Sokal afera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sokal afera Alan Sokal fisikariak burututako iruzur ospetsu bat izan zen, Social Text aldizkari akademikoko editore taldea agerian uzteko eta mota honetako aldizkarien zorroztasun eza eta jasotako lanen ebaluazio kaskarra salatzeko.

1996an Sokalek, New Yorkeko Unibertsitateko fisika irakaslea zenak, artikulu sasizientifiko bat bidali zuen Social Text aldizkarian argitaratu zezaten. Bere asmoa zera frogatzea zen, kultur ikasketetan zentratutako aldizkari postmoderno honek inolako zentzurik ez zuen artikulu bat argitaratzeko gai zela, baldin eta a) hizkera egokia erabiltzen bazuen; eta b) editoreen aurreiritzi ideologikoak babesten bazituen (zientzia enpirikoen aurkakoak)[1].

Artikulua, «Transgressing the Boundaries: Towards a Transformative Hermeneutics of Quantum Gravity»​ («Mugen transgresioa: grabitate kuantikoaren hermeneutika transformatzaile baterantz») izenekoa, udaberri/udako zenbakian argitaratu zen 1966an Social Texten, eta tesi harrigarri bat defendatzen zuen: grabitate kuantikoa eraikuntza sozial bat zela; hau da, grabitatea gizarteak existituko balitz bezala egiten duelako bakarrik existitzen dela, eta beraz, grabitatean sinesteari utzi ezkero, hark etzuela eraginik izango[2].

Artikulua argitaratu eta gutxira Sokalek bere iruzurraren berri eman zuen Lingua Franca izeneko beste aldizkari batean. Honek eskandalu akademiko bat sortu zuen bai Social Text  aldizkaria argitaratzen zuen Dukeko Unibertsitatean, bai era orokorrean postmodernismoaren eta etika akademikoaren inguruan. Sokalek esan zuen bere artikulua “mordoilo postmoderno, erreseina lausengatzaile, testuinguruarekin bat ez zetozen hotsandiko aipamen eta erabateko zentzugabekeriaren pastiche” bat zela, zeina “matematika eta fisikari buruz aurkitu ahal izan nituen aipu ergelenetan oinarritzen zen”, generikoki “postmoderno” izendatutako humanitateetako unibertsitarioek eginak[1].

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“All Things Considered” irratsaio estatubatarrak egindako elkarrizketa batean Sokalek esan zuen Paul R. Gross and Norman Levitten Higher Supersitition (1994) irakurri eta gero etorri zitzaiola artikulu faltsua idazteko ideia, liburu honetan esaten baita humanitate aldizkari batzuk edozer argitaratzen dutela, “pentsamendu ezkertiar egokia”  eduki ezkero eta pentsalari ezkertiar ospetsuak aipatu ezkero (edo haiek idatzia egon ezkero)[3].

Gross eta Levitt errealismo zientifikoaren defendatzaileak izan ziren, zientziaren objektibotasuna zalantzan jartzen zuten postmodernoen kontrakoak. Autore hauek aldarrikatu zuten arte liberalen departamentuen (batez ere Ingeles departamentuen)  sentimendu anti-intelektualak pentsamendu dekonstrukzionistaren areagotzea zekarrela, zeinak azkenean zientziaren kritika dekonstrukzionista ekarri zuen. Kritika hau zientziaren ikerketa saihesteko “arrazionalizazio errepertorio” gisa ikusten zuten[4].

Artikulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sokalek argudiatzen zuen alferkeria editorialaren presuntzioa zuzena bazen bere artikuluaren erabateko zentzugabekeriak etzuela eraginik izango artikulu horrek argitaratua izateko zituen aukeretan. Garrantzia edukiko zuena lausengarritasun ideologikoa, jargoi egokiaren nahikoa kantitatea eta idazle dekonstrukzionisten gorazarrea egiten zuten erreferentziak azaltzea izango zen. Artikulua argitaratua izan zenean eta iruzurra ageriko egin zenean, zera idatzi zuen Sokalek:

« Nire esperimentu txikiak frogatzen du, gutxienez, ezker akademiko Amerikarraren modako sektore batzuk intelektualki alfertuak daudela. Social Texteko editoreei nire artikulua gustatu zaie haren ondorioa gustatzen zitzaielako: zientzia posmodernoaren eduki eta metodologiak proiektu politiko aurrerakoiarentzako euskarri sendoa eskaintzen ditu. Gertatutakoa ikusita, nabaria da etzutela beharrik sentitu frogen kalitatea, argudioen indar logikoa edo ezta ondorioak babesten zituzten argudioen egokitasuna aztertzeko »

[5].


Artikuluaren edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Transgressing the Boundaries: Towards a Transformative Hermeneutics of Quantum Gravity” artikuluak proposatzen zuen grabitate kuantukoak inplikazio politiko aurrerakoiak zituela, eta “esparru morfo-genetikoa” grabitate kuantukoaren teoria baliagarri bat izan zitekeela (esparru morfo-genetikoa Rupert Sheldrakek egokitutako kontzeptu bat da, zeinari bere artikulua argitaratu eta gero Sokalek “ideia New Age arraro” esan zion). Sokalek idatzi zuen “kanpo mundu baten existentzia, zeinaren ezaugarriak edozein giza norbanakorekiko erabat independenteak diren” dogma bat zela, “Ilustrazio osteko Mendebaldeko ikuspegi intelektualeko hegemoniak inposatua”[6].

Era eszeptikoan metodo zientifikoari erreferentzia egin ostean artikuluak esaten zuen gero eta nabariagoa zela “errealitate” fisikoa, fundamentalki “eraikuntza sozial eta linguistiko bat zela”. Are gehiago, ikerketa zientifikoa “nahitaez auto-erreferentziala eta teoriaz josia” zenez, “ezin zuela estatus epistemologiko pribilegiatu bat aldarrikatu komunitate marginalizatu edo disidenteetatik zetozen narratiba kontra-hegemonikoen aurrean”. Honen ondorioa zen “zientzia askatzaile” eta “matematika emantzipatzaile” bat  egin behar zirela, “goi zientziaren kanon elitistari” bizkarra emanez, “zientzia postmoderno” bat ezartzeko, “mugimendu politiko aurrerakoiarentzako babes intelektual boteretsua” izango dena[7].

Erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sokal eta editoreen hartu emana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, Lingua Franca aldizkariaren maiatzeko alean, Sokalek “Transgressing the Boundaries” artikulua iruzur bat zela adierazi zuen “Fisikari batek ikerketa kulturalekin esperimentatzen du” izeneko sarrera batean. Bertan ondorioztatzen zuen Social Text prest egon zela fisika kuantukoari buruzko artikulu bat argitaratzeko gaiari buruz zerbait zekien inorekin alderatu gabe, aldizkariaren joera ideologiko eta aurreiritzi editorialaren ondorioz[1].

Beraien burua defendatzeko, Social Texteko editoreek adierazi zuten haiek pentsatu zutela Sokalen idatzia “saiakera zintzo bat izan zela, zientzialari profesional baten partetik, baieztapen moduko bat lortzeko filosofia postmodernoarengandik, bere alorrean garatzeko” eta “bere parodia izaerak ez duela substantzialki aldatzen haien interesa bere artikuluan”, zeina “dokumentu sintomatiko”  gisa ikusten zuten[8]. Bere idazkeraren estiloa kritikatzeaz gain, Social Texteko editoreek portaera ez etikoa leporatu zioten Sokali bere engainua zela eta[9].

Sokalek esan zuen editoreen erantzunak berak identifikatu nahi zuen arazoa erakusten zuela. Social Textek, aldizkari akademikoa zianik, artikulua argitaratu zuen ez egiazkoa eta  ondo argudiatua zegoelako baizik eta “autoritate akademiko” batek idatzi zuelako eta haren idazkera ilunak ematen zuen itxuragatik. Editoreek adierazi zuten artikulua gaizki idatzia zegoela kontsideratzen zutela baino hala ere argitaratu zutela sentitzen zutelako Sokal haien baieztapen intelektuala bilatzen ari zen akademiko bat zela. Sokalen hitzetan:

« Nire helburua ez da zientzia kritika literarioaren horda barbaroengandik defendatzea (gu oso ondo konponduko gara, mila esker), baizik eta ezkerra bere modako segmentu batengandik babestea (...) Ehunka auzi politiko eta ekonomiko garrantzitsu daude zientzia eta teknologiaren esparruan. Zientziaren soziologiak, bere onenean, asko egin du auzi hauek argitzeko. Baino soziologia arduragabe batek, zientzia arduragabe batek bezala,  ez du ezertarako balio, eta kaltegarria ere izan liteke »

[10].


Social Texten erantzunak agerian utzi zuen editoreek ez zutela susmatu Sokalen artikulua parodia bat izan zitekeenik. Horren ordez, espekulatu zuten Sokalen lan honek “iritzi aldaketa bat erakusten zuela, edo bere asmo intelektualen malgutze bat”. Sokalek era umoretsuan erantzun zion artikuluaren izaera absurdoa identifikatzea zaila izatearen ideiari:

« Bigarren paragrafoan aldarrikatzen dut, inolako froga edo argudiorik gabe, errealitate fisikoa, azken finean, eraikuntza sozial eta linguistiko bat dela. Ez gure errealitate fisikoaren teoriak, baizik eta errealitatea bera. Oso ongi. Fisikaren arauak arau edo hitzarmen sozialak besterik ez direla pentsatzen duen edonor gonbidatua dago nire apartamentuko leihoetatik arau hori transgreditzen saiatzera. Hogeita batgarren solairuan bizi naiz »

[11].


Jacques Derrida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruzurra publikoa egin zenean Jaques Derrida filosofo frantsesa izan zen hasieran deskalifikazioen jomuga, batez ere Estatu Batuetako eta Frantziako egunkarien aldetik[12]. US Weekly Magazine aldizkariak Sokal aferari buruzko informe bat ilustratzeko Derridaren argazki eta karikatura bat erabili zituen. Berak adierazi zuen honen funtsa errua atzerritar bati botatzea zela, eta "Sokal et Bricmont ne sont pas sérieux"  (Sokal eta Bricmont ez dira serioak) izeneko artikulu bat idatzi zuen gaiaren inguruan, Le Monde egunkarian argitaratu zena 1997ko azaroaren 20ean. Sokalen ekintza “tristea” zela esan zuen, bere lan matematikoa tribializatzen zuelako eta zientziaren objektibitatearen inguruko eztabaidak ondo aztertzeko aukera hondatu zuelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Sokal, Alan D. (June 5, 1996), "A Physicist Experiments with Cultural Studies", Lingua Franca, archived from the original on October 5, 2007
  2. «Transgressing the Boundaries: Towards a Transformative Hermeneutics of Quantum Gravity» (en inglés).
  3. Sokal, Alan (May 15, 1996). "Parody". All Things Considered (Interview). Interviewed by Robert Siegel. National Public Radio. Archived from the original on July 12, 2018. Retrieved April 5, 2018.
  4. Gross & Levitt (1994, p. 6)
  5. Sokal, Alan. "Revelation: A Physicist Experiments With Cultural Studies". In Editors of Lingua Franca (2000), pp. 49–54.
  6. Sokal, Alan D. (1996), "Transgressing the Boundaries: Toward a Transformative Hermeneutics of Quantum Gravity", Social Text, 46–47 (46/47): 217–252, doi:10.2307/466856, JSTOR 466856, archived from the original on May 19, 2017, retrieved March 15, 2008
  7. Sokal, Alan D. (June 5, 1996), "A Physicist Experiments with Cultural Studies", Lingua Franca, archived from the original on October 5, 2007
  8. Andrew Ross, "A discussion of Jacques Derrida and Deconstruction", May 24, 1996
  9. Robbins, Bruce; Ross, Andrew (1996). "Editorial response to Sokal hoax by editors of Social Text" (PDF). Physics.nyu.edu. Archived (PDF) from the original on June 9, 2012. Retrieved March 11, 2012.
  10. Bruce Robbins; Andrew Ross (July 1996). "Mystery science theater". Lingua Franca. Archived from the original on May 29, 2017. Retrieved May 3, 2009.Reply by Alan Sokal.
  11. Gross (2010, p. 307)
  12. Jacques Derrida, Papier machine, Galilée, 2001, p. 279

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]