Meru mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shumisen mendia» orritik birbideratua)
Artikulu hau mendi mitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Meru (argipena)».
Butango thangka bat, Meru mendia eta Unibertsala budista azaltzen dituena. Trongsa (Butan), siglo XIX.

Meru (sanskritoz मेरु) bost tontorreko mendi sakratua da kosmogonia budista, jain eta hinduan, eta unibertso fisiko, metafisiko eta espiritual guztien erdigunetzat jotzen dena.

Tenplu budista, jain eta hindu asko eraiki dira Meru mendiaren irudikapen sinboliko bezala.

Tibetarren ustez, Meru mendia Kailash mendia bera da (Tibeten kokatua dagoena).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologikoki, mendiaren berezko izena Meru mendia (Pāli Meru) da, zeinari gehitu dakiokeen su- onespenezko aurrizkia, honen emaitza delarik "Meru bikaina" edo "Meru miragarria"[1]. Horrela, beste izen batzuk ere hartzen ditu, hala nola Sumeru, Sineru edo Mahāmeru.

Beste hizkuntza batzuetan honela izendatzen da:

  • birmanieraz: မြင့်မိုရ် (Myinmo)
  • txineraz: 須彌山 (Xūmíshān)
  • japonieraz: 須弥山 (Shumisen)[2]
  • kanbodieraz: ភ្នំព្រះសុមេរុ (Phnom Preah Someru) edo (Phnom Preah Somae)
  • koreeraz: 수미산 (Sumisan)
  • paliz: Sineru
  • tamileraz: மகா மேரு மலை
  • tibeteraz: ཪི་རྒྱལ་པོ་རི་རབ་
  • malabareraz: മഹാമേരു പർവ്വതം
  • kannadaz: ಮೇರು ಪವ೯ತ
  • teluguz: మేరు పర్వతం

Hindu kosmogonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hindu batzuentzat, Meru mendia 109 tontorrez osatuta dago, hauen artean garaiena Kailāsh mendia delarik (Shiva jainkoaren bizilekua). Testu epiko batzuen arabera (Mahābhārata 3.503 eta 3.1697, Harivilās eta Rig-veda 3.4.44 eta 3.4.27) Kailash mendia Himalaian aurkitzen da. Meru mendiaren gainontzeko tontorretan, 33 milioi jainko bizi dira, horien artean Vishnu eta Brahma.

Hinduismo tradizionalarentzat aldiz, Meru mendiak 450.000 km garai (konparazioz, Lur planetak 12.800 km diametroa du), Kono-enbor itxura oso luzea du, tontor bakarrarekin, eta Eurasiaren erdian dago (Jambudvipa kontinentean), beharbada Pamir ordokian.

Esnezko itsasoaren irabiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin, Meru mendia bere tokitik eramana izan zen, eta Kurma (Vishnuren dortoka haragitzea) jainkoaren oskol gainean egokiro jarria, eta jainko eta deabruek esnezko itsasoa irabiatzeko erabili zuten, hilezkortasunaren nektarra lortzeko asmoz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Huntington, John. (2003). The circle of bliss : Buddhist meditational art. Serindia Publications ISBN 1932476016. OCLC .52430713.
  2. Mount Sumeru. (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).