Edukira joan

Simon Poidevin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Poidevin

Bizitza
JaiotzaGoulburn1958ko urriaren 31 (67 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea
St Patrick's College, Goulburn (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Australiako errugbi selekzioa1980ko maiatzaren 24a-1991ko azaroaren 2a
59
24
New South Wales Waratahs-
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala
Jasotako sariak

Simon Paul Poidevin (Goulburn, Hegoaldeko Gales Berria, 1958ko urriaren 31) australiar errugbilari ohia da, hirugarren lerroko hegal postuan aritzen zena. 59 aldiz jokatu zuen Australiako errugbi selekzioarekin eta, besteak beste, 1991ko Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen.[1]

Simon Paul Poidevin Goulburnen jaio zen, Hegoaldeko Gales Berrian, 1958ko urriaren 31n. Hamahiruko errugbin hasi zen jokatzen Goulburneko Our Lady of Mercy eskolan, baina hamabostekora pasatu zen St Patrick's Collegera aldatu zelarik. Goulburn Rugby Union taldean jokatu zuen ondoren, eta baita baita Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitateko errugbi taldean ere. 1982an, Randwickek kontratatu zuen;[2] bertan, besteak beste, David Campese izan zuen taldekide. 1983an graduatu zen unibertsitatean.

1980an egin zuen debuta Australiako errugbi selekzioarekin, Suvan, Fijiren aurka. Urte berean, Bledisloe Kopa hiru partida jokatu zituen Zeelanda Berriaren aurka.[1] 1984an, Slam Handia lortu zuen talde nazionalarekin, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlanda mendean hartuta Ipar hemisferion egindako biran.

1986an, min harturik zegoen Andrew Slack ordezkatu zuen Australiako kapitain gisa. Hurrengo urtean, Australian eta Zeelanda Berrian jokatutako Munduko Errugbi Kopan parte hartu zuen. 1988an selekzioa utzi arren, 1991ko Munduko Errugbi Kopa jokatzeko itzuli zen, eta baita irabazi ere. Izan ere, Munduko Kopako finala, Twickenham Stadiumen, Ingalaterraren aurka (12-6), izan zuen nazioarteko azken neurketa.[2]

Australiako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Simon Poidevin. classicwallabies.com.au (kontsulta data: 2025-1-19).
  2. a b Simon Poidevin. Sport Australia Hall of Fame, sahof.org.au (kontsulta data: 2025-1-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]