Some Like It Hot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Some Like It Hot
Jatorria
Argitaratze-data1959
Jatorrizko izenburuaSome Like It Hot
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideadigital download (en) Itzuli eta Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, LGBTeei buruzko filma, Krimenezko filma, musika-filma eta screwball comedy film (en) Itzuli
Iraupena120 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaFanfares of Love (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Diego
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Billy Wilder
Gidoigilea(k)I. A. L. Diamond
Billy Wilder
Robert Thoeren


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBilly Wilder
Konpainia ekoizleaThe Mirisch Company (en) Itzuli
United Artists
[[Kategoria:The Mirisch Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaArthur P. Schmidt (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAdolph Deutsch
Argazki-zuzendariaCharles Lang
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMiami metropolitan area (en) Itzuli, Chicago eta Miami
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0053291 Filmaffinity: 353180 Allocine: 26186 Rottentomatoes: m/some_like_it_hot Mojo: somelikeithot Allmovie: v45555 TCM: 16637 Metacritic: movie/some-like-it-hot TV.com: movies/some-like-it-hot Netlix: 60010910Edit the value on Wikidata

Some Like It Hot (euskaraz literalki Batzuei Bero Gustatzen Zaie, Hego Euskal Herrian Gonekin Eta Ero Moduan gisa ere ezaguna bada) 1959ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Marilyn Monroe, Tony Curtis, Jack Lemmon, George Raft, Joe E. Brown eta Pat O'Brien aktoreek antzeztu zuten.

6 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz: Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria - Zuri-Beltza (Orry-Kelly). Aldiz, 3 Urrezko Globo Sari irabazi zituen: Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala, Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Marilyn Monroe) eta Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Jack Lemmon).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joe (Tony Curtis) eta Jerry (Jack Lemmon) musikariak 1929an Chicago hirian jazotako San Valentin eguneko sarraskiaren lekukoak dira. Orain mafiak burututako hilketa horren lekukoak izanik heuren biziak arriskuan daudenez, bi lagunek emakumez mozorrotu eta emakume musikari talde bateko kide bilakatzea beste irtenbiderik ez dute. Baina Joe talde horretako abeslariaz (Marilyn Monroe) maiteminduko da, haizea ere nondik datorkion ez dakien emakume txoriburu xamarra.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esamesen arabera, Marilyn Monroek bere testuak oroitzeko arazoak izan omen zituen. Haibesterainokoak, non Monroek bere testuak filmalekuko hainbat lekutan begibistan ipini behar izan zituela.
  • Marilyn Monroe haurdun zegoenez filmaketaren zenbait unetan hutsegin beharra izan zuen.
  • Dirudienez, Tony Curtisek bere garaian «Marilyn Monroe musukatzea Hitler bera musukatzea baina okerragoa zela aipatu omen zuen». 2001ean halakorik esana gezurtatu egin zuen.
  • Filma honek 1930eko hamarkadako gangster filmeen omenaldia ditu, bai eta 1929ko AEBei buruzko hainbat ironia ere: ospetsuen dibortzioak, burtsaren segurtasuna (urte hartan bertan Depresio Handia hasi baitzen) edota Rodolfo Valentino aktore ospetsuaren heriotza.
  • Marilyn Monroek gaur egun mundu osoan aski ezaguna den I Wanna Be Loved By You abestia filma honetan abestu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]