Erik Satie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erik Satie
Satie-erik-4ff9d0bde1749.jpg
Bizitza
Jaiotza Honfleur1866ko maiatzaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1925eko uztailaren 1a (59 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: zirrosia
Familia
Bikotea(k) Suzanne Valadon
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Vincent d'Indy
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea eta musikaria
Lan nabarmenak La Diva de l'Emp
Mugimendua Abangoardismoa
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006273

Erik Satie, benetako izenaz Alfred Eric Leslie Satie (Honfleur, Calvados, 1866ko maiatzaren 17a - Paris, 1925eko uztailaren 1a), musika konpositore eta pianojole frantziarra izan zen. Estilo sailkaezinekoa, bere garairako aurreratutzat jotzen da, serialismoa eta minimalismoa aldez aurretik iradoki baitzituen, geroago musika garaikidean ohikoa bihurtuko zen apurketa formal eta tonala hasiz. Honela, musikaren historian eragin handiko konpositoretzat hartzen da. Akademiak iraindua eta garaiko beste konpositore batzuengandik miretsia, musika-kontserbatorioan 40 urte zituela eman zuen izena. Ustekabeko erabaki honek bere gertukoak harritu zituen, ordura arte bere formakuntza irregularra izan baitzen, eta beste hainbat lanbidetan ibili baitzen, kabareteko musikagintzan besteak beste. Lana zein bizitza bitxikoa izan zen.

1884ko bere lehen konposiziotik aurrera Erik Satie gisa sinatu zituen lanak. Geroko bizitzan lanak bere izen propioaz argitaratu bazituen ere, dirudienez 1880ko hamarkadaren amaieran lanak Virginie Lebeau eta François de Paule ezizenez argitaratu zituen. Obra laburrak egin zituen, batez ere entzulea ez aspertzeko aitzakipean.

Musikagilea izateaz gain, Satie elokuentzia handiko pentsalaria ere izan zen eta zenbait argitalpenetan parte hartu zuenk, 391 espainiarra edo Vanity Fair estatubatuar kultura aldizkarietan esate baterako.

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak: Normandiatik Montmartrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erik Satieren erretratua, Suzanne Valadonek egina (1893)
Erik Satie: Autoerretratua, 1913
Satieren jaiotetxea, Normandiako Honfleuren

Erik Satie Honfleurren jaio zen, Calvadosen, 1866ko maiatzaren 17an. Alfred Eric Leslie Satie izena jarri zioten eta gaztaroa Honfleur (Normandia Beherea) eta Paris artean igaro zuen. Lau urte zituen familia Parisera joan zenean, han bere aita Alfredi itzultzaile lan bat eskaini zioten-eta. Ama, berriz, Jane Leslie Anton, 1872an hil zen eta, Honfleur jaioterrira bidali zuten Erik bueltan bere anaia Conradekin batera, aitaldeko aiton-amonekin bizi zedin. Han jaso zituen bere lehen piano- eta musika-eskolak, lekuko organista baten eskutik. 1878an, amona ere hil zenean, bi anaiak Parisera itzuli ziren aitarekin batera bizitzera.

1879an, Parisko kontserbatorioan sartu zen, baina irakasleen kritika txarrek bultzatuta utzi omen zuen. 1885ean kontserbatorioan onartu zuten berriz, baina, antzerako emaitza negatiboa eragin zuenez, zerbitzu militarra egitea erabaki zuen. Honek, ordea, ez zuen asko iraun, azpikeria baten bitartez aste gutxi batzuetara armadatik irten baitzen.

1887an Montmartre auzora joan zen bizitzera. Bertan hainbat artista ezagutu zituen, Stéphane Mallarmé eta Paul Verlaine besteak beste. Horiez gain, bizitza osorako laguna izango zen Patrice Contamine poeta erromantikoa ere ezagutu zuen garai hartan, eta haren aitaren bitartez argitaratu zituen bere lehen konposizioak. Le Chat Noir kafe-kabareteko bezeria artistikoarekin ere bertakotu zen, eta Ogives, Gymnopédies eta Gnossiennes izeneko konposizio ezagunak argitaratzen hasi zen. Denboraldi hartan Claude Debussy ere ezagutu zuen. 1891n Joséphin Péladan buruzagi zen Rosenkreutz elkarteko (La Ordre de la Rose-Croix Catholique, du Temple et du Graal) konpositore ofizial eta kapera-maisu izendatu zuten. Bertan etorri mistikoko piezak konposatu zituen; hala nola Salut Drapeau!, Le Fils des étoiles eta Sonneries de la Rose Croix.

Suzanne Valadon, Satieren marrazkian.

1893an, amodiozko erlazio bat hasi zuen Suzanne Valadon margolari inpresionistarekin. Hortik gutxira, Valadon Rue Cortotera joan zen bizitzera, Satierengandik gertu zegoen gela batera. Satie berarekin obsesionatu omen zen erabat, haren begiei, esku eta hankei eta izaerari buruzko poesia eta ohar gartsuak idatziz. Valadonek Satieren erretratu bat margotu zuen eta honi eman zion; baina, 6 hilabete geroago, etxebizitzaz aldatu zen berriz. Berarekin izan zen bitartean, Danses Gothiques delakoak sortu zituen, bere adimenera bakea itzularazteko helburuaz. Suzanne Valadonekin eduki zuena izan zen Satieri ezagutzen zaion amodiozko erlazio bakarra.

Urte berean, Maurice Ravel euskalduna ezagutu zuen; baita haren lehen konposizioengan dezente eragin ere. Halaber, Vexations lana sortu zuen, bere heriotzara arte ezezagun mantendu zena, eta gutun eta idazki anitz idatzi zituen, erlijioa eta artearen inguruko bere uste sendoak adieraziz.

Kabareteko urteak Arcueilen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897an, diru-arazoak zirela-eta, pisu merkeago batera joan behar izan zuen bizitzera, armairu bat baino askoz handiagoa ez zena. Bi urte geroago, Pièces Froids-eko lehen bi serieak konposatu ondoren, Parisko aldirietara bizitzera joan behar izan zuen, Arcueilera, hain zuzen. Oinez egiten zituela egunero Parisko erdigunerako zeuden 10 kilometroak esaten da, tranbien beldur zelako.

Garai honetan berreskuratu zuen harremana bere anaia Conradekin (Vincent van Goghek bere anaia Theorekin egin zuen modu bertsuan), tartean arrazoi ugari zeudelarik (diru falta eta praktikotasuna esate baterako). Honen bidez bere benetako sentimenduak aditzera eman zituen; adibidez, anaiari bidalitako gutunetan argi uzten du bere sentimendu erlijiosoak alde batera uzten dituela, eta bere bizitzaren amaierara arte ez dituela berreskuratuko.

Debussy eta Satie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890eko hamarkadan Erik Satiek konposatutako lehen obrak eragina izango du Debussyren konposizioetan. Debussy eta Satie garaikide ziren, baina Debussyren eskutik garatutako ikaragarrizko iraultza musikala ezingo litzateke posible izan Satieren obrarik gabe. Aldi berean, Debussyren aurkikuntza musikalak ezinbestekoak izan ziren Satieren musikarentzat.

Satieren zenbait obretan (hala nola Geneviève de Brabant-en eta The Dreamy Fish-en) Claude Debussyrekin zuen lehia erakutsi dezaketen zenbait elementu aurkitu dira (Ornella Volta musikologaren eskutik, adibidez). Debussy berriz, ezin izan zen elementu hauetaz ohartu, Satieren musika hau ez baitzen argitaratu. Bitartean, Debussyk 1902an bere lehenengotariko arrakasta lortu zuen Pelléas et Mélisande operari esker, eta hortik urte batzuetara sortu zen bestearen aurrekari nor zenaren eztabaida, tartean Maurice Ravel ere zegoelarik.

Kabareteko konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1899tik aurrera, kabareteko piano-jotzaile gisa egin zuen lan, ehunka kanta herrikoi eta popular piano edo piano eta ahotserako moldatuz, baita berak sortutako hainbat ere errepertoriora gehituz. Ezagunenak Je te veux (testua Henry Pacoryk idatzia), Tendrement (testua Vincent Hyspak idatzia), Poudre d'or (bals bat), La Diva de l'Empire (testua Dominique Bonnaudek eta Numa Blèsek idatzia), Le Picadilly (La Transatlantique izenaz ere ezagutua den martxa bat) eta Légende Californienne (Contamine de Latourrek idatzitako testua galdu egin zen arren, musika La Belle Excentriquen agertzen da berriz) dira. Askoz gehiago idatzi zituen, baina kopuru handi bat galdu egin direla uste da. Bere bizitzako azken urteetan kabareteko lan hauek guztiak arbuiatu zituen, bere esentziaren aurkakoak zirelakoan, baina urte hauetan zehar diru-iturri gisa balio izan zioten.

Garai honetan Satiek seriotasunez konposatutako lan oso gutxik diraute egun: Jack-in-the-box (Jules Dépaquiten pantomima baterako obra), Geneviève de Brabant (Lord Cheminoten testua duen gai serio bati buruzko opera komikoa) eta The Dreamy Fish (Lord Cheminoten galdutako ipuin bat akonpainatzeko obra) besteen artean. Gehiago ere aurkitu dira, baina gehienak amaitu gabeak izan ziren, estreinatuak oso gutxi, eta bere garaian argitaratuak bat ere ez.

Schola Cantorum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905eko urrian, kabareteko lanarekin jarraitzen zuen bitartean, Satiek Vincent d'Indyren Schola Cantorumean eman zuen izena, kontrapuntu klasikoa ikasteko intentzioarekin. Vincent d'Indy Camille Saint-Saënsen ikasle izan zen, eta azken hau Satiek aintzat hartzen ez zuelarik ikasgeletara itzultzeko erabaki honek asko harritu zituen gertukoak eta baita Schola bertako irakasleak ere. Erabakia bi arrazoirengatik hartu zuela pentsatzen da: alde batetik, nekatuta zegoen bere musikaren harmonia alderrai zebilela entzuteaz. Kritika honen aurrean ezin zen oso ondo defendatu, kontserbatorioko ikasketak amaitu gabe baitzituen. Beste aldetik, frantses musikaren ezaugarrietako bat argitasuna zela ohartzen hasi zen, eta hau hobetzeko harmonia tradizionala ulertu behar zuela. Parisko Schola Cantorumean 5 urte eman zituen, eta maila ertaineko diploma lortu zuen 1908an.

Kontserbatorioan zegoela egindako kontrapuntuko zenbait ariketa argitaratu egin ziren Satie hil ondoren (Désespoir Agréable, adibidez). Scholaren aurreko garaiko beste zenbait pieza ere agertu ziren 1911n; Trois Morceaux en form de poire esate baterako. Izenak bestela dioen arren, 7 piezaz osatuta dago, eta 1903ra arte konposatu zituen lan hobeenen laburpen antzeko bat da.

Urte hauetako konposizioetan Satiek musikari buruz zituen zenbait iritziz ohar gaitezke. Alde batetik, musikaren garapenaren eta errepikapenaren kontzeptuaren aurka zegoen; sonata forman ageri den garapen mota horien aurka. Honek, jakina, egiten zituen piezak oso laburrak izatea eragin zuen; bere fuga «berri eta modernoek», esate baterako, gaia aurkeztu besterik ez dute egiten. Orokorrean, entzuleari behar baino denbora gehiago kendu behar ez zitzaiola pentsatzen zuen, honen asperdura saihesteko intentzioarekin. Garai hartan ospe handikoa zen melodramatik (atzealdean musikaz lagundua den irakurgaia) ere aldendu egin zen, hainbeste arbuiatzen zuen genero erromantikoaren barnean sailkatzen zelako.

Bitartean, beste zenbait aldaketa jazo ziren bere egunerokotasunean: Partidu Erradikalaren (sozialista) alderdikide egin zen, Arcueilgo komunitateko kideen lagun egin zen eta bertako hainbat ekimenetan parte hartu zuen (umeen aldeko Patronage Laïque elkartean lanean aritu zen, adibidez), eta funtzionario burges baten itxura hartu zuen, bere onddo-kapela eta aterkiarekin. Halaber, zaletasun bitxi bat sortu zitzaion: artxibategi batean paper zatitxo eta txarteletan margotzen zituen irudizko eraikuntzak (gehienak metalez eginak zirela deskribatuak) gordetzen zituen. Noizean behin, lekuko egunkarietan iragarki txikiak argitaratzen zituen, eraikuntza hauek salmentan edota alokatzen jarriz.

Arrakasta apala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetatik aurrera, Satieren bizitza azkartzen hasi zen. 1912an pianorako konposatu zituen umore-pieza laburrek dezenteko arrakasta eduki zuten; anitz idatzi eta argitaratu zituen (gehienak Ricardo Viñes pianistaren eskutik):

  • Véritables Préludes flasques (pour un chien)
  • Vieux sequins et vieilles cuirasses
  • Embryons desséchés
  • Descriptions Automatiques

Lan hauen partiturak hainbat iruzkinez hornitzen zituen, eta interpretazioan zehar hauek irakurri behar ez zirela tematu zen. Horrez gain, garai honetan konpasak banatzeko zatilerroak erabiltzeari utzi zion.

Zenbait aspektutan garai honetako obrek Rossiniren azken urteetako konposizioen antza dute; Péchés de Vieillesse izenaz ezagutuak direnak. Rossinik, Satieren moduan, pianorako umore-pieza laburrak idatzi zituen (Mon prélude hygiénique du matin edota Dried figs esate baterako), eta bere zakurrari eskaintzen zizkion honen urtebetetze egunean. Obra hauek hamarkada batzuk lehenago Pariseko Rossiniren areto esklusiboan interpretatu zituzten. Hala ere, Satiek ezin izan zituen pieza hauek entzun; XX.mendearen hasieran ez baitzeuden argitaratuta oraindik. Lan hauen eskuizkribua 1918an Napolin aurkitu zutela uste da, Diagilev errusiarraren eskutik, La Boutique Fantasque balleta estreinatzera zihoala, Satiek bere konposizioetan iruzkin umoretsuak idazteari utzi zion garai bertsuan.

Garai hartan artista gehiago ezagutu zituen: Jean Cocteau, Pablo Picasso, Georges Braque, Tristan Tzara, Francis Picabia... Batzuekin laneko harremanak eduki zituen; Picabiarekin batera, esaterako, ballet bat konposatu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ean hil zen. Bere logelan argitaratu gabeko lan anitz topatu zen. Badirudi 27 urte lehenagotik ordura arte, Satie bera izan ezik, inor ez zela bere Arcueilgo logelan sartu. Haren hiletaren ondoren, bere lagunek bertan aurkitu zutenak Tutankamonen hilobiaren xarma berbera zuen. Hautsez eta amaraunez betea, argi geratu zen Satiek bere pianoa erabiliz inoiz konposatu ez zuela. Horrez gain, beste hainbat objektu ere aurkitu zituzten:

  • Gutxi gorabehera 100 aterkiko bilduma bat, antza denez horietako batzuk inoiz erabili gabeak.
  • 1893an Suzanne Valadonek hari egindako erretratua.
  • Valadonen garaiko amodiozko gutunak eta marrazkiak.
  • Bere bizitzako garai ezberdinetako beste zenbait gutun.
  • Bere Erdi Aroko irudizko eraikinen marrazkien bilduma.
  • Balore autobiografikodun marrazki eta idazkiak.
  • Bere bizitzako periodo guztietako oroigarriak (belusezko 7 jantzi, besteak beste).
  • Baina garrantzitsuen, inork ezagutzen ez zituen edota galduta zeudela uste ziren lan anitz topatu ziren alde guztietan: pianoaren atzean, belusezko jantzien poltsetan, etab. Hauen artean zeuden Vexations delakoak, Geneviève de Brabant, eta amaitu edota argitaratu gabeko beste asko; Arrain ameslaria, Schola Cantorumeko ariketa pila, txakur-piezen multzo ezezagun bat eta izenik gabeko pianorako beste zenbait lan (aurrerago Gnossienne Berriak, Pièces Froides, Enfantines, etab. izenez argitaratuko direnak) esate baterako.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erik Satieren lanak
Urtea Obra Mota Iraupena
1884 Allegro, Pianorako. Pianorako
1885 Valse-ballet, Pianorako. Pianorako
1885 Fantaisie Valse, Pianorako. Pianorako
1886 Deux Quatuors (sketches only). Instrumentala
1886 [3] Trois Mélodies de 1886 [Les anges - 2. Élégie - 3. Sylvie]. Bokala (Piano)
1886 Les fleurs (José María Vicente Ferrer, Francisco de Paola, Patricio Manuel). Bokala (Piano)
1886-87 Chanson (José María Vicente Ferrer Francisco de Paola Patricio Manuel). Bokala (Piano)
1886-88 Quatre Ogives, Pianorako. Pianorako
1887 Trois Sarabandes, Pianorako. Pianorako
1888 Deux rêveries nocturnes, Pianorako. Pianorako
1888 Gymnopédies I, II et III en (orch. la 1 y 3 por Debussy), Pianorako. Pianorako
1889 Chanson Hongroise, Pianorako. Pianorako
1889-91 Gnossiennes I, II, III, IV, V y VI, Pianorako. Pianorako
1890 Danse, para pequeña orquesta. Música orquestal
1891 Hymne pour le Salut Drapeau! (manuscrito), pour piano. Música incidental
1891 Leit-motiv du ""Panthée", Pianorako. Pianorako
1891 Prélude du Prince du Byzance, (perdida), Pianorako. Pianorako
1891 Première pensée rose+croix, Pianorako. Pianorako
1892 Trois Sonneries de la Rose + Croix, Pianorako. Pianorako
1892 Noël (perdida), Pianorako. Pianorako
1892 Préludes du ""Nazaréen"" (1 y 2), Pianorako. Pianorako
1892 Fête donnée par les chevaliers normands en l'honneur d'une jeune demoiselle, Pianorako. Pianorako
1892 Préludes du Fils des Etoiles (1º mov. from Les Fils des Etoiles, also regarded as Gnossienne No. 7), Pianorako. Pianorako
1892 Le Fils des Étoiles (El hijo de las estrellas) (Peladan), música de escena. Música incidental
1892 Uspud (Ballet Chrétien en 3 Actes, Contamine de Latour, manuscrito), Pianorako. Música escénica (ballet)
1892-93 Vexations (manuscrito), Pianorako. Pianorako
1893 Danses gothiques, Pianorako. Pianorako
1893 Prière, Pianorako. Pianorako
1893 Modéré, Pianorako. Pianorako
1893 Eginhard, prélude pour piano (incidental music). Música incidental
1893 Roxane (perdida), voz y orquesta. Bokala (orquesta)
1893 Bonjour Biqui, Bonjour!, para canto y piano. Música vocal (piano)
1893-95 Messe des pauvres, para coro y piano (u órgano) (orquestada en 1990 por Maurice Ohana). Música vocal (orquesta)
1894 La Porte héroïque du ciel, prélude pour piano (or orchestra). Música incidental
1894 Messe de la foi (galduta), órgano. Música instrumental
1895 Psaumes, (perdida), Pianorako. Pianorako
1895 Pages mystiques, Pianorako. Pianorako
1897 Tendrement (Vincent Hyspa), para canto y piano. Música vocal (piano)
1897 Pièces froides - trois airs à fuir, Pianorako. Pianorako
1897 Caresse, Pianorako. Pianorako
1897 Danse de travers, Pianorako. Pianorako
1898-1903 Trois Morceaux en forme de poire, para piano a 4 manos. Pianorako (4 manos)
1899 Geneviève de Brabante (Contamine de Latour), pequeña ópera para marionetas. Música escénica (ópera)
1889 Le Veuf, para canto y piano. Música vocal (piano)
1899 Jack-in-the-box (Depaquit)), pantomima para piano (Orch. Milhaud) Pianorako
1899 Aline-Polka, Pianorako. Pianorako
1899-1913 Carnet d'esquisses et de croquis, Pianorako. Pianorako
1900 Petite ouverture à danser, Pianorako. Pianorako
1900 La diva de l'Empire (Dominique Bonnaud y Numa Blès), para canto y piano. Música vocal (piano)
1900 Un dîner à l'Élysée, para canto y piano. Música vocal (piano)
1900 La mort de Monsieur Mouche, preludio para piano. Música incidental
1900 Rêverie du pauvre, Pianorako. Pianorako
1900 Poudre d'or, Pianorako. Pianorako
1900 Petite musique de clown triste, Pianorako. Pianorako
1900 Verset laïque et somptueux, para piano (In 1900 at the request of the Paris Opera library included in a collection of manuscripts presented at the Universal Exhibition), Pianorako. Pianorako
1901 Le poisson rêveur, Pianorako. Pianorako
1901 The Dreamy Fish (Le poisson rêveur), Pianorako. Música incidental
1902 Illusion, para orquesta de cabaret (after waltz song "Tendrement"). Música orquestal
1902 Je te veux (or tristesse) (Henry Pacory), para café-concert. Música vocal (piano)
1902 The Angora Ox (hay versión para orquesta) (reconstructed by Johny Fritz), Pianorako. Pianorako
1902 Chanson barbare, Pianorako. Pianorako
1903-04 Petit Recueil des Fêtes. Quatre mélodies [Air fantôme - Le Picador est mort - Sorcière - Enfant martyre). Música vocal (piano)
1904 J'avais un ami, para canto y piano. Música vocal (piano)
1904 Les bon mouvements, para canto y piano. Música vocal (piano)
1904 Le Piccadilly, Pianorako. Pianorako ~ 1'30
1905 Légende californienne, Pianorako. Pianorako
1905 Chez le docteur, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 Allons-y Chochotte, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 L'Omnibus automobile (Vincent Hyspa), para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 Impérial-Oxford, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905 Mélodies (3) sans paroles, para canto y piano. Música vocal (piano)
1905-08 Nouvelles pièces froides, Pianorako. Pianorako
1906 Chanson médiévale (Catulle Mendès), para canto y piano. Música vocal (piano)
1906 Pousse l'amour, para orquesta. Música orquestal
1906 Chanson andalouse (para "Pousse l'Amour"), Pianorako. Música incidental
1906 Passacaille, Pianorako. Pianorako
1906 Padacale, Pianorako. Pianorako
1906 Prélude en tapisserie, Pianorako. Pianorako
1906 Fugue-Valse (Included as the fourth movement in Mercure, 1924), Pianorako. Pianorako
1906-08 [12] Petits Chorals, Pianorako. Pianorako
1906-13 Musiques intimes et secrètes [1 - Nostalgie 2 - Froide Songerie 3 - Fâcheux Example], Pianorako. Pianorako
1907 Rambouillet, para canto y piano. Música vocal (piano)
1907 Psitt! Psitt!, para canto y piano. Música vocal (piano)
1907 Marienbad, para canto y piano. Música vocal (piano)
1907 Les Oiseaux, para canto y piano. Música vocal (piano)
1908 Désespoir agréable, counterpoint excercise, Pianorako. Pianorako
1908 Fâcheux exemple, counterpoint excercise, Pianorako. Pianorako
1908-09 Choeur d'adolescents, para canto y piano. Música vocal (piano)
1908-09 Dieu Credo rouge, para canto y piano. Música vocal (piano)
1908-09 Petite Sonate, Pianorako. Pianorako
1908-12 Aperçus désagréables, Pianorako a 4 manos. Pianorako (4 manos)
1909 Menuet basque, Pianorako. Pianorako
1909 Le Dîner de Pierrot, Pianorako. Pianorako
1909 Poésie, Pianorako. Pianorako
1909 Le Conteur magique, Pianorako. Pianorako
1909 Le Grand Singe, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Deux Choses [1. Effornterie, 2. Poésie], Pianorako. Pianorako
1909 Le prisonnier maussade, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Songe-creux, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Profondeur, minuet excercise, Pianorako. Pianorako
1909 Effronterie, Pianorako. Pianorako
1909 La Chemise, Pianorako. Pianorako
1910 Pièces froides - trois danses de travers, Pianorako. Pianorako
1911 En habit de cheval, Pianorako a 4 manos. Pianorako (4 manos)
1911 [2] Rêveries nocturnes, Pianorako. Pianorako
1912 Quatre Préludes flasques (pour un chien), Pianorako. Pianorako
1912 Arrière-propos, Pianorako. Pianorako
1912 Prélude canin, Pianorako. Pianorako
1912 Deux Préludes pour un chien, Pianorako. Pianorako
1913 Le piége de Meduse, comedia lírica. Música escénica (ópera)
1913 Vieux Sequins et Vieilles Cuirasses, Pianorako. Pianorako
1913 Trois Nouvelles Enfantines, Pianorako. Pianorako
1913 L'Enfance de Ko-quo (Recommendations maternelles), Pianorako. Pianorako
1913 Embryons dessechés, Pianorako. Pianorako
1913 Veritables preludes flasques (pour un chien), Pianorako. Pianorako
1913 Croquis et agaceries d'un gros bonhomme en bois, Pianorako. Pianorako
1913 Peccadilles importunes, Pianorako. Pianorako
1913 Menus propos enfantins, Pianorako. Pianorako
1913 Les pantins dansent, Pianorako. Pianorako
1913 Descriptions automatiques, Pianorako. Pianorako
1913 San Bernardo, Pianorako. Pianorako
1913 Chapitres tournés en tous sens, Pianorako. Pianorako
1913 Enfantillages pittoresques, Pianorako. Pianorako
1913 Le Piège de Méduse, danzas para piano. Pianorako
1914 Les trois valses distinguées du précieux dégoûté, Pianorako. Pianorako
1914 Sports et divertissements (21 courtes pièces), Pianorako. Pianorako
1914 Heures séculaires et instantanées, Pianorako. Pianorako
1914 Obstacles venimeux, Pianorako. Pianorako
1914 Choses vues à droite et à gauche, piano y violín. Música instrumental
1914 [3] Poémes d'amour (poèmes de E. Satie), para canto y piano. Música vocal (piano)
1915 [5] Grimaces, para «Le Song d'une nuit d'eté» (Cocteau). Música incidental
1915 La Mer est pleine d'eau.., para orquesta. Música orquestal
1915 Rêverie sur un plat, Pianorako. Pianorako
1915 Avant-dernières pensées, Pianorako. Pianorako
1915-16 Parade (Cocteau, Picasso, Massine), et les Ballets russes. Música escénica (ballet)
1916 Fâbles de la Fontaine, para orquesta. Música orquestal
1916 [3] Trois Mélodies de 1916 [La statue de bronce (Léon-Paul Fargue) - 2. Daphmeneo (m. God) - 3. Le Chapelier (René Chalup)], para canto y piano. Música vocal (piano)
1916 L'Aurore aux doigts de rose, Pianorako. Pianorako
1917 Rag-time du Paquebot (Parade), Pianorako. Pianorako
1917 Sonatine Bureaucratique, Pianorako. Pianorako
1917 Embarquement pour Cythère, violin y piano. Música instrumental
1917 La Veille du combat, para canto y piano. Música vocal (piano)
1917-19 Socrate (basado en Platón), para una o 4 sopranos y piano (u orquesta). Música vocal (orquesta)
1918 Conte pour un ballet (perdida). Música escénica (ballet)
1919 Couleurs, para orquesta (perdida). Música orquestal
1919 [3] Petites Pièces montées, para orquesta. Música orquestal
1919 Marche de Cocagne, dúo de trompetas. Música instrumental
1919 Rêverie de l'enfance de Pantagruel, Pianorako. Pianorako
1919-20 Nocturnes I, II, III, IV, V (published in 1919) VI (1920), Pianorako. Pianorako
1920 Premier menuet, Pianorako. Pianorako
1920 [4] Quatre Petites Mélodies [1. Élégie - 2. Danseuse - 3. Chanson - 4. Adieu], para canto y piano. Música vocal (piano)
1920 Musique d'ameublement (Con Milhaud), Pianorako a 4 manos, trombón y 3 clarinetes, (manuscrito). Música instrumental
1920 La Belle excentrique (contiene California Legend, hacia 1900), para dúo de pianos. Pianorako (dúo)
1921 Motifs lumineux (perdida), piano, Pianorako. Pianorako
1921 Sonnerie pour reveiller le bon gros Roi des Singes, para 2 trompetas. Música instrumental
1921 La Naissance de Vênus, para orquesta (perdida). Música orquestal
1921 Alice au Pays de Merveilles, para orquesta (perdida). Música orquestal
1921 Supercinéma, para orquesta (perdida). Música orquestal
1923 Suite d'Archi danses, para orquesta (Ballet avec Derain) (perdida). Música orquestal
1923 Scenes nouvelles pour Le Médecin...., para orquesta Música orquestal
1923 Tenture de Cabinet préfectoral, para pequeña orquesta. Música orquestal
1923 Paul & Virginie, voz y orquesta. Música vocal (orquesta)
1923 Ludions (Léon-Paul Fargue) [1. Air du rat - 2. Spleen - 3. La grenouille américaine - 4. Air du poète - 5. Chanson du chat], para canto y piano. Música vocal (piano)
1923 Divertissement La Statue retrouvée, órgano y trompeta. Música instrumental
1924 Quadrille, para orquesta (perdida). Música orquestal
1924 Concurrence, para orquesta (perdida). Música orquestal
1924 Relâche, música para el ballet de Jean Börlin, Picabia y R. Clair y los Ballets Suecos (con des séquences pour el film Entr'acte). Música escénica (ballet)
1924 Deux petites Choses (Short opera with Tzara, perdida). Música escénica (ópera)
1924 Mercure (Picasso, Massine), poses plásticas. Música escénica (ballet)
1924 Cinéma (Entreacto de Relâche), Pianorako a 4 manos. Pianorako (4 manos)


Gymnopedie I, lent et douloureux.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erik Satie Aldatu lotura Wikidatan