Edukira joan

Stolperstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tupustarri bat Zarautzen.
Gunter Demnig, stolperstein bat jartzen.

Stolperstein (hitzez hitz, "estropezu-harria" alemanez; plurala, Stolpersteine) galtzada-harri baten tamainako oroigarria da, kalean jartzen den memoria historikoari dagokiona. Bertan nazismoak kontzentrazio-esparruetan jazarri edo hildako biktimen izen-deiturak eta bizitzari buruzko datuak ageri dira. Stolpersteinak Gunter Demnig alemaniar artistak 1992an hasitako arte-proiektua dira, oraindik garatzen ari dena. Pertsona haien azken etxebizitzan edo, kasu batzuetan, lantokian oroimena pizteko helburua dute. Biktima horiek nazismoaren jazarpena jaso zuten moduren batean, izan kontzentrazio-esparruetara deportatuz, eutanasia, eugenesia edo ihes egiteko beren buruaz beste eginez. 2018ko martxoaren 29an, 67.000 stolperstein zeuden jada 22 herrialdetan[1], munduko memorial deszentralizaturik handiena[2][3].

Stolperstein gehienek Holokaustoaren biktima juduak oroitzen dituzte. Badaude beste batzuk sinti eta ijitoen aurkako jazarpenaren oroitzapenetan, homosexualak, ezgaituak, Jehovaren Lekukoak, beltzak, Alemaniako Alderdi Komunista zein Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako kideak, Europako nazismoaren aurkako Erresistentzia, masoiak edo Espainiako Gerra Zibileko Nazioarteko Brigadak gogoratzekoak, desertatu zuten militarrak, kontzientzia-eragozleak... orokorrean, nazismoa pairatu zuten kolektibo guztiak.

Euskal Herrian ere badira deportatutakoak gogoratzeko tupustarriak[4][5], eta frankismoaren biktimak omentzeko jarri izan dira[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. CNN, Atika Shubert and Nadine Schmidt,. «Holocaust mini-memorials go missing amid far-right backlash» CNN (kontsulta data: 2018-06-01).
  2. «Theatrical release of award-winning doc Stumbling Stone : Documentary Campus e.V.» www.documentary-campus.com (kontsulta data: 2018-06-01).
  3. «Mapping Zebras - Visualizing spatial contrasts with open data and web maps (2015/16)» infovis.fh-potsdam.de (kontsulta data: 2018-06-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Zarautz homenajea a dos vecinos que estuvieron en campos de concentración nazis» naiz: 2015-03-27 (kontsulta data: 2018-06-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Mañana homenaje a las víctimas locales del Holocausto nazi Rebollo y Ascasibar» diariovasco.com 2017-01-25 (kontsulta data: 2018-06-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Colocarán «adoquines brillantes» por las víctimas del franquismo» GARA 2015-06-28 (kontsulta data: 2018-06-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]