Speonomidius
Itxura
Speonomidius | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Leiodidae |
Subfamilia | Cholevinae |
Generoa | Speonomidius [[|]] |
Speonomidius Euskal Herriko intsektu genero endemikoa da, Leiodidae familiakoa. [1] [2]
Sharp entomologoak Adelops crotchi espeziea deskribatu zuen 1873an, Crotch eta Serafin Uhagon bioespeleologoek Orobeko haitzulo batean (Altsasu) jasotako laginetatik.[3][4] Generoak, ordea, hainbat errebisio izan ditu urteetan zehar: 1885an Reitterrek espeziea Bathyscia crotchi izendatu zuen; 1910ean René Jeannelek Speonomus crotchi, eta azkenik 2000ean Salgadok Speonomidius crotchi.[5][6]
Genero honek espezie bakarra du, Speonomidius crotchi izenekoa, lau azpiespezierekin:
- Speonomidius crotchi crotchi, Oroben jasotako laginetik deskribatua.
- Speonomidius crotchi mazarredoi: Serafin Uhagonek 1881ean deskribatutakoa, San Valerio / Galarra kobazuloan (Arrasate) jasotako lagin batetik.[7]
- Speonomidius crotchi aitzquirrensis: Cándido Bolivarrek 1921ean deskribatutakoa, Aitzkirri eta Iritegi kobazuloetan (Oñati) jasotako laginetatik.[7]
- Speonomidius crotchi oberthuri: Cándido Bolivarrek 1921ean deskribatutakoa, San Adrian, Partxankobia eta Aunskobia haitzuloetan (Zegama) jasotako laginetatik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ GBIF. .
- ↑ PaleoBioDB. .
- ↑ MARTÍNEZ DE LA ESCALERA, Manuel. 1899. Examen del Grupo Bathyscia de España. An. Soc. Esp. Hist. Nat. XXVIII:363,393-395. Madrid.
- ↑ JEANNEL, René. 1911. Biospeologica XIX. Revision des Bathysciinae (Coleopteres silphides). Morphologie, distribution géographique, systématique. Archives de Zoologie Expérimentale et Générale 5(VII):356-357. Paris.
- ↑ SALGADO, J. M. 2000. A new revision and taxonomic position for the Cantabrian Leptodirinae: sections Quaestus and Speonomidius (Coleoptera: Cholevidae). Annales de la Société Entomologique de France 36(1):45-59.
- ↑ SALGADO COSTAS, Jose Maria. BLAS ESTEBAN, Marina. FRESNEDA GASPAR, Javier. 2008. Fauna Ibérica. Vol. 31. Coleoptera: Cholevidae. CSIC.
- ↑ a b c Español F, Belles X. Coleoptera Catopidae Bathysciinae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco). Kobie 10, II tomoa, 1980,