Sugar Manen bila
Sugar Manen bila | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Searching for Sugar Man |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 86 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Malik Bendjelloul (en) |
Gidoigilea(k) | Malik Bendjelloul (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Passion Pictures (en) Sveriges Television Yleisradio |
Edizioa | Malik Bendjelloul (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sixto Rodriguez |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
sonyclassics.com… | |
|
Sugar Manen bila (ingelesez: Searching for Sugar Man) Erresuma Batuan eta Suedian ekoiztutako dokumentala da. Pelikulak deskribatzen du Sixto Rodriguez musikariaren bi jarraitzaileen ahaleginak aipatutako artista estatubatuarraren bila joateko. Izan ere, 1990eko hamarkadaren amaieran Lurmutur Hiriako (Hegoafrika) Stephen 'Sugar' Segerman eta Craig Bartholomew Strydom-ek jakin nahi zuten ea musikari iparramerikarraren balizko heriotza egiazkoa zen ala ez, eta bizirik egonez gero zertan zebilen bere bizitza. Rodriguezen musika, harrigarria bada ere, AEBetan ez bezala oso ezagun bihurtu zen Hegoafrikan eta Australian 1970eko hamarkadan.
Beste sari batzuen artean, 2012an Oscar Saria irabazi zuen. Hurrengo urtean, Malik Bendjelloul zuzendaria eta gidoigileak bere buruaz beste egin zuen. Argiari esker euskaratu zuten.[1]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sixto Rodriguez familia latinoamerikarra zuen abeslari estatubatuarra zen, Detroiten (Michigan) bizi zena, tabernetan abesten lan egiten zuena. 1960ko hamarkadaren amaieran bi musika ekoizle berarekin harremanetan ipini eta diskoa grabatzeko konbentzitu zuten, "Cold Fact" (1970) hain zuzen ere, arrakasta komertzialik eduki ez zuena. Hala ere, beste ekoizle bat berarengana joan eta bigarren diskoa atera zuen hurrengo urtean, "Coming from Reality" (1971), antzeko emaitzekin salmentei dagokienez bere herrialdean.
Hala ere, Hegoafrikan oso harrera ona jaso zuen bere lanak, abestien letrengatik apartheiden aurkako borrokaren ikur bilakatuz gazteen artean. Izan ere, bere kanta batzuk debekatuta zeuden herrialde hartan, eta beste alde batetik eragina eduki zuen Koos Kombuis, Willem Möller eta Johannes Kerkorrel musikariengan, besteak beste. Garai hartan, zurrumurrua ibili zen azkenik kontzertu baten erdian bere buruaz beste egin zuela eta misterioa sortu zen artistaren inguruan.
Jakin-minak bultzatuta, Stephen Segerman eta Craig Strydom jarraitzaile hegoafrikarrek ekin zioten Rodriguezen bizitzari buruz ikertzeari. Horrela jakin zuten abeslaria benetan bizirik zegoela, eta alaba batenagana ere iritsi ziren.
Azkenean, dokumentalgileek lortu zuten abeslariarengana berarengana ailegatzea eta hainbat gauza argitu zuten bere bizitzari buruz, tartean abeslariak ez zeukala Hegoafrikan erdietsitako arrakastaren berri. Aurkitu ondoren, esker onez 1998an sei kontzertu eman zuen herrialde hartan, harrera bikaina edukiz. Bitartean, Detroiten bizi zen oso modu xumean.
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Sugar Man" (3:50)
- "Crucify Your Mind" (2:32)
- "Cause" (5:29)
- "I Wonder" (2:34)
- "Like Janis" (2:37)
- "This Is Not a Song, It's an Outburst: Or, the Establishment Blues" (2:07)
- "Can't Get Away" (3:56)
- "I Think of You" (3:26)
- "Inner City Blues" (3:27)
- "Sandrevan Lullaby – Lifestyles" (6:39)
- "Street Boy" (3:47)
- "A Most Disgusting Song" (4:48)
- "I'll Slip Away" (2:51)
- "Jane S. Piddy" (3:00)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Plataformez harago, ekosistema aberats baten bila» Berria 2020-04-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Dokumentalaren webgune ofiziala