Sławomir Mrożek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sławomir Mrożek

Bizitza
JaiotzaBorzęcin, Lesser Poland Voivodeship (en) Itzuli1930eko ekainaren 29a
Herrialdea Polonia
 Frantzia  (1978 -
HeriotzaNiza2013ko abuztuaren 15a (83 urte)
Hobiratze lekuaPanteon Narodowy w Krakowie (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Obremba (en) Itzuli  (1959 -  1969)
Hezkuntza
HeziketaBartłomiej Nowodworski High School (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, eguneroko-idazlea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea eta margolaria
Lantokia(k)Krakovia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaantzezlana
Prosa
idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua

IMDB: nm0610720 Discogs: 3483125 Find a Grave: 203633172 Edit the value on Wikidata

Sławomir Mrożek (Borzęcin, 1930eko ekainaren 29aNiza, 2013ko abuztuaren 15a) poloniar antzerkigilea izan zen. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Krakoviako goi-mailako kazetaritza-eskolan sartu zen. Hainbat aldizkaritan aritu zen eta antzerkigintzako grina sortu zitzaion. Elefantea ipuin-bildumarekin egin zen ospetsu (1950). Lehenengo antzerki lana Poliziak (1956) izan zen, gizarte konformista salatzen duena. Ondoren hainbat antzerki-lan labur idatzi zituen, umorezko parabola txikiak, Bertrand, Strip-tease, Itsasoan, Frantzian sortu zituenak. Tango (1967) lanak arrakasta handia izan zuen mendebaldeko Europa osoan eta entzutea eman zioten nazioartean. Horixe izan zen Mrożeken lan konplexuena. Lan hori ere fabula da, baina egin daitezkeen irakurketa guztiak elkarren kontrakoak dira: burgesiaren kontrako satira gisa ikusi izan dute, estalinismoaren kontrako iruzur gisa, ohiturazko lan bat dela ere esan dute, edota vaudeville bat. Ondoren, Bigarren Zerbitzua, Mugako etxea eta Testarium idatzi zituen, baina ez zuten aurrekoen adinako arrakasta izan. Pertsonaiak, nabarmenduta, konponbiderik gabeko egoeren aurrean jartzen dira, gaur egungo gizartearen kontrakotasunak adierazteko. 1974an Atzerriratuak idatzi zuen, eta norabide berri bat hartu zuela zirudien; pertsonaiak errealagoak dira, eta era horretan nolabaiteko errealismoa sortzen da Mrożeken antzerkian. Mrożek Frantzian bizi izan zen urte askoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]