Solesmesko abadia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solesmesko abadia
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Abbaye Solesmes.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaSarthe
Frantziako udalerriSolesmes
Koordenatuak 47°51′8″N 0°18′11″W
Historia eta erabilera
Irekiera1010
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Le Mans (en) Itzuli
Izena Petri
Ondarea
Mérimée ID IA00058568 eta PA00109972
Kontaktua
Helbidea place Dom-Guéranger
Webgune ofiziala

Solesmesko Done Petri abadia (frantsesez: Abbaye Saint-Pierre de Solesmes) beneditar monasterioa da, Frantziako Solesmes herrian dagoena. Kantu gregorianoa berreskuratzen egindako lanarengatik ezaguna da[1]. Solesmeko kongregazioak 32 monasterio biltzen ditu, Europa, Afrika, Ipar Amerika eta Antilletakoak, jatorria Solesmeko abadian dutenak; Leirekoa da horietako bat[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solesmes priore-etxea izan zen XI. mendetik Frantziako Iraultzan hustu zen arte. Lekaide bizitza 1833an itzuli zen, Prosper Guéranger, beste kide batzuekin batera, bertan kokatu zelarik; era horretan berrezarri zen Frantzian San Benediktoren Ordena. 1837an Gregorio XVI.ak abadia maila eman zion. Berrezarri zenetik, Frantziako Gobernuak lau aldiz deuseztatu zuen Solesmeko komunitatea: 1880, 1882, 1883 eta 1903an. Azken honetan, herrialdetik ateratzera behartu zituzten, Frantziako gainerako erlijiosoak bezala[1]; Wight uhartean babes hartu zuten, 1922an Solesmera itzuli ziren arte.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Cyprian Alston, G.. Monasterio benedictino Solesmes. in: Enciclopedia Católica On-line. ec.aciprensa.com Noiz kontsultatua: 2016-06-13.
  2. Solesmes: La congrégation. abbayedesolesmes.fr Noiz kontsultatua: 2016-06-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]