiarekin bat egiten duena.
Hil-zenbakia: 11
Egun-kopurua: 30
Urtaroa: Negua
Gregoriotar baliokidea: Urtarrila–Otsaila

Shevat edo Shvat (hebreeraz: שְׁבָט‎, akadierazko Šabātutik, "jotzen duen euria", hilabete honetako eurien indarragatik, ipar hemisferioko neguko azkenak), hebrear egutegi modernoko bosgarren hilabetea da, Munduaren Sorrerarekin hasten dena, eta hamaikagarren hilabetea, Bibliako hilabete ordenaren arabera, Nisan hilabetetik hasten dena, hebrearrak, Egiptotik esklabotzatik irten izana ospatzeko.

Shevat hilabeteari Biblian emandako izena, soilik "hamaikagarren hilabetea" da, zenbaketa ordinala jarraituz, hebrear urteko gainontzeko hilabete guztiak bezala Toran: Berrogeigarren urtean, hamaikagarren hilabeteko lehen egunean, Moisesek israeldarrei hitz egin zien, Yahvehk eurei buruz agindu zion guztia azalduz" ((Deuteronomioa 1:3).

Bere egungo izenak, Shevat, bere jatorria, antzinako Babiloniako hilabeteen izenean du, akadieratik datozenak, eta, hemendik, bertan K. a. 586 eta K. a. 536 bitartean erbesteratutako judutarrek hartu zituzten, Nabukodonosor II.ak erbesteratu ondoren. Shevat hilabetea, bere izen babiloniar berriarekin, behin baino ez da agertzen: "hamaikagarren hilabetea, Shevat hilabetea dena". (Zakarias 1:7).

Shevat hilabeteak, beti 30 egun ditu, eta ipar hemisferioko neguko hilabete bat da, gregoriar egutegiko urtarrila eta otsailarekin parekatzen dena, urtearen arabera. Zodiakoko bere zeinua, Aquarius da, euri garaiaren amaiera eta ibaien eta ur iturrien isuri oparoaren amaiera garaia izateagatik.

Jai juduak Shevat hilabetean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tu Bishvat, "Zuhaitzen Urte Berria" -Shevat hilabeteko 15. egunean, hebrear egutegiak, bere lau "urte buru"etako bat ezartzen duen garaia: neguko loaldiaren ondoren, zuhaitz eta landareen udaberriko berpiztea ospatzen duena.