Svetitskhoveli katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Svetitskhoveli katedrala
სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარი
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Historical Monuments of Mtskheta
Swetizchoweli-Kathedrale Zoomaufnahme.jpg
Kokapena
Herrialdea Georgia
MkhareMtskheta-Mtianeti
Municipality of GeorgiaMtskheta Municipality
HiriaMtskheta
Koordenatuak 41° 50′ 31″ N, 44° 43′ 16″ E / 41.8419°N,44.7211°E / 41.8419; 44.7211Koordenatuak: 41° 50′ 31″ N, 44° 43′ 16″ E / 41.8419°N,44.7211°E / 41.8419; 44.7211
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Erlijioa kristautasun ortodoxoa
Elizbarrutia Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Arkitektura
Estiloa cross-in-square (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (iii) eta (iv)
Erreferentzia 708bis-001
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1994 (XVIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Svetitskhoveli katedrala (georgieraz: სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარიsvet'icxovlis sak'atedro t'adzari, literalki Zutabe Biziaren katedrala) Mtskheta georgiar hiri-santuan dagoen katedrala da. Georgiako eliza handiena da,Tbilisiko Hirutasun Santuaren katedralaren atzetik.

Kristoren tunika bertan omen dago lurperatuta eta horregatik eskualdeko gurtza eta erromes gune garrantzitsua izan da historian zehar[1]. Egungo eraikina 1029an amaitu zen, Arsukisdze arkitektoaren gidaritzapean, baina eliza bera IV. mendetik dago bertan.

1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], "Mtskhetako monumentu historikoak" izenarekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedrala harresiz inguratuta dago eta eremu itxian beste hainbat eraikin ere badaude, hala nola Anton II.a elizburuarena (XVIII. mendekoa) eta Melkisedek I.arena (XI eta XIV.ekoa).

Elizak kupuladun gurutze eskema jarraitzen du, Georgian estilo nagusi bilakatu zena herrialdea politikoki batu zenean Bagrat III.aren agindupean.


Katedralaren barnean balio handiko mosaiko eta freskoak daude, horietako natzuk XIII. mendekoak. XIX. mendean, Errusiako tsarraren bisita aitzakia hartuta, barnealde osoa kareztatu zen itxura "garbiagoa" ematearren, eta fresko asko kaltetu eta desagertu ziren. Barnean ere Hilobi Santuaren erreplika bat dago (XIV. mendekoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dowling, T.E. Sketches of Georgian Church History
  2. Monuments historiques de Mtskheta. UNESCO.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]