Sorgin ehiza Euskal Herrian

XVI eta XVII. mendeetan Euskal Herrian hainbat sorginkeria prozesu egin ziren, Europako beste eskualdeetan eta Amerikako zenbait lekutan egin ziren sorgin-ehizen joerarekin bat eginez. Ezagunenak Zugarramurdikoa eta Lapurdikoa dira (1609-1611). Aurretik, ordea, beste prozesu batzuk egin ziren, eta ondoren ere, sorginkeria salaketak egingo ziren, kopuru txikiagoan bada ere. Lehen aurrekaria Durangoko heretikoena da (1442-1445), heresia eta sorginkeria akusazioak elkarren oso gertu egonik ere, legez biak ere oso larriak. Nolanahi ere, Gustav Henningsen folkloristak eta historialari daniarrak, sorginkeriari buruzko aditu handienetako bat,[1] esan bezala, Sorginkeria satanikoa ezezaguna zen euskaldunen artean jazarpena hedatu aurretik.[2]
Euskal Herria, Europa mailan, sorginkeria prozesuak gehien pairatu zituen eskualdetako bat izan zen, Eskozia ekialdea, Ingalaterrako Essex eskualdea, Suedia erdialdea, Frantzia iparraldea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko hainbat eskualdeekin batera.[3][4]
Garapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1480ko hamarkadan teologoen artean hainbat obra zabaldu ziren sorginkeria azaltzeko: Heinrich Kramerren Malleus Maleficarum (1487) izan zen bat, Europan ezagunena eta Aita santuak babestua; Nafarroan, Martin Andosillakoak[5] De superstitionibus argitaratu zuen. Andosillakoak sorginkeria lotzen zuen Jainkoaren bidean galdutako jende gizagaixoaren superstizioekin, eta tratamendu onbera xamarra proposatzen zuen, atzera bide onera ekartzeko. Malleus-a, bestalde, gogorragoa zen, Etsaiaren deabrukeriak ikusten zituen sorginen egintzaren atzean. Sorginena ez zela gizajende xumearen beldurretatik sortutako superstizio hutsa, alegia, beste zerbait, indar gaiztoren bat hor atzean.[6]
XV. mende erdialdetik aurrera fase desberdinetan, sorginkeriaren jazarpena tokiko agintariek bere gain hartu bazuten ere, Errege-erregina Katolikoek sortutako Espainiako Inkisizioak (1478) esku hartzeko indar handia bereganatuz joan zen, Calahorratik eta, 1570etik aurrera, Logroñotik. Dirudienez, 1499 edota 1507an, Durangoko heresiarekin antzekotasunak bide zituzten sorginkeria kasuak agertu ziren eskualde horretan (Anboto), Calahorrako Inkisizioaren interbentzioa ekarri zuena; ondorioz, 17-35 emakume sutan zigortuta exekutatu zituzten.
Ondo dokumentatutako lehen agerraldi handia 1525ekoa da, Nafarroako Erresuman, 1524ko apirilean hura konkistatzeko operazio militar nagusiak amaitu eta hurrengo urtean. Harrezkero, lau sorgin pertsekuzio handi sailkatu ditu Jesus Maria Usunariz historialari nafarrak[7] Nafarroan, bitartean beste kasu txikiagoak izan ziren arren. Sorginen agerraldi eta jazarpeneko kasu sonatuena 1609tik 1611ra jazo zen Bidaso inguruko eskualdeetan. Jurisdikzio desberdinetan epaitu ziren arren, guztiak elkarri loturik daude, hala Nafarroako zein Gipuzkoako gertaerak nola Lapurdikoak:
- Nafarroako sorgin ehiza (1525)
- Erronkari eta Zaraitzuko sorgin ehiza (1539-1540)
- Anotzibar eta Odieta haraneko sorgin ehiza (1575-1577)
- Lapurdiko sorgin ehiza (1609)
- Zugarramurdiko sorginkeria prozesua (1610)
- Aurizko sorginkeria prozesuak (Sorginkeria Luzaide eta Orreagan)
- Sorginkeria Larraun haranean
Araban, lurraldearen ekialdeko herrietan batez ere. gutxienez 200 emakume sorginkeriaz akusatu zituzten 1610 eta 1611 urteen artean, eta 28 auzipetu, eta euskararen erabileran eragin zuen, Kike Fernandez de Pinedok eta Xabi Otsoa de Aldak euren ikerketan jaso zutenez.[8][9]
1611 eta 1612ko urtarrila bitartean, Alonso de Salazar Frías inkisidoreak Hego Euskal herriko sorginkeria ikertu zuen eta hainbat herri bisitatu. Berekin eraman zuen barkamen ediktu bat. Logroñora itzuli zenean, txosten bat idatzi zuen, balizko sorginen errugabetasuna defendatzeko. Inkisizioaren kontseiluan txostena eztabaidatu, eta azkenean, 1620. urtean, "Isiltasun ediktua" argitaratu zuten, berriz sorginkeria kasuei buruz hitz egitea debekatzeko, besteak beste.[10][11]
Ikuspuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorginkerian tradizioak eta historia nahasten dira, eta beraz, etnografoek alde batetik eta historialariek bestetik, aztertu eta ikertu izan dute. 60-70. hamarkadetan, historiografia marxistaren eraginez, boteretsuen eta herritarren arteko borroketan, eta herritarren antolamendu instituzioak suntsitzeko estrategian txertatzen zuten sorginkeria prozesuak. Pixkanaka, sorginaren inguruko uste asko, hala nola, akelarreen existentzia, bertan behera geratu ziren, ikerketa akademikoetan, bederen. Euskal Herrian, botereen arteko gatazkez gain, mugak zuen eragina azpimarratu zuten ikerlari batzuek.[12]
Azken hamarkadetan eta urteetan, ikuspuntu feminista batek, lotu du ustezko sorginen jazarpena, Aro Modernoko gizartean emakumeari eman zitzaion funtzioaren aldaketarekin, bere presentzia publikoa eta izan zezakeen autonimia modu sakonean murriztuz. Bestalde, sorginkeria prozesuak, botere publikoak gauzatzen zituela kontuan hartuta, garaiko estatuetako aldaketa eta behar politikoekin erlazionatu dira, eta, Frantzia eta Espainiaren kasuan, mugetan eman zien kasuak, Aro Modernoko nazio-estatuen sorrerarekin lotuta daudela ikusi da. Euskal Herriaren barruan, erro politikoak eta ekonomikoak dituela defendatzen dute zenbaitek.[13][14][15]
Euskara ere oso presente dago Euskal Herriko prozesuetan. Araba ekialdeko epaiketetan gehienetan, adibidez, interpreteak behar izan zituzten, nahiz eta askotan, zalantzan jarri izan da garai artan eta leku horretan modu zabalean euskara hitz egiten zenik.[8] De Lancre epaileak, adibidez, esaten zuen lapurtarrek hizkuntz bitxi bat hitz egiten zutela, "Deabruak berak ere ezin ikasi ahal izan duena".[16]
Sorginkeria prozesuen geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herrian barrena abiatu ziren prozesuen herri batzuk.
Araba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maeztu: Margarita Jauri, herriko emakume bat, Zugarramurdiko auziko sorgin bat zen. Errugabe izendatu zuten, baina jasandako atxiloketa eta torturak zirela-eta, askatu zutenetik gutxira bere buruaz beste egin zuen.
Kike Fernandez de Pinedo eta Xabi otsoa de Aldak hiru gunetan sailkatzen dituzte herriak, denak lautadaren ekialdean eta mendialdean: Asparrenakoa eta Arraia ingurua:
- Larreako gunea, zortzi inplikatu egon ziren: Larrea, Hermua eta Ozaeta
- Asparrena ingurua, 100 epaitu eta salatu baino gehiago. Ametzaga, Araia, Egino, Ilarduia, Andoin, San Román de San Millán, Urabain, Albéniz, Ibarguren, Vicuña, Zalduondo, Audikana, Salvatierra/Agurain y Alegría-Dulantzi.
- Arraia eta inguretan, 70 izenetik gora agertzen diram prozesuetan: Korres, Ulibarri, Bujanda, Durruma Kanpezu, Virgala (Birgaragoien), Maeztu, Elortza, Zekuiano, Atauri, Rituerto, Sabando, Antoñana eta Santikurutze Kanpezu.[8]
Bizkaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dima: Petralanda baserria omen zen Arratiako akelarre lekua XVI. mendean, Inkisizioaren arabera.
- Igorre
Gipuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako kasuan, prozesu batzuk "Isilatasun ediktuaren" ostean egin ziren
- Errenteria: 1609. urtean, Maria Zozaia, herrian bizi zen nafar jatorriko emakume bat, Zugarramurdiko auzian salatu zuten, eta ondoren, Errenterian ere atxilotu eta torturatu. Inkisizioaren arabera, Matxarana zelaian egiten zituzten bilerak eta Atsegin Soro izena ematen zioten tokiari. Bera eta Mari Zuloko (edo Txuloko) umeen testigantzekin epaitu zuten, umeak akelarrera eramateaz salaketa jaso baitzuten. Garrotea erabiliz hil zuten.[17]
- Lezo: Ugarte inkisidorea herri honetan pozoitu omen zuten 1531 urtean.
- Pasaia: Mari Zuloko Pasaian bizi zen iparraldeko emakume bat zen; Donostian atxilotu zuten, sorginkeria egiteagatik salatua, 1609. urteko prozesu berean. Gero, harrikatua eta erbesteratua izan zen eta geroago Donibane Lohizunen hil zen.
- Elgoibar: 1635an. Salatutakoen artean, emakume batzuk atxilotu eta torturatu zituzten.
- Azpeitian, 1626an, Maria Arizkun atxilotu eta torturatu zuten.
- Azkoitian, 1619-1620an,
- Bidegoianen, 1634 eta 1635ean.
- Hondarribian 1611an.
- Inkisizioak beste akelarre batzuk egon zirela esan zuen Errenterian, Oiartuiznen, Andoainen, Urnietan, Gaztelun eta Asteasun.

Lapurdi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lapurdin 1609an epaiketa erraldoiak egin zituzten, Pierre de Lancre euskal jatorriko epailearen ardurapean, euskaldun guztiak sorginak zirelako uste osoa zuena.
- Arrangoitze: herritar guztiak omen ziren sorginak, inguruko herrietakoen ustetan.
- Azkaine: 1609ko epaiketan, herriko apaiza sutan erre zuten sorgina zelakoan.
- Hendaia: Ondarraitz hondartza zen akelarreak egiteko leku gogokoena, batez ere Lakua izeneko lekuan. 1609ko epaiketan, epaitu batek esan zeruko izarrak beste sorgin zegoen akelarrean.
- Sara: kondairen arabera, sorginak Egoainea, Ihartzegaraia eta Larraburua etxeetan bizi omen ziren. Tokiko akelarrea Fikozelain ospatzen zen. Bertako emakume asko epaitu zituzten 1609an, adingabeko asko eta Txantokorena etxaldeko andrea barne.
- Senpere: Pierre de Lancre hemen bizi zen 1609ko sorgin-ehizan, Amu gazteluan. Akelarreak hilerriak egiten omen ziren, baita etxeetan ere, Amu gazteluan barne. Herritar askori leporatu zieten de Lancre hiltzeko sorginkeria egitea.
- Urruña: De Lancrek bertako bi sorgin exekutatu zituen. Beste asko Nafarroa Beherera ihes egin zuten.
- Uztaritze: 1576 urtean, Lanetabarta etxaldeko Marie Txorropike erre egin zuten. Beste ustezko berrogei sorgin ere hil egin zituzten. Akelarrea Pagola izeneko tokian ospatzen zen.
- Ziburu: jende asko epaituak izan ziren 1609ko epaiketan, bost apaiz barne.
Nafarroa Garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako eskualde asko jasan zituzten 1610eko Inkisizioaren epaiketak, batez ere Zugarramurdiko akelarrearen inguruan.
- Abaurregaina: bertan zubi natural bat dago Sorginzubi izenekoa.
- Altsasu: tokiko kondairak dioenez, Mari Odabe leizean bizi da, zerbitzari sorgin bat duela.
- Anotzibar: Odietako Anotzibarren 1575ean emandako prozesua, bere laztasuna medio, Nafarroako entzutetsuenetarikoa izan zen. Bi heriotza-zigor beldurgarri ekarri zituen..[18]
- Auritz: Bi sorginkeria prozesu izan ziren herrian: 1525-27 eta 1575 urteetan. 1525koan, ordura arte izandako exekuzio handienetako bat gertatu zen Auritzen.[19]
- Bargota: Juanis Bargota apaiza sorgin ezaguna omen zen. Harreman berezia omen zuen Vianako sorgin batekin, Endregoto izenekoa. Biak izan ziren epaituak 1610ean, baina Endregoto erre egin zuten eta Juanis Bargota ez, guztiz damutu baitzen.
- Baztan: 1610ean Urdazubiko Aranibar abadeak jende askori aitorrarazi zion sorgina zela, tortura erabiliz. 1612an epaiketa zibila hasi zen bertako zazpi emakumeren aurka. Jauregizar eta Jauregizuri dorreetan eginiko torturak hain ziren basatiak, ezen emakumeek Logroñora eramateko eskatu baitzuten, Inkisizioak berak epaitu zitzan, arinagoak izango zirelakoan. Elbeten dagoen Dutxuketan egiten omen zituzten bilerak. Haranean Sorginetxe izeneko trikuharria dago.
- Bertizarana: Inkisizioaren agirien arabera, sorginek Narbarten egiten omen zituzten bilerak. 1611. urtean, Aranibar abadeak eskatuta, sorgin-ehiza izan zen Legasan. Graziana Maribertizena eta alaba ankerki torturatuak izan ziren eta salatutako guztia aitortu zuten.
- Burgi: 1569ko Inkisizioaren epaiketaren arabera, sorginak Larraoinan elkartzen omen ziren, baita ibaiko urtegian ere.[20]
- Erronkari: Bedagin-pikoa omen zen akelarre tokia. Haran osoak jasan zituen jazarpenak 1532an.
- Etxalar herriak ere 1610eko auzia jasan zuen. Bertan, Aranduriaretxa zelaia (baita Urristilde edo Sarueta ere) eta Larbure izeneko lekua akelarreak egiten ziren tokitzat jo ziren.
- Garaioa: 1525ean, Martin Lizuain erre egin zuten Auritzen. 1577an, bost urteko mutiko batek salatuak, zazpi emakume auzipetu eta errugabetu zituzten. Haietako bi torturapean hil zituzten.
- Iruñea: 1527an izan zen auzi nagusia.
- Lesaka: 1610ko auzian, Kolunba zelaitik hurbil egiten omen ziren.
- Urdazubi: Lapurdiko 1609ko sorgin-ehizan, hainbat auzipetuk deklaratu zuten akelarreak Urdazubiko elizan egiten zituztela. Barandiaranen arabera, Alkerdiko bizilagun guztiak sorgintzat jotzen ziren.
- Ziordia: Bekatu-Larre omen zen akelarre lekua. Herrian 1575-76 eta 1610ko auziak egin ziren.
- Zugarramurdi: Akelarrenlezea herritik 500 metrora baino ez dago. Berez, sorginak leizeen kanpoaldean dagoen Berroskoberro zelaian egiten omen zituzten bilerak. Herri hau izan zen 1610ean Logroñon egin zen epaiketaren ardatz nagusia. Zazpi lagun erre zituzten eta beste zortzi sinbolikoki, torturapean hil baitzituzten, Zugarramurdiko sorginkeria prozesuan. Egun, "Akelarrenlezea" udako solstizio jaia ospatzeko erabiltzen da.
Euskal Herriko sorgin-ehiza XX. eta XXI. mendeko kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984. urtean, Pedro Olea zuzendariak Akelarre filmatu zuen Zugarramurdiko auziaren historia.[2] Geroago, Las brujas de Zugarramurdi komedia egin Alex de la Iglesia 2013an, eta Pablo Aguerok berriz errebindikazioa eta aldarte dramatikoa erabili zituen 2020an Akelarre filmatzeko.
Unai Igartua Urangak Sua filma estreinatu zuen 2012an, XVIII. mendean, Pierre de Lancre inkisidoreak Lapurdin egin zuen sarraskian oinarritzen dena.[21][22]
Bestetik, Asisko Urmenetak Sugarren Mende komiki liburua argitaratu zuen[23] eta geroago, Ni ez naiz sorgina dokumentalaren proiektuan sartu da.[24]
Literaturari dagokionean, Toti Martinez de Lezearen "Sorgin Belarra" (2019), (jatorriz, "Hierva de Brujas"), Erronkari eta Zaraitzuko sorgin ehizei buruzko eleberria da.
2024an, Inesa Gaxen pastorala taualratu zen, Hondarribian 1611. prezesauren baitan, hil zuten Inesa Gaxen izeneko emakumeari buruzkoa. Inesaren biografian oinarrituta zegoen, Itxaro Bordak idatzita eta Xarnegu eskualdeko lagunek antzeztuta Urte batzu klehenago, 2021ean, Eñaut Elorrietak eta Uxue Alberdik Inesa Gaxen izeneko abestia kaleratu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece el investigador Gustav Henningsen, quien donó su fondo documental a la UPNA» Diario de Noticias de Navarra 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
- ↑ a b Inzaugarat, Javier Martín; Lopepé Iriart, Pedro Antonio. «Las brujas de Zugarramurdi y el cine vasco - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
- ↑ (Ingelesez) Briggs, Robin. (1998). Witches and Neighbors: The Social and Cultural Context of European Witchcraft by Robin Briggs. ISBN 9780140144383..
- ↑ wildeastmofo. (2017-07-05). «Major areas of witchcraft persecution in 16th century Europe [1306x1412»] r/MapPorn (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ «Arles y Andosilla, Martin de» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ Azurmendi, Haritz. (2025-01-17). «[Ondaretik Demonologia, sorgin-ehizak eta beste zerbait»] JAKIN Dabilen pentsamendua (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ «Jesús María Usunáriz Garayoa - Universidad de Navarra» portalcientifico.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2025-04-25).
- ↑ a b c Fernández de Pinedo, Kike; Otsoa de Alda, Xabi. (2008). «"Brujas" euskaldunes alavesas en el proceso inquisitorial de Logroño (1609-1614)» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 40 (109): 419–441. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
- ↑ «"Ni ez naiz sorgina eta ez naiz izan", ozen eta euskaraz - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
- ↑ (Ingelesez) Aranguren, Roldán Jimeno. (2021-12-09). «Gustav Henningsen y el abogado de las brujas» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Henningsen, Gustav. (2020). «Los documentos de Alonso de Salazar Frías. Una polémica sobre la brujería en España, 1610-1614» Príncipe de Viana (278): 947–968. doi: . ISSN 2530-5824. (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arzak, Juan Ignacio Paul. (1999). «Brujería, frontera y poder» Bilduma: Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria (Errenteria) 13: 161-192. ISSN 0214-624X..
- ↑ (Frantsesez) «Claude Labat: "Avec la sorcellerie, il faut distinguer le folklore de la réalité politique et sociale". - ici» ici, le média de la vie locale 2019-11-14 (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ (Frantsesez) Labat, Claude. Sorcellerie - Manigances & Sarabande - 1600-1620, L'entrée Du Pays Basque Dans Les Temps Modernes. Baiona: Elkar, Lauburu ISBN 9788490279359..
- ↑ «Asisko Urmeneta: “Sorgin ehiza ezin da konkistaren logikatik kanpo ulertu” - Elgoibar» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ «Bertan 24 - Euskara Capítulo 7: Jalgi hadi mundura!» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los Santos, Esteban. (1965). «Las brujas de Renteria» Oarso (Errenteria).
- ↑ Usúnariz Garayoa, Jesús María. (2012). Akelarre: la caza de brujas en el Pirineo (siglos XIII-XIX): homenaje al profesor Gustav Henningsen. (The Witch-Hunt in Early Modern Navarre (XVIth-XVIIth centuries)). Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos, 314 or. ISBN 978-84-8419-238-1. PMC 828393218. (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
- ↑ Sorgin-ehiza: emakumearen dokrinamendua | Irati Irratia. 2016-09-13 (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ Idoate, Florencio. (1975). «Un proceso de brujería en Burgui» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 7 (20): 225–276. ISSN 0590-1871. (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ «'Lancrerentzat deabruaren hizkuntza zen euskara'» Argia (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ «Filma, auzolanaren eredu» Berria 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2025-04-27).
- ↑ «Sugarren mende» Herrima (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
- ↑ Aramendi, Xole. (2024-11-19). «Elkarrizketa: Asisko Urmeneta. "Sorgin-ehizan eta ondorengo mendeetan isilarazi dituzten emakumeei ahotsa itzuli nahi diegu"» Naiz (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arzak, Juan Ignacio Paul Arzak (1999). "Brujería, frontera y poder". Bilduma: Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria, 0214-624X, 13, 161-192 or.
- 2002: «1610. urtea. Nafarroako sorginkeriaren mitifikazio maltzurrari buruz». Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 1130-5738, 43. zk., 17-51 or.
- 2008. «El aquelarre, una invención afortunada». Gerónimo de Uztariz, ISSN 1133-651X, 23-24 zk., 2008, 9-40 or.
- Bazán Díaz, Iñaki (2011): «Superstición y brujería en el Duranguesado a fines de la Edad Media: ¿Amboto 1507? » Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango, ISSN 1698-4374, 8 zk., 191-224 or.
- Barandiaran, Jose Miguel
- 2012: Brujería y brujas: testimonios recogidos en el País Vasco. Donostia : Txertoa. ISBN: 9788471484147.
- 1984: Brujería y brujas en los relatos populares vascos. Donostia : Txertoa. ISBN: 8471481294.
- Caro Baroja, Julio
- 1969: De nuevo sobre la historia de la brujería (1609-1619). Príncipe de Viana, 0032-8472, 30 zk. urtea, 116-117 zk., 1969, 265-328 or.
- 1985. Brujería vasca (4. arg.). Donostia: Txertoa. ISBN 84-7148-017-4.
- 2015 [1961]: Las brujas y su mundo. Madril : Alianza. ISBN: 9788420698007.
- Duesó, José
- 1996: Brujería en el País Vasco. Bilbo. Orain. ISBN: 848907755X.
- 2010. Historia y leyenda de las brujas de Zugarramurdi: De los akelarres navarros a las hogueras riojanas. Txertoa. ISBN: 9788471484871
- Elvira, Angel eta Sáinz Albero, María Inés (2006): Brujería y supersticiones en Tierra Estella. Burlata. Sahats. ISBN: 8493508101.
- Estévez, Xosé eta F. Setien, Jaxinto (arg) (1984) Sorginak eta errepresioa Euskal Herrian : (bi kultur molde aurrez-aurre). Donostia : Gordailu, ISBN: 9788473220262
- Estornes Zubizarreta, Idoia Sorginkeria Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Funtsa
- Fenandez de Pinedo, Kike eta Otsoa de Alda, Xabi (2008) «"Brujas" euskaldunes alavesas en el proceso inquisitorial de Logroño (1609-1614)». Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 0046-435X, 40. urtea., 109. zk., 419-441
- Gari Lacruz, Angel (2010):«Brujería en los Pirineos (siglos XIII al XVII)» Aproximación a su historia.. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 0590-1871, 42. zk. urtea, 85. zk., 317-354 or.
- Gurbindo Gil, Ricardo: «Últimos procesos por brujería en Navarra (Burlada 1672)». Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 0590-1871, 46-47. zk. urtea, 89. zk., 2014-2015, 5-26 or.
- Henningsen, Gustav:
- 1983: El abogado de las brujas. Brujería vasca e Inquisición española. Alianza, ISBN: 8420623636.
- 2010. La Brujomanía vasca. Inquisición y brujería: el auto de fe de Logroño de 1610 / koord.: Ramalle Gómara, Enrique eta Azurmendi Intxausti, Mikel. ISBN|978-84-9960-001-7, 19-32 or.
- 2000. "El invento de la palabra aquelarre". Historia y humanismo: estudios en honor del profesor Dr. D. Valentín Váquez de Prada / koord. Jesús María Usunáriz Garayoa, Vol. 1, (El profesor Vázquez de Prada y su obra científica. Felipe II y su tiempo. Varia), 84-313-1784-1, 351-359 or.
- Idoate, Florencio (1975): Un proceso de brujería en Burgui. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 0590-1871, 7. urtea, 20. zk., 225-276 or.
- Labat, Claude
- 2009. Sorcellerie? Donostia / Baiona: Elkarlanean 96. or. ISBN 9788497836616.
- 2019. Sorcellerie, manigances et sarabande. Elkarlanean 250. or. ISBN 8490279357.
- de Lancre, Pierre: Tableau de l'inconstance des mauvais anges et démons. lehen argitalpena (1612), berrargitaratua (1613) eta (1982). Éditions Aubier, Palimpseste bilduman. // Tratado de Brujería Vasca. Descripción de la inconstancia de los Malos Ángeles o Demonios. Tafalla, 2004. Txalaparta.
- López, Axier (2020ko azaroaren 18an) "Herri oso baten aurkako erasoa". Argia
- Navajas Twose, Eloísa eta Sainz Varela, José Antonio (2010): Una relación inquisitorial sobre la brujería navarra. Huarte de San Juan. Geografía e historia, 1134-8259, 17. zk., 347-372 or.
- Muntión, (Carlos 2003): «Juicio a la brujería: Logroño 1610», Piedra de rayo: Revista riojana de cultura popular, 8. zk., (Zenbaki honen gaia: Brujería en La Rioja), 48-51 or.
- De la Nogal Fernández, Rocío (2010) «Las brujas de Ochagavía y sus documentos (1539-1540)» Huarte de San Juan. Geografía e Historia 373-385 or. ISSN 1134-8259.
- Orella Unzué, José Luis (1986): «Conflictos de jurisdicción en el tema de la brujería vasca (1450-1530)». Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, RIEV, 0212-7016, 31. lib., 3. zk., 1986, 797-816 or.
- Otazu, Alfonso (1978): Brujería y régimen señorial en la Montaña atlántica de Navarra (1600-1620). Homenaje a Julio Caro Baroja / hauek koord.: Gutiérrez Esteve, Manuel; Cid Martínez, Jesús Antonio eta Carreira, Antonio. ISBN : 847476002X, 827-842 or.
- Ramalle Gomara, Enrique eta Azurmendi Intxausti, Mikel (editoreak) (2010): "Inquisición y brujería. El auto de fe de Logroño de 1610". Logroño : Instituto de Estudios Riojanos.
- Reguera, Iñaki (2012: «La brujería vasca en la Edad Moderna: aquelarres, hechicería y curanderismo» RIEV koadernoak, 9. zk. berezia. Donostia. ISBN: 978848419-238-1 240-283.
- (1989) «Los guipuzkoanos ante la inquisición». Bilduma: Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria, 0214-624X, 3. zk., 158-170 or.
- Rilova Jericó, Carlos (2000): «De nuevo sobre el tema de la brujería: El problema de la incredulidad en el siglo XVIII». Historia social, 0214-2570, 38. zk., 17-34 or.
- Satrústegui, José María (1970): «Personajes populares relacionados con la brujería en Navarra» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 0046-435X, 2. urtea, 5. zk., 183-230 or.
- Stürtze, Alizia eta González de Garai, Iñaki (1987) «Euskal sorgina: estereotipo ba»t. Jakin, 44 Usunáriz Garayoa, Jesús María (koord.) (2012): «Akelarre: la caza de brujas en el Pirineo (siglos XIII-XIX). Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria», RIEV, 9. zk. berezia, Donostia. ISBN 9788484192381
- Zabala, Mikel (2001) «Nafarroako sorginkeria berriro eztabaidagai» Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatea 39-52 or. ISSN 1130-5738.
- 2000. Brujeria e Inquisicion en Bizkaia : (siglosXVI Y XVII). Bilbo : Ekain. ISBN 9788492088577
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Aguirre Sorondo, Juan (2010 / 11 / 05-12): Gustav Henningsen / Folklorista e historiador. "La brujería satánica era desconocida entre los vascos antes de extenderse la persecución". 553 zk. .
- (Gaztelaniaz) Usunáriz, Jesús María (2011/01/14-21): La caza de brujas en la Navarra moderna (Siglos XVI-XVII). Euskonews. 562 zk.
- Aurkenerena, Joseba (2015/07/13): «Rosell Hope Robbins eta Lapurdiko sorginak». Naiz.
- Aurkenerena, Joseba (2023/05/21): «Sorginak, Inkisizioa eta Lope Martinez Isastiren txostena». Zuzeu.
- (es) Santana, Alberto eta beste: "Sorginen ordua". Baskoniako historia bat. 1go denboraldia. 9. kap. EITB. https://www.youtube.com/watch?v=PsZoyosPmao Ikusia: 2020-01-20
- Iparraldearen orena: Ni ez naiz sorgina dokumentala #asisko urmeneta
- Billiotte, Haizea (2008-02-01 / 2008-02-08) "Gaiak: Sorginkeria Euskal Herrian". Euskonews Gaztea
- "Sorgin ehiza Euskal Herrian". Ikasbil. Habe
- Urkiza, Julen (1993). "Inkisizioa eta sorginkeria Euskal Herrian". Karmel Aldizkaria.
- Ilintxeta, Reyes (2022-12-05) «Sorgin ehiza “Inkisizioak salbatu zuen jende pila hemen Euskal Herrian, sorginkeria aferetan”» Argia
- «Zeberio. Sorginek herrian utzitako aztarnak jarraituz toponimia ibilbidea egin dugu. Juan Manuel Etxebarriagaz elkarrizketa. euria». Hego Uribe herri komunikabidea. Youtuben.
- Nausia Pimoulier, Amaia eta beste (Gasteizen, 2020-02-20). Sorginak, diziplinatu gabeko emakumeak, atzo eta gaur. Sorgin ehiza 1/2 eta Sorgin ehiza 2/2 bideoetan banatua. IKA Gasteiz.
- Urmeneta, Asisko; Irazoki Arburua, Koro; Fernandez de Pinedo, Kike eta beste (Astigarragan, 2025-04-05) «Nafarroako sorgin ehiza. Astigarraga». Nabarralde Fundazioa eta Eusko Ikaskuntza. [Youtuben]
- 2024-05-08. «Brujeria vasca». El podacast de Sancho el Sabio, 11. [Youtuben]
- 2010 «Brujas y Curanderas en Objetivo Euskadi». Eitb