Svetlana Khorkina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Svetlana Khorkina
Svetlana Khorkina 2017.jpg
Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

2008ko apirilaren 14a - 2012ko urtarrilaren 23a
Dumako diputatua


Hautetsia: 5th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelgorod1979ko urtarrilaren 19a (43 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, gimnasta artistikoa eta Dumako diputatua
Altuera164 zentimetro
Lantokia(k)Mosku
Jasotako sariak
Kidetza5th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaErrusia Batua

Instagram: khorkinasvetlana Edit the value on Wikidata

Svetlana Vasilyevna Khorkina (errusieraz: Светлана Васильевна Хоркина) (Belgorod, Errusia, 1979ko urtarrilaren 19a -) errusiar gimnasta ohia da eta errusiar parlamentaria izan da[1]. Hiru Olinpiar Jokotan lehiatu zen (1996, 2000 eta 2004) eta zazpi domina eskuratu zituen. Barra asimetrikotan bereziki ona zen.

Gimnasiaren historiako kirolari arrakastatsuenetakoa kontsideraturik dago[2]. Aurreneko gimnasta izan zen Munduko txapelketatan hiru aldiz bakarkako txapelduna izaten eta bigarrena Nadia Comăneciren ondoren Europako txapelketetan hiru aldiz bakarkakoa irabazten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik izan zuen gimnasiarako grina. 1'65 metrotako garaiera zuen[1] eta gehienek altuegia zela irizten zioten arren Boris Pilkin entrenatzaileak hasieratik ikusi zion potentziala eta bere gorputz garaiari egokituriko teknika eta entrenamendu estrategiak garatu zizkion.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ko apirilean egin zuen debuta Munduko txapelketetan eta bederatzigarren postuan gelditu zen. Dena dela bigarrena izan zen barra asimetrikotan (9.875 puntu) eta jauzian (9.800). Hurrengo urtean Japoniako Sabae herrian lortu zuen aurreneko urrezko domina, barra asimetrikotan hain zuzen ere.

1996. urtea bikaina izan zen, Munduko txapelketan urrezko domina lortu ondoren Atlantako Olinpiar Jokoetan eta barra asimetrikoetan txapeldun izan baitzen[3]. Hurrengo urteetan Europako eta Munduko txapelketetan urrezko domina ugari jaso zituen, jokaturiko barra asimetrikoko txapelketa guztiak irabaziz. Bakarkako txapelduna ere izan zen, mundu mailan (1997, 2001, 2003)[1] eta Europa mailan (1998, 2000, 2002)[4].

2000. urteko Sudneyko Olinpiar Joketan berriz nagusitu zen barra asimetrikotan eta zilarrezko bi domina ere jaso zituen, taldekoa eta lurreko ariketan[5].

2004ko Udako Olinpiar Jokoan Atenasen jokatu ziren eta bakarkako txapelketan zilarra eskuratu zuen Carly Patterson estatubatuarraren atzetik[6].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zailtasun handiko ariketak egiten zituen eta aparatu bakoitzerako hainbat ariketak bere izena darama. Bestetik ariketak egiteko janzkerari eta makillajeari garrantzi handia eman izan zion, bere esanetan kirola baino gehiago baita gimnasia artistikoa. Hori dela eta sarritan "diva" izaera zuela esan izan zen baina berak erantzun zuen esanez "berdin zait zer dioten. Ez nintzateke diva edo erregina izango halako kreatiboa ez banintz[4].

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an erretiroa hartu zuen eta 2007ako Errusiako hauteskundeetan Dumako diputatu bihurtu zen Vladimir Putin-en alderdiaren barruan. Lau urte egin zituen karguan. gaur egun Errusiar armadan kargu garrantzitsua du[7].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Ameriketako Estatu Batuak Atlanta 1996 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2. lekua, zilarrezko domina Taldekoa
Australia Sydney 2020 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2. lekua, zilarrezko domina Lurrekoa
2. lekua, zilarrezko domina Taldekoa
Grezia Atenas 2004 2. lekua, zilarrezko domina Bakarkakoa (guztira)
3. postua, brontzezko domina Taldekoa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Australia Brisbane 1994 2. lekua, zilarrezko domina Jauzia
2. lekua, zilarrezko domina Barra asimetrikoak
Alemania Dortmund 1994 3. postua, brontzezko domina Taldekoa
Japonia Sabae 1995 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2. lekua, zilarrezko domina Bakarka (guztira)
Puerto Rico San Juan 1996 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
Suitza Lausanne 1997 1. postua, urrezko domina Bakarka (guztira)
1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2. lekua, zilarrezko domina Taldekoa
2. lekua, zilarrezko domina Oreka barra
2. lekua, zilarrezko domina Lurrekoa
Txinako Herri Errepublika Tianjin 1999 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2. lekua, zilarrezko domina Taldekoa
3. postua, brontzezko domina Lurrekoa
Belgika Gante 2001 1. postua, urrezko domina Bakarka (guztira)
1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
1. postua, urrezko domina Jauziak
2. lekua, zilarrezko domina Taldekoa
3. postua, brontzezko domina Lurrekoa
Ameriketako Estatu Batuak Anaheim 2003 1. postua, urrezko domina Bakarka (guztira)
Munduko Kopako finala
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Sabae 1998 2. lekua, zilarrezko domina Barra asimetrikoak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Svetlana KHORKINA» Olympic Channel (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  2. «Svetlana Khorkina Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  3. «La rutina de barras asimétricas de Svetlana Khorkina en Atlanta 1996» Olympic Channel (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  4. a b (Ingelesez) «Main:Svetlana Khorkina» Gymnastics Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  5. (Ingelesez) Roberts, Selena. (2000-09-25). «SYDNEY 2000: GYMNASTICS; A Champion Answers Disaster With Triumph (Published 2000)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  6. (Ingelesez) O'Rourke, Meghan. (2004-08-20). «Russia's gymnastics queen preens at the finals.» Slate Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  7. (Ingelesez) LiubovB. (2018-08-22). «Khorkina: It’s a pity that USSR broke down» Gymnovosti (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]