Susana Fortes
Susana Fortes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pontevedra, 1959ko azaroaren 15a (65 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Familia | |
Aita | Xosé Fortes Bouzán |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, eleberrigilea, idazlea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Susana Fortes (Pontevedra, 1959ko azaroaren 15a) pontevedrar idazlea, artikulugilea eta irakaslea da.[1][2][3][4][5]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia eta Historian lizentziaduna da (Santiagoko Unibertsitatea), eta Amerikaren Historian lizentziaduna (Bartzelonako Unibertsitatea). Eleberriarekiko grina eta Valentziako irakasle-lana (Sorolla Institutua) uztartzen ditu. Espainierazko eskolak eta Artearen Historia eta hitzaldiak eman ditu Estatu Batuetan (Luisiana eta Kalifornia). Xosé Fortes Bouzán idazlearen alaba da eta Xabier Fortes kazetariaren arreba.[4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat eleberri idatzi ditu. Querido Corta Maltés lehen eleberriak Nuevos Narradores saria irabazi zuen 1994an. Bere lanik aipagarriena El amante albanés da, 2003ko Planeta Sarian finalista izan zena. Bi eleberrietan maitasun-istorio bat garatzen da, lehenengoan diktadura frankistan txertatua eta bigarrenean Enver Hoxha albanesapean garatua.[6] Bere lanak polizia-generoa du. Literaturarekin eta zinemarekin zerikusia duten hainbat komunikabidetan ere artikulugilea da, eta oso lotuta ikusten du bere lana: «zinemaren sintaxia literaturan barneratuta balu bezala da».[7][4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauexek dira bere lan batzuk: [4][5]
- Querido Corto Maltés, (1994, Tusquets), Narratzaile berrien Sariaren irabazlea.
- Las cenizas de la Bounty (1998, Espasa)
- Tiernos y traidores (1999, Seix Barral)
- Fronteras de arena (2001, Espasa), finalista del Premio Primavera de novela.
- Adiós, muñeca (2002, Espasa). Zineari buruzko artikulu hautatuak.
- El amante albanés (2003, Planeta) Planeta sariaren finalista.
- El azar de Laura Ulloa (2006, Planeta)
- Quattrocento (2007, Planeta)
- Esperando a Robert Capa (2009, Planeta), Fernando Lara Nobela Sariaren irabazlea.
- La huella del hereje (2011, Planeta)
- El amor no es un verso libre (2013, Suma de letras)
- Septiembre puede esperar (2017, Planeta)
- Tal como éramos (2021, Ézaro)
- Nada que perder (2022, Planeta)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Narratzaile berrien Sariaren irabazlea izan zen Querido Corto Maltés, (1994, Tusquets) lanarekin.
- Udaberriko Nobela Sariaren finalista izan zen Fronteras de arena (2001, Espasa) lanarekin.
- Planeta sariaren finalista izan zen El amante albanés (2003, Planeta) lanarekin.
- Fernando Lara Nobela Sariaren irabazlea izan zen Esperando a Robert Capa (2009, Planeta), lanarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Susana Fortes presenta su nueva novela El azar de Laura Ulloa, Siglo XXI, 7 de marzo de 2006.
- ↑ Reseña biográfica.
- ↑ Susana Fortes e Marta Rivera de la Cruz, Galegas de decembro, en El Correo Gallego.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Susana Fortes: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Susana Fortes» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
- ↑ Ángel Vivas. (enero de 2004). «Lo que pudo haber sido y no fue» Revista de Libros.
- ↑ Presentación de su novela El azar de Lara Ulloa, marzo de 2006