Sixto Rodriguez
Sixto Rodriguez | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Detroit, 1942ko uztailaren 10a (80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wayne State University (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta musikaria |
Genero artistikoa | rock tradiziozko musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Sussex |
sugarman.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sixto Diaz Rodriguez, Rodriguez edo Sugarman izenez ezagututa, (Detroit, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 1942ko uztailaren 10a) musikagile eta konpositorea da. Bere gurasoek, Mexikotik Ameriketako Estatu Batuetara 1920an joandako immigranteak, Sixto izena jarri zioten seigarren semea zelako. Kanta gehienetan, jende pobreak eta ingurune marjinaletan bizi diren jendearen arazo sozialei buruz hitz egiten du.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1967. urtean, (Rod Riguez izenarekin) I’ll sleep away binilo laburra atera zuen Impact zigilu txikiarekin. Hurrengo hiru urteetan ez zuen ezer grabatu Sussex Recordsekin sinatu zuen arte. Sinadura honekin, bere izen artistikoa Rodriguezera aldatu zuen. Sussexekin bi disko berri grabatu zituen; Cold Fact (1970), eta Coming From Reality (1971). Disko hauen kritika txarren ondoren, eta gutxi saldu zirenez, bota egin zuten.
Disko hauekin musikaren munduan ez zuenez arrakastarik izan, erretiratu egin zen, eta jendeak bere buruaz beste egin zuela pentsatu zuen. Berak jakin ez arren, eta Ameriketako Estatu Batuetan arrakastarik ez izan arren, 70. hamarkada eta gero Hegoafrikan, Australian, Zimbabwen eta Zelanda Berrian arrakasta handia izan zuten bere diskoek.
Sussex Recordsen kopia guztiak amaitu ondoren, Blue Goose Music Australiarrek, bere diskoaren eskubideak erosi zituen 70. hamarkadaren erdialdean. Bere bi diskoak berreditatu zituen, eta At His Best disko atera zuen, Can’t Get Away, I’ll Slip Away eta Street Boy moduko kantak batuz. Rodriguezek jakin barik, Hegoafrikako disko platinoa bihurtu zen, arrakasta handiarekin.
Arrakasta horri esker, 1978an, berarekin kontaktatzea lortu zuten, famatua zela jakinaraziz. 1979an Australiatik bira bat egin zuen The Mark Gillespie Band-arekin lagunduta, non konturatu zen, zenbat jarraitzaile zituen. Birako bi kontzertu editatuak izan ziren bere hurrengo diskoa sortzeko, Alive (Bizirik). 1979ko bira egin ondoren Detroitera bueltatu zen, baina 1981. urtean Australiara itzuli zen bere azken bira egiteko, Midnight Oil taldearekin. Bira hau amaitu zuenean bizitza publikotik erretiratu zen, eta Detroitera itzuli zen bizitza normal bat eramateko.
Geroagoko arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1991. urtean bere albumak editatu zituzten Hegoafrikan, lehen aldiz CDn. Herrialde honetan lortu zuen arrakastaz berak ez zekien ezer, 1998an bere alaba nagusiak, Evak, bere aitari dedikatutako web orri bat aurkitu zuen arte. 1998an, bere lehen bira egin zuen Hegoafrikan. 2001. urtean biraren inguruko dokumentala, Dead Men Don’t Tour: Rordiguez in South Africa 1998 SABC TVan eman zuten. Aurrerago Suediara joan zen, Hegoafrikara 2001 eta 2005ean itzuli aurretik.
2002an, bere kantarik arrakastatsuena, Sugar Man, DJ David Holmesen album berri baten agertu zen, zeinek aukera eman zion Australiako irratietan berriz ere agertzeko. 2007ko apirilean Australiara itzuli zen Rodriguez Australian Tour 2007 bira egiteko. Sugar Man kanta Candy pelikulan agertu zen. Ruarri Joseph konpositore ingelesak Rich Folks Hoax kanta sartu zuen bere hirugarren albumean. Bere bizitzaren inguruan pelikula bat egin zuten, Looking for Jesus. Gaur egun Rodriguezek birak egiten ditu munduan zehar. Cold Fact eta Coming from Reality 2009. uretan berreditatu zituen Light in the Attic Recordsek. 2012. urtean bere bizitzari buruzko dokumental bat sortu zuten, Searching for Sugar Man izenburuarekin, eta Oscar Sari bat irabazi zuen.
Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rodriguez ezkondu eta hiru alaba izan zituen; Eva, Regan eta Sandra Rodriguez.