Edukira joan

Sake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sake
arroz ardo
Materialaksake rice (en) Itzuli
Historia
Jatorrizko herrialdeaJaponia

Sakea (japonieraz: ?) Japoniako alkoholdun edaria da, batez ere arrozarekin egiten dena. Japonian nihonshu (日本酒, "japoniar pattar") izena ere du, sake hitza "alkoholdun edari" oro har esateko erabilia baita.

Japoniako arroz-ardo goxoa esan ohi zaion arren sakeari, Ekialdeko Asiako edozein arroz-edari alkoholdun bezalatsu (hala nola huangjiu eta cheongju edariak), garagardoaren sorkuntzarekin antzeko prozesu baten bidez sortzen da: almidoia alkohol bihurtzen den (ardotan, berriz, mahats fruituko azukrea berotuz sortzen da alkohola).

Garagardoaren prozesuaren parekatuta, ezberdina da, zertzelada batean: garagardoan almidoitik azukrera eta azukretik alkoholera aldatzea bi urratsetan gertatzen da, baina sakea hazten denean, aldaketok aldi berean gertatzen dira. Alkohol edukia sake, ardo eta garagardoaren artean ezberdina da; garagardo gehienek % 3 eta % 9 artean daukate, ardoak, oro har, % 9 - % 16, eta sakeak gehixeago, % 18- % 20; nahiz eta askotan % 15 ingurura jaisten den botilan baino lehen urarekin urardotuz.[1]

Zerbitzatzeko modua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian —edari nazionala da—, sakea zeremonia bereziaz zerbitzatzen da, zeramikazko edo portzelanazko botilatxo batetik (hor berotua gorde da) sakazuki izeneko portzelanazko kopa txiki batera, edateko. Edari aldaeraren arabera, sakearen tenperatura gomendatua asko aldatzen da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) LeBlanc, Steven. (2018-11-23). «How Much Alcohol is in Sake? - SAKETIMES - Your Sake Source» SAKETIMES (kontsulta data: 2023-11-18).
  2. (Ingelesez) Batac-Nguyen, Louie Anne. (2023-08-31). «Sake Ceremonies and Traditions You Should Know – Tippsy Sake Blog}» Tippsy Sake (kontsulta data: 2023-11-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.