Enver Hoxha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enver Hoxha
HODŽA druhá míza.jpg
lehendakari

Bizitza
Jaiotza Gjirokastër1908ko urriaren  16a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
 Albania
Talde etnikoa albaniarra
Heriotza Tirana1985eko apirilaren  11 (76 urte)
Heriotza modua : ventricular fibrillationa Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Nexhmije Hoxha Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Marx-Engels-Lenin Institute Itzuli
Montpellierreko Unibertsitatea
Free University of Brussels Itzuli
Moscow State Linguistic University Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
albaniera
ingelesa
italiera
errusiera
serbiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Mugimendua ateismoa
Marxismoa
Zerbitzu militarra
Gradua Armadako jeneral
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
Belgikako Alderdi Komunista
Albaniako Lanaren Alderdia
Enver Hoxha (nënshkrim).svg

Enver Hoxha[1] (ɛnˈvɛɾ ˈhɔdʒa ahoskatua; Gjirokastra,1908ko urriaren 16a - Tirana, 1985eko apirilaren 11a) Albaniako agintari komunista izan zen 1944tik hil zen arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan eta Frantzian goi ikasketak egin eta Alderdi Komunistan sartu zen. Bere herrira itzulirik, Ardatzeko indarren aurkako erresistentzia antolatu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta Askapen Nazionalerako Fronteko buruzagia izan zen. 1941ean, Albaniako Alderdi Komunista (1948tik aurrera Albaniako Langileen Alderdia izan zena) sortu eta idazkari nagusi jarri zen. 1944an, herrialdea askaturik, behin-behineko lehendakari eta indar armatuen buru izendatu zuten. 1945eko hauteskundeen ondoren, kontseiluko lehendakari izan zen, eta 1946an Albaniako Herri Errepublika sortu berriaren buru.

1954an gobernu eta estatu karguak utzi zituen, baina alderdiko idazkari nagusi izaten jarraitu zuen hil arte. Sobietar Batasunaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko gatazka ideologikoan, Txinarekin bat egin zuen, eta Albanian iraultza kulturala indartzen saiatu zen, herrialdeko kultura erlijiosoaren aurka besteak beste. 1976an Mao hil ondoren, Txinako Herri Errepublikak harturiko bideari errebisionista iritzirik, bi nazioen arteko harremanak hoztu egin ziren. 1973. urtean bihotzekoa pairatu ondoan, haren osasuna makalduz joan zen. 1982an oroitzapen liburu interesgarria argitaratu zuen, batez ere erresistentzia garaiaz diharduena. 1985ean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]