Sudoviera
Itxura
| Sudoviera | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 0 |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Hizkuntza baltikoak mendebaldeko hizkuntza baltikoak | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | baliorik ez |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | xsv |
| Glottolog | baliorik ez |
| Wikipedia | baliorik ez |
| IETF | xsv |
Sudoviera hizkuntza baltiko taldeko hizkuntza hila da, mendebaldeko hizkuntza baltikoen azpitaldean sailkatua. Yotvingioen hizkuntza zen.
Yotvingioak, prusiarrekin ahaidetuak, Erdi Aroan Yotvingia eskualdean bizi ziren, gaur egungo Poloniako ipar-ekialde (Podlasia, Suwałki eskualdea), Lituaniako hego-mendebalde eta Bielorrusiako ipar-mendebaldearen artean. Sudovieraren aztarnak toponimoetan eta lituaniera, bielorrusiera eta polonieraren ipar-ekialdeko dialektoetan aurki daitezke. Sudovieran jatorria dute Poloniako zenbait aintzira eta ibaien izenek: Hańcza, Netta, Necko, Sajno, Kolno, Rospuda, Serwy, Wigry.