Suzanne (Leonard Cohen)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzanne (Leonard Cohen)
Judy Collinsen, Leonard Cohenen, Noel Harrisonen, Roberta Flacken eta Flo Morrisseyren musika-konposizioa
Egilea Judy Collins, Leonard Cohen, Noel Harrison, Roberta Flack eta Flo Morrissey
Argitaratze-data 1966
Jatorrizko izenburua Suzanne
Honen izena darama Suzanne Verdal (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntza ingelesa
Ekoizpena
Ekoizlea baliorik ez
Hitzak Leonard Cohen
Bestelako lanak
Musikagilea Leonard Cohen
Kanadako diska.

«Suzanne» Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abestiak Songs of Leonard Cohen diskoan agertu zen, 1967an. Cohen lanen arteko ospetsuenetariko bat da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia hasieran Suzanne Takes You Down izenburuaz 1966ko Parasites of Heaven poema liburuan plazaratu zuen. Songs of Leonard Cohen diskoaren abesti askok jatorri bera dute. Abestiaren lehen bertsioa Judy Collinsek egin zuen, 1966an, In my life diskoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an BBCk egin zion elkarrizketa batean Leonard Cohenek olerkia zein abestiak Armand Vaillancourt eskultorearen emaztea zen Suzanne Verdalekin izandako topaketan jatorria izan zuela azaldu zuen. Topaketa Montrealen izan zen. Abestian hiriko zenbait toki agertzen dira, San Lorentzo ibaia eta badiaren ondoan dagoen kapera txiki bat, Notre-Dame-de-Bon-Secours izenekoa, goizeko eguzkiari begira dagoena, abestian deskribatzen den bezala. Suzannek Cohen gonbidatu zuen ibai ondoko bere etxera, eta Constant Comentary izeneko tea zerbitzatu zion -laranja zatitxoz beteta-. Elementu horiek izan ziren inspirazioa -ihintza Cohesen arabera- poema eta abestia amesteko eta asmatzeko. 1994an BBCri adierazi zion topaketa oso egoera berezia izan zela, poema idazteko inspiratu zuena, baina Suzannerekin ez zuela sexu-harremanik izan. 2006an, CBC Newsek egindako elkarrizketa batean, Suzanne Verdalek gauza bera baieztatu zuen, hau da, Cohenekin ez zuela sexu-harremanik izan.[1]

Abestiaren bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanta honek bertsio asko izan ditu. Hona hemen horrelako bat egiten duten abeslari eta talde batzuk:

Abestia filmetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Suzanne" abestia film desberdinetako soinu bandetan erabilia izan da:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]