Steffi Nerius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steffi Nerius

Bizitza
JaiotzaBergen auf Rügen1972ko uztailaren 1a (51 urte)
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakatleta eta xabalinaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua72 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

steffi-nerius.de
IAAF: 14279041 Olympic.org: steffi-nerius Edit the value on Wikidata

Steffi Nerius (Bergen, Mecklenburg-Aurrepomerania, Alemania, 1972ko uztailaren 1a) alemaniar atleta da, xabalina jaurtitzen espezialista. 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen eta 2006ko Göteborgen Europako Txapelduna izan zen.[1][2][3][4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amak eskatuta hasi zen jabalina praktikatzen, xabalina-jaurtitzaile bikaina izandakoa baitzen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko lehen arrakasta 1991ko Europako Junior Txapelketetan izan zuen, 3. postua.

1996an, urteko munduko rankingaren burua izan zen, Monakon egindako 69'42 markarekin (xabalina zaharra). Hala ere, 2002 arte ez zuen lehen domina irabazi txapelketa handi batean, Munichen Europako txapeldunordea izan arte.

Arrakasta handiena 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina izan zuen, Osleidys Menéndez kubatarrak gainditu zuen eta.

2006an Europako Txapeldun izendatu zuten Göteborgen, eta urrezko domina lortu zuen 2009ko Munduko Atletismo Txapelketan, Berlinen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steffi Neriusek, ezkerrean, 2007ko munduko atletismo-txapelketako xabalina-jaurtiketan lortutako brontzezko domina ospatzen, Osakan.
  • Munduko Habana Kopa, 1992- 6. postua- (56'24)
  • Munduko txapelketa, Stuttgart, 1993 - 9.postua
  • Goteborgeko mundialak 1995 - 11. postua
  • Atlantako Joko Olinpikoak, 1996 - 9. postua
  • Budapesteko europarrak 1998 - 6. postua (62'08)
  • Sevillako mundialak 1999 - kanporatua. (58'43)
  • Sydneyk-eko Joko Olinpikoak 2000 - 4. postua (64'84)
  • Mundialak: Edmonton, 2001 - 5. postua (62'08)
  • Municheko Europarrak 2002 - 2. postua (64-09)
  • Parisko mundialak 2003 - 3. postua(62,70)
  • 2004ko Atenasko Joko Olinpikoak - 2. postua (65'82)
  • Helsinkiko mundialak 2005 - 3.postua (65'96)
  • Goteborgeko europarrak, 2006 - 1. postua (65'82)
  • Berlingo mundialak 2009 - 1. postua (67,30)

Marka pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 66'52 metro (Helsinki, 2005eko abuztuaren 12a)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISSN https://olympics.com/es/atletas/steffi-nerius..
  2. «Itzulpen 'Steffi Nerius' – Hiztegia espainiera-Ingelesa | Glosbe» glosbe.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. www.eurosport.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  4. «Berlín 2009 – Cuarto día SUMARIO - 18 de Agosto | NEWS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Berlín 2009 – Cuarto día SUMARIO – 18 de Agosto» Almademaratonista.com 2009-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  6. «Olympedia – Steffi Nerius» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]