Tabaré Vázquez
Itxura
Tabaré Ramón Vázquez Rosas (Montevideo, Uruguai, 1940ko urtarrilaren 17a - ibidem, 2020ko abenduaren 6a) uruguaitar medikua eta politikaria izan zen. Uruguaiko lehendakaria izan zen 2005 eta 2010 bitarte, eta 2015 eta 2020 bitarte berriro.
Frente Amplio delakoaren buruzagietako bat izan zen. Hautazko kargu nabarmen bat lortzen ezkerreko lehen politikaria izan zen, Montevideoko intendente aukeratu baitzuten 2004an. Era berean, Uruguaiko lehendakaritza lortu zuen ere, herrialdearen alderdi fundatzaileen hegemonia hautsiz, Colorado Alderdia eta Alderdi Nazionala.
Artikulu hau Uruguaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |