Susan Kare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Susan Kare
Susan Kare.tif
Bizitza
Jaiotza Ithaca (New York)1954ko otsailaren 5a (66 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa New Yorkeko Unibertsitatea Master of Arts Itzuli : Arte eder
Harriton High School Itzuli 1971)
Mount Holyoke College Itzuli 1975) Artean graduatu : arte
Steinhardt School of Culture, Education, and Human Development Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea 1978) Ph.D. : Arte eder
Jarduerak
Jarduerak diseinatzaile grafikoa, user interface designer Itzuli, informatikaria eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k) Apple Inc.  (1983 -  1986)
Lan nabarmenak Athens Itzuli
kare.com

Susan Kare (Ithaca, New York, 1954ko otsailaren 5a) estatubatuar artista eta diseinatzaile grafikoa da; 1980ko hamarkadan Apple Macintosh interfazearen elementu askoren sortzailea izan zen.

NeXTko langile bat ere izan zen (Steve Jobs-ek eratutako konpainia, Appeletik irten ostean 1985an), non zuzendari sortzaile gisa lan egin zuen.

Macintosh OS sistemako tipografia, ikonoa eta marketin material desberdinen diseinatzailea da. Izan ere, bere lehen lanetako batzuk ordenagailu grafikoko tresna eta osagai askotan ikus daitezke, batez ere, begizta, heltzen duen eskua eta pintura-kuboa.

Pixel Arten aitzindaria izan zen urte askotan. Applerentzako lan asko egin zituen,  ezagunenak "Chicago" letra mota da (Mac OS Classic ingurunean nabarmenena, baita Apple iPod interfazearen lehen hiru belaunaldietan erabilitako tipografia ere), Geneva letra mota, Monako letra mota, Perrovaca Clarus, Happy Mac eta Apple teklatuetako Komando teklaren ikurra dira.

Appleren ikonoak sortu zituen, eta bera gabe, gaur egun ez genituzke emojiak ezagutuko. Gainera, MoMA museoak bere artxiboak eskuratu ditu. Beste alde batetik, aipatzekoa da Steve Jobsek arrakastatsuagoa izan zela hari esker.