Hilezkortasun

Hilezkortasuna betiko existitzearen kontzeptua da edo, behintzat, zehaztu gabeko denbora tarte batez. Historian zehar, gizakiek betiko bizitzeko desira izan dute. Izaki batek nola lor dezakeen betirako bizitzea edo zehaztu gabeko denbora tarte batez, edo hau posible den, espekulazio, fantasia eta elezaharren kontua da. Hilezkortasuna gizakiak duen beldurrik handienerako konponbidetzat hartuta dago. Hilezkor izanez gero, heriotza galarazia izango litzateke, baina zenbaitek uste dute hilezkortasuna heriotzaren ondorengo pausua dela: hala gertatzen da Eliza katolikoan, juduen artean, musulmanen artean...
Horrexen adibide oso argi bat Mesopotamiako mitologian agertzen da, Gilgameshen mito ospetsuan: erraldoi bat zen, gizaz harandiko indarra zuena eta, ahalegin mordoa egin arren, gizakientzat hilezkortasuna erabat ezinezkoa zela ohartu zen.
Betiereko bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heriotzaren osteko bizitza edo beste mundua da erlijio gehienen sinesmen nagusietakoa, hala hinduismoan, budismoan, kristautasunean, Islamean nola judaismoan. Arimaren existentzia eta horrekin batera paradisuarena edo nirvanarena izango ziren sinesteko faktore oinarrizkoak. Haragitzea edo berraragiztatzea beste zutabe bat zen, hau da, hil ondoren beste izaki batengan berriro bizitzeko gorpuztea.
Ikur ugari garatu du gizakiak historian zehar hilezkortasuna irudikatuz. Ankha, esate baterako, Antzinako Egiptoko bizitzaren ikurra da, hilezkortasunaren esanahia zeukana jainko eta faraoien eskuetan. Halaber, Moebius bandak eta Fenix hegaztiak gauza bera irudikatzen dute, eta txinatar kultura tradizionalean mertxikondo koloreak ere horixe esan nahi du.
Zientzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelulen zahartzea eta heriotzari buruz eginiko ikerketetan, zeluletan telomeroen luzerak, kromosoma guztiek dituzten muturrak, zelulen zahartzea eta heriotzan parte hartzen duen faktoreetako bat dela ikusi ahal izan da. Zahartzean eragina duen beste faktore bat, eta, beraz, hilezkortasuna eragotziko lukeena erradikal askeak dira, naturan agertzen diren agente oxidatzaileak, zelulen hondarazpenaren jatorria izaki.
"Turritopsis nutricula", bestela, hidrozoo mota bat da, eta ikerketen arabera izaki bakarra da heriotza saihestu daitekeena bere burua etengabean errepikaraziz.
Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literaturan eta zineman sarritan erabilitako gaia da hilezkortasuna: Star Trek seriean, Silmarillion liburuan (Tolkien), Superman edo Drakula istorioetan edo Harry Potterren liburuetan. Ugari dira pertsonaia hilezkorrak fikziozko lanetan, bereziki komikien munduan eta XX. mendetik aurrerakoetan.