Peter Gabriel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peter Gabriel
Peter Gabriel Allan Warren.jpg
Bizitza
Izen osoa Peter Brian Gabriel
Jaiotza Chobham Itzuli1950eko otsailaren  13a (69 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Wiltshire
Somerset
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Bikotea(k) Rosanna Arquette
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Charterhouse School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, soinu banda konpositorea, kantaria, poeta eta bateria-jotzailea
Jasotako sariak
Kidetza Genesis
Garden Wall Itzuli
Genero artistikoa rocka
Rock progresiboa
worldbeata Itzuli
art rocka
experimental rocka Itzuli
post-punka Itzuli
pop rocka
world musica Itzuli
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua oboea
Txirula
giltzadia
Perkusio instrumentua
recorderra Itzuli
piano accordiona Itzuli
ahotsa
Diskoetxea Real World Records Itzuli
Atco Records
Atlantic Records
Charisma Records
Geffen Records Itzuli
IMDb nm0300272
www.petergabriel.com

Peter Brian Gabriel (Chobham, Surrey, Ingalaterra, 1950eko otsailaren 13a) ingeles abeslari, musikari eta konposatzaile bat da. Batez ere Genesis musika-taldeko ahots nagusia eta txirularia izateagatik ospetsu izan zen. Gerora taldea utzi eta bakarko ibilbide arrakastatsu bati ekin zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaio zen, langile-familia batean. 1966. urtean Genesis taldea osatu zuen eta talde hartako abeslari eta musikagilea izan zen 1975. urtea arte. Urte hartan bakarlari gisa hasi zen; bakarlari gisa egindako ibilbidean joera esperimentalak nabarmendu dira haren musikan, eta horrela, Genesis taldea bide komertzialetik abiatu zela ohartu zenean, utzi egin zuen Gabrielek, bere interes musikaletatik oso urrun zebilela-eta.

1977 eta 1982 bitartean bakarlari gisa grabatutako disko guztiek Peter Gabriel dute izenburua. Lehenengo diskoan, 1977. urtean, Solsbury Hill abesti ospetsua jaso zuen, besteak beste. 1978an, berriz, disko erabat esperimentala kaleratu zuen, eta bere diskoetxeak erabaki zuen 1980. urtea arte ez ateratzea Peter Gabrielen beste diskorik, zigor moduan; garaitsu hartan ekin zien bide berriei. Hirugarren diskoak, Biko abestiarekin, ospe handia lortu zuen nazioartean eta harrezkero artista saiatu, arretatsu eta sormen handikoaren ospea irabazi zuen Peter Gabrielek. 1982. urtean argitaraturiko Security lanaren ondoren Womad jaialdiei eskaini zien. Jaialdi horiek izan ziren 1990eko hamarraldian halako arrakasta lortu zuen musika etnikoaren zabalkundearen eragile nagusiak. Dena dela, arrakasta komertzialik handiena So diskoarekin lortu zuen, 1986an.

Musikagile gisa ez ezik, lan handia egiten du bere diskoetxearekin, mundu guztiko artisten bilgune bihurtu baita. 1990eko hamarraldian teknologia berriak eta multimedia aplikatu zituen bere lanean eta informatikaz arduratu zen, bereziki. Zinemarako musika ere idatzi du, Birdy (1984) eta "Kristoren azken tentaldia" filmetako musika, besteak beste.

1996an BartzelonaHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Gabriel Aldatu lotura Wikidatan