Tatiana Ledovskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tatiana Ledovskaia
Bizitza
JaiotzaStxokino1966ko maiatzaren 21a (57 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Bielorrusia
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta hesilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaAnatoly Baduev (en) Itzuli
Pisua60 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14269779 Olympic.org: tatyana-ledovskaya Edit the value on Wikidata

Tatiana Mikhailovna Ledovskaya (Shchyokino, Errusia, 1966ko maiatzaren 21a) errusiar atleta ohia da, 400 metroko hesietan aditua, eta Sobietar Batasuna ordezkatuz lehiatu zen.[1][2][3][4][5][6]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seulgo 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen 400 metroko hesietan, DebraFlintoff-King australiarraren atzetik. Joko horietan urrezko domina ere irabazi zuen 4 x 400 metroko erreleboetan, munduko errekor berri batekin, 3:15,18 Tatiana Ledovskaya, Olga Nazarova, Mariya Pinigina eta Olga Bryzginak osatzen zuten sobietar taldea ordena horretan. Errekorrak indarrean jarraitzen du.

1990ean, 400 metroko hesien Europako txapelduna izan zen Spliten (Kroazia). 1991n, bere bakarkako arrakastarik handiena lortu zuen, Tokioko Munduko Txapelketetan urrea irabaziz, eta, gainera, 53,11ko marka egitea lortu zuen. Txapelketa horietan urrea ere irabazi zuen 4 x 400 metroko erreleboetan, Liudmila Dzhigalova, Olga Nazarova eta Olga Bryzginaren ondoan.

Bartzelonako 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako gogokoenetako bat zen, baina, azkenean, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Hurrengo urteetan ez zuen arrakasta handirik lortu. 1993ko eta 1995eko mundialen finalerdietan kanporatua izan zen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba Denbora
Sovietar Batasuna / Bielorrusia ordezkatuta
1988 Olinpiar Jokoak Seul, Hego Korea 2.a 400 m hurdles 53.18
1.a 4 × 400 m 3:15.17
1989 Munduko Kopa Bartzelona, Katalunia 2.a 400 m hurdles 54.86
1990 Europako Txapelketa Split, Jugoslavia 1.a 400 m hurdles 53.62
2.a 4 × 400 m 3:23.34
1991 Munduko Txapelketa Tokio, Japonia 1.a 400 m hurdles 53.16
1.a 4 × 400 m 3:18.43
1992 Olinpiar Jokoak Bartzelona, Katalunia 4.a 400 m hurdles 54.31
1993 Munduko Txapelketa Stuttgart, Alemania final erdiak 400 m hurdles 54.60
1995 Munduko Txapelketa Götenborg, Suedia final erdiak 400 m hurdles Disk. (56,03 ht-an)
1996 Olinpiar Jokoak Atlanta, AEB final erdiak 400 m hurdles 54.99

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]