Edukira joan

Sigma Octantis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sigma Octantis
Behaketa
Distantzia Lurretik90,086 pc
Itxurazko magnitudea (V)5,42, 5,74, 4,734, 4,764, 4,674 eta 5,374763
Magnitude absolutua0,83
Mota espektralaF0III
KonstelazioaOctans (konstelazioa)
Abiadura erradiala11,9 km/s
Igoera zuzena317,19526487583 °
Deklinazioa−88,95649953627 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa4,2 Eguzki erradio
Masa2,7 M☉
Argitasuna39,8 L☉
Izendapenak
Artikulu hau izarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Polaris».

Sigma Octantis edo Polaris Australis (σ Oct / HD 177482) Octans konstelazioko izarra da.[1] Polaris Australis izena hartzen du Hego Hemisferioko izar polarra delako, Ipar Hemisferioko Polarisen baliokidea. Hala ere, hau ez bezala, Polaris Australis +5,42 itxurazko magnitudea duen izar ahul bat da, begi hutsez ia ikusten ez dena.[2] Horregatik, praktikan, Hegoaldeko Gurutzearen konstelazioa erabiltzen da zeruko hego poloa aurkitzeko. Lurraren prezesioa dela eta, Polaris Australis Hego polotik urrundu egiten da 1872an izan zuen banaketa txikienetik.

Eguzki sistematik 270 argi-urtera, Polaris F0III espektro motako izar erraldoi zuri gisa sailkatuta dago, 7460 Kelvineko azaleko tenperatura duena. Bere errotazio-abiadurak, 128 km/s-tik gorakoa, egun eta erdi baino gutxiagoko biraketa periodoa ematen du. Era berean, eguzki erradioa baino 3,8 aldiz handiagoa den erradioarekin eta Eguzkiarena baino 40 aldiz handiagoa den argitasunarekin, izarra azpierraldoi bat da benetako erraldoi bat baino. Metalikotasun handia du, eguzkiarena baino % 80 handiagoa. Gainera, Delta Scuti motako aldakor pultsatzaile bat da, bere distiran 0,05 magnitudeko aldakuntza eta 2,3 orduko neurtutako aldi bakarra duena.[3]

Polaris Australis bandera nazional batean agertzen den izarrik ahulena da, Brasilgoan hain zuzen ere, Brasilia hiriburua sinbolizatuz.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eggleton, P. P.; Tokovinin, A. A.. (2008ko iraila). «A catalogue of multiplicity among bright stellar systems» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 389 (2)  doi:10.1111/j.1365-2966.2008.13596.x. Bibcode2008MNRAS.389..869E..
  2. (Ingelesez) Jumk.De. (2013-7-26). Sigma Octantis. .
  3. Rodríguez, E.; López-González, M. J.; López de Coca, P.. (2000ko ekaina). «A revised catalogue of δ Sct stars» Astronomy and Astrophysics Supplement 144 (3): 469–474.  doi:10.1051/aas:2000221. Bibcode2000A&AS..144..469R..
  4. (Ingelesez) FOTW Flags Of The World website. Astronomy of the Brazilian Flag. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.