Somorrostro Haraneko Lau Kontzejuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Somorrostro Haraneko Lau Kontzejuak Enkarterrian zegoen antzinako herria izan zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren erdigunetik gertu dagoen Montaño mendia.

Lau Kontzejuek Somorrostro Harana osatzen zuten Hiru Kontzejuekin batera. Hona hemen lau kontzejuak eta egun bilakatutako udalerriak[1]:

Kontzejua Egungo udalerria
Muskizko San Julian Muskiz
Zierbenako San Roman Zierbena
Abantoko Santa Juliana
(edo Susoko Abanto)
Abanto-Zierbena
Abantoko San Pedro
(edo Yusoko Abanto)
Abanto-Zierbena

Mugakideak mendebaldean Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak, ekialdean Castro Urdiales, hegoaldean Galdames eta Sopuertako Kontzejuak eta iparraldean Bizkaiko golkoa zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau kontzejuen sorrera guztiz ezezaguna da, litekeena da Goi Erdi Aroan, XV. mendean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuek bitan zatitzea, bakoitzak bere alkatea izanik[2]. Harana gobernatzeko Muskizko iturrian edo El Casalen biltzarrak egiten zituzten.

1799 urtean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuak, Lau Kontzejuak barne, Gernikako Batzarretara joan ziren[3], Bizkaiko antolamenduan parte hartuz.

1841ean, “Ley de Ayuntamientos del Reino” izeneko legea atera eta Lau Kontzejuek banatu eta udalerriak sortu zituzten[4]. Udalerri bitan banatu ziren: alde batetik Muskiz eta, bestetik, beste hiru kontzejuek Abanto-Zierbena sortu zuten[5].

Hori ez zen banaketa bakarra 1995ra arte Abanto-Zierbena izandako udalerria bitan zatitu baitzen: izena mantendu zuena eta Zierbena hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]