Somaliako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Somaliako geografia
Somaliako mapa
Eremua
Osoa 637.657 km²
Lehorra 627.337 km²
Ura 10.320 km²
Latitudea 10°0'N
Longitudea 49°0'E
Mugak
Djibuti 61 km
Etiopia 1.640 km
Kenya 684 km
Itsas erreklamazioak
Lurralde itsasoa 200 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena 0 m (Indiako Ozeanoa)
Puntu gorena 2.460 m (Shimbiris)

Somalia Ekialdeko Afrikako estatua da. Afrikako Adarrean dago, 2°S eta 12°N latitudeen, eta 41° eta 52°E longitudeen artean. Mugakide ditu Kenya eta Etiopia mendebaldean, eta Djibuti ipar-mendebaldean. Ekialdean Indiako Ozeanoa dauka eta iparraldean Adengo golkoa; 3.025 kilometroko itsasertzarekin, Afrikan kostalde luzeena duen herrialdea da.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somaliaren iparraldean, Adengo golkoko kostaldearen aurrez-aurre, Gubango itsasbazter laua dago, berdin samarra, erdi-idorra, sastraka motako landaredi urri batez estalia, euri gutxi eta klima bero hezea dituena. Itsasbazterraren atzealdean, mendilerro luze bat dago, Etiopiarekin muga egiten duen ipar-mendebaldetik ekialdeko Afrikako Adarraren muturreraino doana, eta 2.000 m inguruko mendi batzuk dituena (Surud Ad, 2.048 metro). Mendialdetik hegoaldera dagoen gainerako guztia ordoki erdi-mortu eta zabal-zabala da, kostaldea baino hotzagoa eta idorragoa.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somaliako ibai nagusiak Etiopiako mendietan jaio eta Indiako Ozeanora isurtzen diren Juba eta Xebeli dira. Iparraldean, Nugaal ibaia agortua izaten da denbora luzean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somaliak oso klima bero lehorra du. Urtean zehar, eguneko bero handiena 30-40 °C bitartekoa izaten da, eta hotzena 18-27 °C bitartekoa. Euri gutxi egiten du, gehiago hegoaldean eta mendebaldean (330-550 mm), iparraldean (53 mm) baino. Horrenbestez, landaredi urria du. Lursailek Somaliako eremuaren %2 baino ez dute hartzen, baina lurraldearen erdia gutxi gorabehera larrea da. Mendialdean baso txikiak daude.


    Datu klimatikoak (Muqdisho)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 34 32 33 36 34 32 32 30 32 32 32 34 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.2 30.2 30.9 32.2 31.2 29.6 28.6 28.6 29.4 30.2 30.6 30.8 30.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.0 23.4 24.9 25.6 24.9 23.7 23.1 23.0 23.4 24.3 24.2 23.5 23.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20 18 20 20 18 20 15 16 18 18 21 20 15
Euria (mm) 0 0 8 61 61 82 64 44 25 32 43 9 429
Euri egunak (≥ 1 mm) 0 0 0 5 6 10 9 7 3 2 4 1 47
Eguzki orduak 266.6 251.4 282.1 261.0 272.8 219.0 226.3 254.2 264.0 266.6 261.0 257.3 3082.3
Hezetasuna (%) 78 78 77 77 80 80 81 81 81 80 79 79 79.3
Iturria (1): Weltwetter Spiegel Online[1]
Iturria (2): BBC Weather [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wetter im Detail: Klimadaten. wetter.spiegel.de (Noiz kontsultatua: 2017-6-2).
  2. Average Conditions Mogadishu, Somalia. BBC Weather, bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2017-6-2).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]