Siamon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siamon

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 959 ( urte)
Familia
AitaAmenemope
LeinuaEgiptoko XXI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Esfinge eskaintzaile txikia Siamon erregearen izenarekin, brontzez egina urrezko nielatuz. XXI. dinastia. Louvre museoa.

Necherkheperra Setepenamon Siamon edo soilik Siamon, Egiptoko XXI. dinastiako seigarren faraoia izan zen. K.a. 978 eta K.a. 959 bitartean gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian. Dinastia honetako erregerik boteretsuenetakotzat hartua da, Psusenes I.aren ondoren.

Manetonek, Psinakhesek bederatzi urteko erregealdia izan zuela esan zuen, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan. Eusebioren bertsio armeniarrean, Psinnaques izena jasotzen du. Adituek, hemeretzi urte inguruko erregealdia izan zuela uste dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siamonek, barra-barra eraikitzea agindu zuen Behe Egipton, Taniseko Amonen tenpluaren tamaina bikoiztu zuen, eta Mesengo Horusen tenpluan zenbait lan abiarazi zituen, Nicolas Grimal egiptologo frantziarraren arabera. Heliopolisen eta Avarisen eraiki zuen, non, oraindik, bere izena duen harrizko bloke bat mantentzen den. Amoni eskainitako tenplu berri bat ere eraiki zuen Menfisen, bere errege izena daramaten sei harrizko zutabe eta aterekin.

Laguntza eskuzabalak eman zizkien Menfiseko Ptah jainkoaren apaizei. Goi Egipton, bere eponimoa den Siamon, orokorrean, Tebaseko monumenturen batzuetan agertzen da. Bere garaian, Tebasen Amonen Apaiz Gorena zen Pinediem II.ak, Erregeen Haraneko Egiptoko Inperio Berriko errege momien eramatea eta birlurperatzea antolatu zuen Deir el-Bahariko ezkutaleku diskretu batean, DB320 hilobian, arpilaketetatik babesteko. Aktibitate hauek, Siamonen erregealdiko lehen eta hamargarren urtea bitartean datatzen dira.

Kanaanen ere abiarazi zuen gerra, eta Gezer hiria hartu zuenean, bere alabarentzako ezkon sari bezala erabili zuen, hau Salomonekin ezkondu zenean, Egipto eta Israelen arteko harremanak sendotzeko.


Aurrekoa
Osokor
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXI. dinastia
Ondorengoa
Psusenes II.a