Susan Kare
Susan Kare | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ithaca, 1954ko otsailaren 5a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Morley Kare |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea Arte-masterra : Arte eder Harriton High School (en) 1971) Mount Holyoke College 1975) Artean graduatu : arte Steinhardt School of Culture, Education, and Human Development (en) New Yorkeko Unibertsitatea 1978) Doktoretza : Arte eder |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzaile grafikoa, user interface designer (en) , informatikaria, diseinatzailea, Computer graphics designer (en) eta artista |
Enplegatzailea(k) | Pinterest NeXT (en) Apple Inc. (1983 - 1986) Niantic (en) (2021eko otsaila - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
kare.com | |
Susan Kare (Ithaca, New York, 1954ko otsailaren 5a) estatubatuar artista eta diseinatzaile grafikoa da; 1980ko hamarkadan Apple Macintosh interfazearen elementu askoren sortzailea izan zen.
NeXTeko langile bat ere izan zen (Steve Jobsek eratutako konpainia, Appletik irten ostean 1985an), non zuzendari sortzaile gisa lan egin zuen.
Macintosh OS sistemako tipografia, ikonoa eta marketin material desberdinen diseinatzailea da. Izan ere, bere lehen lanetako batzuk ordenagailu grafikoko tresna eta osagai askotan ikus daitezke, batez ere, begizta, heltzen duen eskua eta pintura-kuboa.
Pixel Arten aitzindaria izan zen urte askotan. Applerentzako lan asko egin zituen, ezagunenak "Chicago" letra mota da (Mac OS Classic ingurunean nabarmenena, baita Apple iPod interfazearen lehen hiru belaunaldietan erabilitako tipografia ere), Geneva letra mota, Monako letra mota, Perrovaca Clarus, Happy Mac eta Apple teklatuetako Komando teklaren (⌘) ikurra dira.
Appleren ikonoak sortu zituen, eta bera gabe, gaur egun ez genituzke emojiak ezagutuko. Gainera, MoMA museoak bere artxiboak eskuratu ditu. Beste alde batetik, aipatzekoa da Steve Jobsek arrakastatsuagoa izan zela hari esker.