Taishō enperadorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taishō» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Taishō enperadorea
Emperor Taisho of Japan.jpg
Japoniako enperadorea

1912ko uztailak 30 - 1926ko abenduak 25
Meiji enperadorea - Hirohito
Bizitza
Jaiotza Tokio1879ko abuztuaren 31
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
Heriotza Tokio1926ko abenduaren 25a (47 urte)
Hobiratze lekua Musashi Imperial Graveyard
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Aita Meiji enperadorea
Ama Yanagihara Naruko
Ezkontidea(k) Teimei
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Japoniako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Lanbidea
Jasotako sariak
Taisho shomei-svgver.svg

Taishō enperadorea (大正天皇 Taishō-tennō?, 1879ko abuztuaren 31 - 1926ko abenduaren 25a) edo Yoshihito (嘉仁?) Japoniako enperadorea izan zen 1912tik 1926ra. Japoniako 123. enperadorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879ko abuztuaren 31an jaio zen Tokio erdigunean dagoen Minato auzoko Akasaka jauregian. Hiru aste eskas zituela garuneko meningitisa izan zuen, diotenez beruz pozoiketa izan omen zuen, eta ordutik osasunez ahul ibili izan zen beti.

1900an Kujō Sadakorekin ezkondu zen, geroztik Teimei enperatriza izenaz ezagutu zena, eta lau seme izan zituzten, Hirohito, Yasuhito, Nobuhito eta Takahito. Errusia eta Japoniaren arteko tentsioa handitzen zihoan eta 1903an Japoniako Armada Inperialeko koronel eta Itsas-Armadako kapitain izendatu zuten. 1907an Korean ere izan zen bisitan.

1912an Meiji enperadorea hil zen eta bera bihurtu zen enperadore berri. Ez zen ordea publikoan azaldu zale, hainbat problema neurologiko izan baitzituen garai hartan. 1913an esate baterako beirazko zilindro baten barnean eman zuen Japoniako Dietaren hasierako hitzaldia. Artikulazio eta karisma gabeziak eta horrek eragindako eszentrikotasunak Lèse-majesté (enperadore iraindua) izatera eraman zuten. Egoera askartu ahala herrialdeko arazo politikoak baztertuz joan zen eta ministro inperialek beren gustuko erabakiak hartu zituzten. 1919an gai ofizialak alde batera utzi eta 1921ean Hirohito seme zaharrena Printze agintari bihurtu zen.

1923ko Kantōko lurrikara handiak ez zuen harrapatu, astebete lehenago Nikkōra joana baitzen. Uso mezularien bidez informatu zen enperadorea.

1926ko abenduaren hasieran pneumoniak jo zuen eta abenduaren 25an bihotzekoak emanda hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taishō enperadorea Aldatu lotura Wikidatan