Edukira joan

Shizo Kanakuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shizo Kanakuri

Bizitza
JaiotzaTamana (mul) Itzuli1891ko abuztuaren 20a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTamana (mul) Itzuli1983ko azaroaren 13a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaTokyo Higher Normal School (en) Itzuli
Q11568301 Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria eta irakaslea
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua64 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Enplegatzailea(k)Yokohama National University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Olympic.org: shizo-kanaguri Edit the value on Wikidata

Shizo Kanakuri (金栗 四三, Kanaguri Shisō; 1891ko abuztuaren 29 - 1983ko irailaren 13) Japoniako maratoi korrikalaria izan zen, "maratoiaren aita" ezizenarekin ezaguna bere herrialdean. Guiness World Record liburuan agertzen da, maratoi bat amaitzeko denbora gehien behar izan duen kirolari gisa.

Kanakuri Nagomi izeneko nekazal herri batean hazi zen, Kyūshū uhartean, sakea saltzen zuen familia batean. Egunero ia sei kilometro egiten zituen korrika eskolaraino[1].

1911ko azaroan, 20 urte zituela, Kanakurik 1912ko Stockholmeko Olinpiar Jokoetarako proba nazionaletan parte hartu zuen, eta, ustez, maratoiko munduko errekorra ezarri zuen 2 ordu, 30 minutu eta 33 segundorekin, ibilbidea 40 km-koa besterik ez bazen ere[2][3]. Ekitaldira joango ziren bi atleta japoniarretako bat izateko hautatu zuten. Bi atletek 1.800 yeneko bidaia gastuak ordaindu behar izan zituzten, eta Kanakuriren lankideek diru bilketa egin zuten herrialde mailan, eta 1.500 yen bildu zituzten. Shizoren anaia zaharrenak, Sanetsugu Kanakurik, 300 yen bildu zituen. Prestatzeko, Kano Jigoro judoaren fundatzailearekin entrenatu zen.

1912ko maratoia eta desagerpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere, 1912ko Stockholmeko Olinpiar Jokoetako maratoi lasterketan desagertzeagatik da ezaguna Kanakuri.

Kanakuri izan zen Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen lehen atleta japoniarra. Hemezortzi eguneko bidaia zaila abiatu zuen Stockholmeraino, itsasontziz lehenik, eta trenez gero, Transiberiar trenbidean barrena[4]. Azkenean Stockholmera iritsi zenean, Kanakuri ahul zegoen bidaia luzeagatik. Gainera, gau zurietan lo egitea kostatzen zitzaion eta bertako janariarekin arazoak zituen. Japoniako taldeko entrenatzailea, Hyozo Omori, ohean etzanda zegoen tuberkulosiaren ondorioz, eta ez zion Kanakuriri lasterketa aurreko entrenamendu nahikorik eman.

Lasterketa Stockholmetik gertu ospatu zen bero bolada baten erdian. Lasterketan zehar, dozenaka lehiakidek alde egin zuten, baita Francisco Lázaro korrikalariak ere. Lasterketaren erdian kolapsatu eta hil egin zen, eta, ondorioz, olinpiar jokoetako lehen hildakoa izan zen[5]. Johnny Hayes urrezko domina olinpikoak "zibilizazioarentzako lotsagarritzat" jo zuen ekitaldia[6]. Hipertermia ahulgarria ere izan zuen Kanakurik. Lasterketatik hamasei kilometrora, Kanakurik, leher eginda, ibilbidea utzi, eta inguruko lorategi batean egindako festa batera abiatu zen, etsita: laranja zukua edan zuen ordubetez[7][8][9]. Porrotak lotsatuta, lasterketako ofizialei ezer esan gabe itzuli zen Japoniara, isilik.

Kanakurik amaitu ez zuenez, lasterketako ofizialek kontsolazio saria, egurrezko koilara handi bat, errusiar bati eman zioten[10]. Kanakuriren desagerpenak istorio umoretsuak eragin zituen Suedian, ustez galdutako korrikalari japoniarrari buruz. Suediak desagertutako pertsonen zerrendan sartu zuen Kanakuri, eta haren izena han egon zen berrogeita hamar urtez.

Ondorengo atletismo ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Kanakuri 1916ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukeratu zuten, baina Lehen Mundu Gerraren ondorioz bertan behera geratu zen. Kanakuri 1920ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, Anberesen, eta 16. postuan bukatu zuen 2 ordu, 48 minutu eta 45,4 segundoko denborarekin. Ondoren, Kanakurik 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina ez zuen lasterketa bukatzea lortu.

Suediara itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari suediar batek Japonia hegoaldean geografia irakasle bezala lan egiten aurkitu zuen eta 1967an Suediako telebistak Kanakuriri bere maratoia osatzeko aukera eskaini zion. Suediara iritsi bezain laster, "hegazkinetik salto egin zuen" eta "asfaltoan trostan ibili zen" hankak berotzeko, eta "indar handia erakutsi zuen", Associated Pressen arabera. 1967ko martxoaren 20an amaitu zen maratoia. 54 urte, 8 hilabete, 6 egun, 5 ordu, 32 minutu eta 20,3 segundoko denbora egin zuen. Esan zuen: "Lasterketa luzea izan da. Bidean, ezkondu, sei seme-alaba eta 10 biloba izan nituen".

Suedian egon zen bitartean, Kanakuri laranja zukua edan zuen lorategi-hirira itzuli zen. Bertan ezagutu zuen Bengt Petre, bere jatorrizko anfitrioien semea. Laranja zuku gehiago edaten zuten bitartean, Bengt Petrek azaldu zion Petre familiaren erlikiarik preziatuenetako bat Kanakurik bere abegikortasuna eskertzeko familiari oparitu zion japoniar idazkeradun pergaminoa zela. Pergaminoa ikuskatzean, Kanakurik tristuraz esan zion familiari: "Aduanako formulario zahar bat besterik ez da".

Kanakuri 1920an Hakone Ekiden errelebo maratoiaren sorreran egindako lanagatik ere ezaguna da[11]. 2004tik, lasterketako sari nagusiak bere izena darama.

92 urte zituela hil zen, 1983ko azaroaren 13an, Tamana jaioterrian, Kumamoto prefekturan (Japonia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Maese, Rick. (2021-08-06). «Lost and found: How Japan’s ‘father of the marathon’ vanished midrace» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  2. «Running Training Blog Entry | Lydiard Foundation Members» web.archive.org 2010-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  3. «Japanese Runners May Surprise 'Em» Salt Lake Telegram: 7. 1912-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  4. «Shizo Kanakuri Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  5. «Officiell webbplats för jubileumsmarathon för 1912 års maraton i Stockholm» web.archive.org 2015-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  6. «Runners Suffered in Marathon Race» The Minneapolis Journal: 9. 1912-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  7. (Ingelesez) Maese, Rick. (2021-08-06). «Lost and found: How Japan’s ‘father of the marathon’ vanished midrace» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  8. «London's Olympics - best enjoyed abroad» Evening Standard: A42. 2012-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  9. «Runner gets medal after 50 years» Evening Chronicle: 7. 1962-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  10. «Japanese Harrier Ends Long Race» Guam Daily News: 24. 1967-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  11. (Ingelesez) Corkill, Edan. (2012-07-15). «Better late than never for Japan's first, 'slowest' Olympian» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]