The Apartment

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Apartment
The Apartment (1960 poster).jpg
Jatorria
Argitaratze-data1960
Jatorrizko izenburuaThe Apartment eta Ungkarlslyan
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, film dramatikoa eta Gabonetako filma
Iraupena125 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Billy Wilder
Gidoigilea(k)Billy Wilder
I. A. L. Diamond

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBilly Wilder
Konpainia ekoizleaThe Mirisch Company (en) Itzuli
[[Kategoria:The Mirisch Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDaniel Mandell
Ekoizpen-diseinatzaileaAlexandre Trauner
Bestelako lanak
MusikagileaAdolph Deutsch
Argazki-zuzendariaJoseph LaShelle
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0053604 Filmaffinity: 795770 Allocine: 2252 Rottentomatoes: m/1001115-apartment Allmovie: v2667 TCM: 16634 Metacritic: movie/the-apartment TV.com: movies/the-apartment-1960 Netlix: 60011007Edit the value on Wikidata

The Apartment (euskaraz: "Apartamentua") komedia dramatiko filma da, Billy Wilderek 1960an idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuena. Jack Lemmon, Shirley MacLaine eta Fred MacMurray izan ziren aktore nagusiak.

Wilderren Some Like It Hot film arrakastatsu eta entzutetsuaren ondorengoa izan zen, eta hark adinako arrakasta komertzial eta kritikoa lortu zuen: zinematokietan 25 milioi dolar jaso eta film onenaren Oscar saria irabazi zuen. Marilyn Monroek, Some Like It Hot filmean Wilder eta Lemonekin lan egin ostean, The Apartment-en ere agertu nahi izan zuen, baina azkenean ez zuen beretzako paperik eskuratu ahal izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

C.C. Baxter (Jack Lemmon) Manhattango aseguru konpainia handi bateko langile apal baina handigura da. Ezkongabea, bakarrik bizi da apartamentu xume batean. Lantokian postu hobeagoetara iristeko itxaropenez, bizilekua nagusiei lagatzen die, euren maitaleekin egoteko amodio leku gisa; maiz haien sexu topaketak amaitu arte kalean zain egon ohi da. Baxterrek enpresako igoigailuko emakume langilea ezagutu (Shirley MacLaine) eta hartaz maitemintzean egoera guztiz aldatuko da. Hala ere, Baxter xaloak ez dakiena da neska gaztea bere nagusi gonazalearen (Fred MacMurray) maitale berria dela...

C.C. Baxter (Jack Lemmon) eta Fran Kubelik (Shirley MacLaine

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Billy Wilderek teknika xumea eta argumentu korapilatsuaz osatutako zinema egin ohi zuen. Izan ere, argumentua xehetasun, asmo eta irrika handiz osaturik dago. Inoren alde jartzen ez den narratzaile orojakile batek kontatzen digu ia film osoa; lehenbiziko eszenan, ordea, Jack Lemmon aktorearen ahotsak bere pertsonaia, haren bizitza eta haren arazo txikia aurkezten dizkigu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trailerra
Saria Emaitza Izendapena
Film onenaren Oscar Saria Irabazia Billy Wilder
Zuzendari onenaren Oscar Saria Irabazia Billy Wilder
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria Irabazia I. A. L. Diamond
Billy Wilder
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria Izendatua Jack Lemmon
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria Izendatua Shirley MacLaine
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria Izendatua Jack Kruschen
Argazkigintza onenaren Oscar Saria Izendatua Joseph LaShelle
Muntatze onenaren Oscar Saria Irabazia Daniel Mandell
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria Irabazia Alexander Trauner
Edward G. Boyle
Soinu onenaren Oscar Saria Izendatua Gordon E. Sawyer

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]